Noticias / Berriak

Prozesu subiranista aldarrikatu dute, burujabetza lortzeko aukera bakar gisa

2018-04-01, Iruñea. Independentista sareak deitutako eta EH Bilduk babestutako Aberri Eguna.

01-04-2018, Pamplona. Aberri Eguna llamado por Independentista Sareak y apoyada por EH Bildu.

2018-04-01, Iruñea. