Abuztuak 14-15 Agosto: Actos celebración de la Batalla de Orreaga

777 Orreaga Kartela web

777 Orreaga Kartela web


Abuztuak 14 de Agosto
20:30etan. Kontzertua (Xendarineko Ahizpak, Gerard Ihidoi eta Pello Zabalza).
21:30etan. Eneko Aritzaren erregetzea. / Coronación de Eneko Aritza (Teatro).

Abuztuak 15 de Agosto
10:00etan. Auritzberri – Orreaga Mendi Martxa.
12:00etan. Orreagan. Omenaldi / Homenaje.
13:30etan. Ibañetan. Ekitaldi / Acto.
15:00etan. Garraldan, Bazkaria / Comida.

Herri bazkarirako txartelak erosteko deitu 676 62 27 16 telefono zenbakira. 20 euro.
– Para apuntarse a la comida llama al número de teléfono 676 62 27 16. 20 euros.


778 Orreagan

Gure historia osoan zehar Auñamendi mendiak altxatzen diren alde bietako Erroibar, Aezkoa, Baztan eta Garazin gertatutakoak erabakigarriak izan dira Nafarroarentzat eta, aldi berean, Euskal Herriarentzat eta euskararentzat. Datorren abuztuaren 14an, Nafar Erresumaren sorreraren abiapuntutzat hartu izan den gertakaria gogoraraziko dugu: Orreagako guda.

A lo largo de nuestra historia, lo ocurrido en los valles que se extienden a ambos lados del Pirineo, Valle de Erro, Aezkoa, Baztan y Garazi, ha sido determinante para la conformación Navarra y a la vez para Euskal Herria y el euskera. El 14 de agosto se conmemora en Orreaga-Roncesvalles un suceso que supuso el comienzo del Reino de Navarra: La batalla de Roncesvalles.

ANTZIN AROA ETA ERROMATARRAK

Lehenengo, bertako artzainak bizi ziren hemen. Jentilei, lamiei eta eguzki-ilargiei ikasitakoarekin lurrari lotutako ohitura eta mitologia aberatsa sortu zuten; euskara ere haiek sortu zuten. Geroago, erromatarrak sartu ziren baskoien lurraldetan Ebro ibaian gora igo eta Garona ibaia zeharkatu zuten. Euskal lurralde osoa, Pirinioak barne, Erromako Inperioaren mende zegoen. Auñamendiak zeharkatzen zuen bide nagusiari “Vía ab Asturica Burdigalam” deitu zioten. Artzain bideen gainean galtzadak eraiki zituzten euren ejertzitoak, arma-tresnak eta merkaturako gaiak gurdietan garraiatzeko.

Hortaz, mendiaren bi aldeak lotzen dituen pasalekua gune estrategikoa izan da historia guztiaren zehar. Ibañeta-Lepoeder mendi tarte horri Sumo Pyreneaus deitu zioten eta erromatarrek beraiek bultzatuta alde banatan hiri baskoi-erromatar bana eraiki zituzten: Iturri-zahar edo Iturissa eta Donazaharre. Bi hiri gotortu eta garrantzitsu bihurtu ziren Burdigalam-Astorica ibilbidean atseden leku eta bidearen zaintzaile gisan.

LAS INVASIONES Y EL EUSKERA

El agua de nuestros montes mana a dos vertientes y alimenta dos mares: el Mediterráneo y el Atlántico. Los vascos hemos dado nombres similares a los dos ríos principales que tienen origen en las estribaciones de Orreaga: “Errobi” al río que llega hasta Baiona y “Erro” y ”Urrobi” a los dos que vierten sus aguas al Mediterraneo. Quienes han habitado estas tierras han perpetuado nuestra cultura y lengua, a pesar de todos los intentos de invasión, imposiciones imperiales, ejércitos y culturas foráneas.

