La Fundación / Fundazioa

“Colaboración Social”

Con el objeto de cumplir los objetivos que nos propusimos y a la vez abrirnos a la participación social, vimos oportuno y necesario la creación de la FUNDACION ORREAGA.

Como es bien conocido, las Fundaciones han tenido y tienen gran relevancia e indiscutible importancia, de cara a aportar recursos económicos a colectivos que trabajan en proyectos sin ánimo de lucro y que generalmente no son apoyados por la administración.

Los recursos económicos no siempre es lo más importante de cara a concretizar esos proyectos, pero, por desgracia y en nuestra sociedad mercantilista, sin ellos la consecución de tales objetivos y el alcance social de los mismos serían ciertamente mucho menores. Sabemos que empresas y sociedades mercantiles, además de contribuir con su trabajo profesional al desarrollo de la sociedad, también lo hacen con aportaciones económicas a proyectos sin ánimo de lucro.

El mecenazgo forma parte de la tradición y de nuestra historia cultural. Grandes proyectos, que en su momento aportaron avances e innovaciones en la sociedad, fueron posibles gracias al mecenazgo de personas, entidades o sociedades mercantiles. Artistas, intelectuales e investigadores que trabajan o trabajaron en diferentes campos del Arte, la Cultura o la Ciencia, pudieron aportar su creaciones, a veces geniales, gracias a la colaboración económica que estos grupos económicos les ofrecieron generosamente para tal propósito.

Las aportaciones económicas podrán ser confidenciales o públicas. Sabemos que en nuestra comunidad existen muchas personas, empresas y sociedades mercantiles que participan también de los mismos objetivos culturales que Orreaga y que sin duda verán con buenos ojos la posibilidad de colaborar económicamente de cara a la consecución de nuestras propuestas.

Por ello, brindamos esta posibilidad a toda la sociedad navarra por medio de la Fundación Orreaga, tanto a personas a nivel individual como a trabajadores profesionales, a empresas y a todo tipo de sociedades mercantiles que estén interesadas.

Esperamos que nuestras propuestas tengan la buena acogida que nuestra querida comunidad navarra se merece.

Por nuestra parte, nos comprometemos a mantener una información constante de nuestras actividades y a llevar a las asambleas vuestras ideas y aportaciones.

“Gizarte Laguntza”

Hartutako helburuak betetzeko asmoz, eta halaber gizarte laguntzari atea irekitzeko, egokitzat eta beharrezkotzat jo genuen ORREAGA FUNDAZIOA sortzea.Aski ongi jakina den bezala, fundazioek garrantzi handia eta eztabaidaezina dute irabazi asmorik gabeko proiektuetan aritzen diren eta eskuarki administrazioaren laguntzarik ez duten kolektiboak baliabide ekonomikoz hornitzeko.

Baliabide ekonomikoak ez dira beti gauzarik garrantzitsuena proiektu horiek gauzatzeko, baina, zoritxarrez, eta gure gizarte merkantilistan, haiek gabe helburu horien betetzea eta horien eragina egiazki askoz ere txikiagoa izanen litzateke.

Badakigu enpresa eta merkataritza sozietateek, beren lan profesionalaz gizartearen garapenari laguntzeaz gain, irabazi asmorik gabeko proiektuei laguntza ekonomikoa emanez ere laguntzen dutela.

Mezenasgoa tradizioaren eta gure kulturaren historiaren zati da. Hainbat proiektu handi, beren garaian gizarteari aurrerapenak eta berrikuntzak ekarritakoak, pertsonen, erakundeen zein merkataritza sozietateen mezenasgoari esker egin ahal izan ziren. Artearen, kulturaren edo zientziaren hainbat arlotan diharduten edo jardun zuten artistek, intelektualek eta ikertzaileek beren sorkuntzak, batzuetan jenialak, ekarri ahal izan dituzte talde horiek horretarako eskuzabalki emandako laguntza ekonomikoari esker.

Ekarpen ekonomikoak isilpekoak edo agerikoak izan daitezke.

Badakigu gure komunitatean badirela pertsona, enpresa eta merkataritza sozietate asko Orreagaren helburu kulturalekin bat datozenak, eta gure xedeak gauza daitezen ekonomikoki laguntzea, zalan-tzarik gabe, ongi ikusiko dutenak. Horregatik, aukera hau eskaintzen diogu gizarte nafar guztiari Orreaga Fundazioaren bidez, bai pertsonei banaka bai langile profesionalei, enpresei eta interesaturik dauden era guztietako merkataritza sozietate guztiei.Nahi genuke gure proposamenek komunitate nafarrak merezi duen harrera ona izatea.Gure aldetik, konpromisoa hartzen dugu gure jardueren informazio iraunkorra mantentzeko eta gure ideiak eta ekarpenak batzarretara eramateko.