Noticias / Berriak

Orreaga Fundazioak antolatzen du «Sanferminetan Kantari», uztailak 13 Iruñean

Sanferminetan_kantari

Sanferminetan_kantari


Uztailak 13, eguerdiko 12:00etan, aterako da Merkatu Zaharraitk (Udaletzearen atxean).
Bazkaria: 15:00etan, San José Plazan (Katedral ondoan).
Txartealak: 22 euro. Menu berezia Zeliakoentzat izango da.

Ordaintzeko: kta. IBAN ES22 3035 0145 65 1450050445
(Laboral Kutxa – Iturrarna). Sarrera egitean, izena edota deitura eta pertsona kopurua jarri behar dira. Eta zeliakoak izango badira, bere kopurua.)

Kantujiraren aurretik banku ziurtagiria aldatuko dugu txartelen truke.
Ordaintzeko epea: Uztailaren 10ra arte (barne). Txartelik ez da gordeko.

ORREAGA FUNDAZIOA
www.orreagafundazioa.eus
orreagafundazioa@gmail.com


 

Milaka euskaltzale bildu dira aurten ere Herri Urratsen

Herri Urrats logoa 2019

Herri Urrats logoa 2019


Arrakastatsua izan da aurtengo Herri Urrats ere. Milaka lagun bildu ziren atzo Senperen (Lapurdi), LK lelopean, egun osoko festaz gozatzeko. Besteak beste, Larzabaleko (Nafarroa Beherea) Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa eta Baionako Bernat Etxepare lizeoa berritzeko lanetarako baliatuko dute aurten jasotako sustengua. Ikastola berri bat martxan jartzekotan direla ere iragarri dute Seaskako kideek: Arbona-Ahetzen (Lapurdi) irekiko dute, ikasturte berriarekin.

Une hunkigarririk ere ez da falta izan. Goizeko ekitaldian, 2008tik Seaskako lehendakari aritutako Paxkal Indoren agurra izan zen, kargua uztera baitoa. «Hasi nintzenean 2.100 ikasle zeuden, gaur egun 4200. Garaipenak izan dira, baina hori kolektiboki egin dugu. Euskaldunok badakigu zer den hori; gure indarra da», nabarmendu zuen Indok.

Besteak beste, irakasle gehiagoren beharra mahai gainean jartzeko baliatu zuen ekitaldia Indok: gutxienez 30 postu gehiago behar dituztela azaldu zuen. Ez dute lortu, ordea, Frantziako Hezkuntza Ministerioaren eta EEP Euskararen Erakunde Publikoaren konpromisorik, eta «badaezpada» mobilizaziorako deia egin zuten atzokoan ere. Ostiralean izango da lehenengo hitzordua, maiatzaren 17an: 18.00etan elkartuko dira Donibane Lohizunen, Euskaraz ikasi nahi dugu. Murgiltze eredua ez unki leloarekin.

Giro ederrak lagunduta, goizetik hasi eta arratsera jendetza ibili zen Senpereko lakuaren inguruan. Joaldunak, jan-edana, musika, dantza. Denetarik izan zuten aukeran Herri Urratsen bildutako euskaltzaleek. Guztia posible egiteko, 2.500 boluntario aritu ziren lanean; ikasle, guraso, langile… Lehen balorazioa ona izan dela azaldu dute Seaskako arduradunek.

Berria, 2019/05/12