BASKOIAK, GODOAK ETA ARABIARRAK

Arabiarrak Europako lurretara sartu zirenean, 711an, Roderico errege godoen osteak Iruñea erasotzen ari ziren. Hiriburua defendatzen baskoiak zeuden, eta
harresitik kanpo, godoak. 716an, arabiarrak Iruñean zeuden jada eta Orreagatik sartu ziren Europa barnealdera.
Eudonen gudaroste baskoiek arabiarren barneratzea geldiarazi zuten lehenengo aldiz Okzitanian, Tolosako (Toulouse) batailan, 721. urtean. Hala ere, arabiarrak ez ziren kikildu eta 732an Poatiersera heldu ziren. Bertan, Eudon Handia eta Karl Martel (Karlomagnoren aitona) elkar harturik arabiarren Europaratzea geldiarazi zuten behin betiko. Historialari ofizialek Karl Martelen aipamena egin ohi dute soilik, Eudon baskoiaren lana ezkutarazi nahian.

VASCONES Y CARLOMAGNO

Carlomagno, nieto de Karl Martel, hizo cruzar a la mitad de su ejército por los caminos de Ibañeta-Lepoeder en el 778an. Gran valedor del Santo Padre, pretendía conquistar para la cristiandad la ciudad de Zaragoza. En un intento de proteger su regreso, atacó y arrasó todos los castillos que encontró a su paso y dejó vigías por todo el trayecto. Pero Carlomagno no fue capaz de tomar Zaragoza y, enterado de que los sajones se habían alzado en su contra, partió con todo su ejército (7.000 soldados de a pié y 3.000 caballeros) rumbo a Pamplona.

Carlomagno atacó duramente la ciudad de Pamplona. Demolió sus murallas, arrasó el interior y saqueó todos sus bienes sin compasión alguna. Por otra parte, el ejército vascón ya había comenzado a organizarse. Cuando la gran hilera del ejército de Carlomagno, compuesta por más de 10.000 soldados, equipamiento de guerra y toda la infraestructura necesaria para el mantenimiento de semejante hueste, llegó a Roncesvalles, los vascones dejaron pasar
la vanguardia. Pero, cuando llegó el turno de la retaguardia, sufrió un gran castigo. El propio Eguinardo, cronista de Carlomagno, lo cuenta así: una vez comenzada la batalla, han matado, uno por uno, hasta el último hombre y después, sin ninguna dificultad y al amparo de la noche, se han dispersado rápidamente. Los vascones han tenido a su favor no solamente la ligereza de sus armas sino también el conocimiento del terreno…/ En esta batalla han matado también a su maestresala Egihardo, al conde Anselmo y al perfecto de la marca Bretaña, Roldán, además de a muchos otros.

NAFAR ESTATUAREN SORRERA

Hala ere, garaipena ez zen erabatekoa izan. Baskoiek Karlomagnori irabazi ondoren karolingioak Iruñera itzuli ziren. Ez dago bakerik, ordea. Ludobikok Iruñea gobernatzen du, baina, frankoek erregeen kontseilura deitzean berriro Orreagako zintzurrak igaro behar ditu. Aitari gertatutakoa gogoan, bere aldeko diren belaskotar eta galaskitarren esku utzi zuen hiriburuaren zaintza. Bidean, emakumeak eta umeak bahitzen ditu ezkutu bezala erabiltzeko. Ludobiko pasa zen.

Gobernadore frankoa falta delarik beste leinu batzuk nagusitzen dira Iruñean: Iñigo-Enekotarrak. Iruñeko aristokraziako kide hauek ahaidetasun harremana dute jatorri baskoiko beste leinu musulmandu batekin, Ebro eta Erribera aldean agintzen zuten banukasitarrekin alegia. Hauek prestatuko dute elkarrekin behin betiko izango den frankoen Orreagako azken porrot erabakigarria.

Gauzak horrela, 824. urtean jokatuko da euskaldunen etorkizunerako erabakigarria izango den bataila, berriro ere, Orreagako inguruetan. Batetik, Pipinio, Karlomagno ren biloba eta frankoen erregea Iruñean sartzen saiatzen da Eblo eta Aznar agin tari aragoiarren laguntzaz. Bestetik, Enekotar-Iñigotarrak Erriberako banukasitarren laguntzaz. Bataila izugarria izan zen. Baskoiak izan ziren garaile berriro ere, bertan
goratu zuten Eneko Aritza errege funtziotan eta sortu zen Iruñeko erresuma, gero, Nafarroako Erresuma izena hartuko zuena.

Beñi Agirre