Noticias / Berriak

Llamamiento de /San Fermínes 78 – Gogoan/ a grupos y elkartes

2014-07-08, IruÒea, Sanferminak 2014. German Rodriguezi omenaldia. Irudian, dantzariak omenaldian.

08-07-2014, Pamplona. Sanfermines 2014. Homenaje a German Rodriguez. En la imagen, dantzaris en el homenaje.

2014-07-08, IruÒea, Sanferminak 2014. German Rodriguezi omenaldia. Irudian, dantzariak omenaldian. 08-07-2014, Pamplona. Sanfermines 2014. Homenaje a German Rodriguez. En la imagen, dantzaris en el homenaje.


El próximo 2018 se cumple el 40 aniversario de la masacre de SF-78. Con ese motivo, desde “SF-78: GOGOAN!”, hemos elaborado un ambicioso plan de trabajo a fin de dar un paso decisivo en la materialización de la VERDAD, JUSTICIA Y REPARACIÓN por la que hemos trabajado todos estos largos años.

Nunca hasta hoy ha habido una situación tan favorable (Gobierno – Ayuntamiento – Parlamento) para conseguir lo anterior. Por eso es preciso hacer un esfuerzo importante para lograr aquello por lo que hemos peleado tantos años. Es tarea de todos y todas.

Con esta finalidad pedimos a vuestro grupo la adhesión a este Manifiesto. Para ello, sería suficiente con que nos enviéis vuestra conformidad a nuestra dirección electrónica: 40aniversario@sanfermines78gogoan.org


SF-78

INPUNITATEARI STOP IMPUNIDAD!

Pronto se cumplirá el 40 aniversario de los Sanfermines de 1978. Diez mil personas fueron testigos en la Plaza de Toros de la brutal agresión policial. Allí se disparó indiscriminadamente fuego real contra la gente que ocupaba los tendidos. Luego, en la calle, un joven, Germán Rodríguez, sería asesinado por balas policiales. “Disparar con todas vuestras energías. No os importe matar”, se dijo desde la emisora policial. Las órdenes fueron cumplidas a conciencia. La ciudad quedó arrasada. Las fiestas reventadas.

Tanto la Comisión Investigadora de la ciudad de Pamplona como la de las Peñas sanfermineras afirmaron que aquello no fue casual, sino premeditado y que la responsabilidad por lo sucedido correspondía al Gobierno de UCD. Suscribieron lo anterior, sin excepción, los partidos de la oposición y centrales sindicales, la Comisión de Peñas y todo un amplio abanico de colectivos sociales, vecinales, culturales,…

Aún así, ninguna responsabilidad penal, política o civil fue declarada. A ninguna persona agredida se le reconoció verdad, otorgó justicia, ni practicó reparación alguna. El Gobierno boicoteó las investigaciones y la Justicia miró hacia otro lado. La impunidad fue total. Allí no había pasado nada.
Pero el recuerdo de aquellos Sanfermines nunca se ha apagado. Año tras año lo hemos denunciado y ahora, pasados 40 años, lo hacemos con más firmeza. Por eso hoy, los grupos abajo firmantes afirmamos que la exigencia de Verdad, Justicia y Reparación sigue pendiente y que el responsable de aquello fue el Gobierno de UCD y, en definitiva, el Estado.

En consecuencia, queremos hacer un doble llamamiento. En primer lugar, a la ciudadanía y a todos sus grupos sociales y políticos a fin de que, cada cual en su espacio, haga aflorar la verdad de aquella criminal agresión que el poder ha pretendido ocultar. El 40 aniversario ha de ser así un inmenso grito en exigencia al Estado del reconocimiento de su responsabilidad directa en aquellos hechos.

En segundo término, queremos dirigirnos también a nuestras Instituciones –Ayuntamiento de Pamplona, Parlamento y Gobierno Foral-, a fin de que sean dados por éstas pasos firmes que permitan materializar las exigencias de Verdad, Justicia y Reparación hasta ahora negadas.


Joxan Artze hil da, euskal poesiaren berritzaile eta Ez Dok Amairuko kidea

joxan artze

joxan artze


1960ko hamarkadatik aurrera euskal kulturak izan zuen berpizkundean figura garrantzitsua izan zen Artze, Ez Dok Amairuko kideekin batera. Usurbilen jaioa 1939an, ostiral honetan hil da etxean, gaixo egon ondoren.

Poeta gisa egindako ibilbideagatik izan da ezagun, besteak beste, Joxan Artze: hamar liburu argitaratu zituen, horietatik asko publikatu ziren momentuan apurtzaile eta berritzaile izan zirenak euskal literaturaren esparruan, 1969ko Isturitzetik Tolosan barru esaterako. Duela hamaika urte berrargitaratu zuen Pamielak lan esperimental hura, poema bisualak zekartzana besteak beste, euskaraz gauza nahiko ezohikoa garairako. “Zenbait gauzatan, euskal poesiari begiratuta, Artzeren bildumak inoiz egin ez diren saioak ditu”, idatzi zuen Juan Mari Lekuonak 1970ean liburuari Zeruko Argia-n egin zion kritikan.

Ez Dok Amairuko kide esanguratsuenetako bat ere izan da Artze eta berak idatziak dira gero hainbat musikarik Euskal Herri osoan famatu egin dituzten kanten hitzak. Mikel Laboaren Txoria txori eta Gure bazterrak izango dira aipatuenak, baina hain ezagunak ez izanagatik ere, gogoratzeko modukoak dira, Baztan, Zaude lasai edo Ama hil zaigu bezalakoak ere, idazlearen mundu ikuskeraren berri ematen dutenak.

Idazle eta letragile lanaz gain, nabarmentzekoa da txalaparta musika instrumentu gisa birsortzeko egindako saioa, Jesus anaiarekin batera. Beheko bideoan ikus daitezke biak txalaparta jotzen

www.argia.eus / 2018ko urtarrilaren 12a


Fallece el poeta Joxan Artze

El poeta Joxan Artze ha fallecido hoy a los 78 años de edad. La obra de Artze es imprescindible dentro de la literatura vasca, ya que sus poesías supusieron toda una revolución, sobre todo en el plano formal: convirtió los libros en objetos artísticos. También revolucionó la txalaparta y la forma de entenderla en la música junto a su hermano Jesus Mari.

En 1966 fundó el grupo cultural Ez Dok Amairu junto a Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi y Lourdes Iriondo, y creó los novedosos espectáculos multidisciplinares “Baga, Biga, Higa” e “Ikimilikiliklip”. Precisamente, Laboa puso música a algunos de los poemas de Artze, como es el caso de “Txoria txori” y “Gure bazterrak”.

Artze publicó diez libros (los dobles «Laino guztien azpitik» y «Eta sasi guztien gainetik» y «Bizitzaren atea dukegu heriotza» y «Heriotzaren ataria dugu bizitza» en 1973 y 2013, entre otros), y la editorial Susa publicó una antología de su obra dentro de la serie “XX. mendeko poesia kaierak».

www.eitb.eu / 12/01/2018


Mito bihurtzea merezi du

Euskal kantagintza berriari hauspoa eman zion besteak beste Ez Dok Amairu-ren bidez; txalaparta hauts artetik atereaz instrumentu garaikide bihurtu zuen; eta euskal literaturaren sortzaile berritzaileenetako bat izan zen poetikari dagokionez. Bide urratzaile, mito eroale. JoxAnton Artze hil da.

Laino guztien azpiko eta sasi guztien gaineko izandakoa, erdibide distiratsuan kokatutako sormen iturri berritzaile eta urratzailea. Garaikidea eta mistikoa era berean. «Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik»; “Txoria txori”; txalaparta… 78 urterekin hil da euskal kulturaren memoria kolektiboan aspaldion iltzatutako ereserki poetiko, musikal eta nortasunezkoaren sortzailea. JoxAnton Artzeren (“Hartzut”) ibilbideak aski ongi merezi ditu errekonozimenduzko eta oroimenezko hitz bi.

Usurbilen munduratu zen 1939ko apirilaren 6an. Batxilergora arteko ikasketak amaituta, Britainia Handirako bidea hartu zuen eta gaztaroko urte batzuk eman zituen atzerrian. Itzulitakoan, 60ko hamarkadan, egungo euskal musikagintzaren iturburua izango zenaren sorreran parte hartu zuen. Ez Dok Amairu kantagintza berriarekin bat jaiotako taldea eragin zuen Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Mikel Laboa, Jose Anjel Irigarai, Benito Lertxundi, Julen Lekuona, Nestor Basterretxea, Jorge Oteiza eta Jexux Artze anaiarekin batera. “Baga biga higa” ikuskizuna osatu zuten. 1969a zen. Euskal kantagintza eta kultura, oro har, susperraldi aroan zen. Eta JoxAnton Artze ez zen soilik Ez Dok Amairuren mugetara neurtu. Ordura arte ia ezezaguna zen txalaparta berreskuratu zuen bere nebarekin batera. 69 hartan bertan, esaterako, Rikardo Arregi pentsalari eta ekintzaile andoaindarrari eskainitako herri mezan erabili zuten bi anaiek instrumentu hura. Askorentzat lehen aldiko entzunaldia izango zen. 1975ean txalaparta oinarri zuen diskoa argitaratu zuten Artze anaiek Milango Ricordi etxearekin.

Garai haietan egin zituen Artzek bere ekarpenik esanguratsuenak. Ez Dok Amairu desagertuta “Ikimilikiliklik” ikuskizunean murgildu zen lagun eta kide izan zituen batzuekin batera. Musika, dantza eta poesia uztartzen zituen lana 1976ko Veneziako Bienalean eskaini zuten. Tartean ziren Jexux Artze, Jose Mari Zabala eta Mikel Laboa. Taldekide izan zuen kantariari lotuko zitzaion zilbor-hestea sortua zen dagoeneko.

Mito eroale

Laboaren kantutegiko abesti esanguratsuenen idazlea izan zen poeta usurbildarra. Bere sinadura dakarte, besteak beste, “Ama hil zaigu”, “Zaude lasai”, “Gure bazterrak” edo ereserki izaera laztantzen duen “Txoriak txori”. “Isturitzetik Tolosan barru” liburuan plazaratu zuen lehen aldiz JoxAnton Artzek eta 2007an berrargitaratu. «Tarteka –esan zuen ordu hartan–, nire beste poema batzuk hartu eta, koma bat kenduz edo hitz bat aldatuz, zertxobait biribiltzen ditut. Poema honekin ere urte hauetan guztietan ahalegindu naiz, ea zerbait eransten uzten ote zidan, baina beharbada kanta bihurtuta dagoelako eta dagoeneko izaera apartekoa duelako, ez dit ukitzen utzi». Behinola, testuak eman zion zabalpenerako aukera eta lerro hauen ondoan datoz Artzek berak jatorrizko poemari erantsi zizkion ahapaldi berriak, 2007ko berrargitalpen egunean irakurri zituenak.

Hain zuzen “Isturitzetik Tolosan barru” izan zen autoedizioan argitaratu zuen lehenengo poesia lana. Eta ez bakarra. Gerora ekarri zituen “Laino guztien azpitik” (1973, autoedizioa), “Eta sasi guztien gainetik” (1973, autoedizioa), “Bide bazterrean hi eta ni kantari” (1979, autoedizioa), “Ortzia lorez, lurra izarrez” (1987, Elkar), “Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat” (1988, Zubi Zubiri argitaletxea) eta “Oihana auhenka” (2001, Jazzle).

Bere poetikan abangoardia eta antzinakoa uztartu zituen bidearen trazua egin zuen Artzek kasu batzuetan, gehientsuenetan bide esperimentalari jarraituta. “Bide bazterrean hi eta ni kantari” liburuan, adibidez, zenbaki bidez iradokitako bideari jarrai osatu zituen bere poemak. Espiritualtasuna, erlijioa eta natura bere poemagintzako osagaien artean dira.

JoxAnton Artzeren kezka literarioen artean egon zen poesia jendearenganaino iristeko nahia, liburuetako orrialdeetatik aske legokeena. Eta bide horretan jardun zuen hainbatetan sortzaile usurbildarrak. Poesia beste eremu batzuetara eraman zuen, agertokietara igoarazi, eta diziplina desberdinekin elkarbizitzan jarri. Arestian aipatutako “Baga, biga, higa” edo “Ikimilikiliklik” ikuskizunak izan daitezke adibideetako bi. Baina badira aipagarriak diren gehiago ere. 1978an “Hitzez eta hotsez” estreinatu zuen, bere lehen ikuskizun poetikoa izan daitekeena. Eta gerora etorri ziren “Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona” (1983) eta “Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat” (1994).

Musika eta poesia bateratu zituen hainbat proiektutan lanean aritu zen JoxAnton Artze: “Goñiko zalduna”, adibidez, 1994an, Jean Schwarz, Beñat Achiary eta Jexux Artzerekin batera. “Harria” ikuskizunean Mixel Etxekopar, Beñat Achiary eta Iñaki eta Inazio Perurena harri-jasotzaileak izan zituen bidelagun eta gerora, dagoeneko 1999an, “Oihana auhenka” egitasmoa aurkeztu zuen berriro Beñat Achiary, Mixel Etxekopar eta Jexux Artze alboan zituela eta kasuan, Jose Bikondoa eta Alfonso Gorosterazu aizkolariekin.

Bereez eta berak sustatutakoez gain, euskal kulturan izan da bere poetikara hurbildu eta unibertso horren gainean sorkuntzak egin dituenik ere. 2014an, Bide Ertzean taldeak, Metrokoadroka Kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola kideekin batera, “Nobela belztu behar zuria” ikuskizuna estreinatu zuen Usurbilgo Sutegi aretoan, “Heriotzaren ataria dugu bizitza” eta “Bizitzaren atea dukegu heriotza” poemak oinarri hartuta.

Urtebete beranduago, 2015eko azaroan, Donostiako San Telmo Museoak “Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa” izenburudun erakusketa inauguratu zuen, Artzek berak 40 urtean sortutako unibertso poetikoari eskainitako bidaia.

Ariane KAMIO – Gara / 2018/01/13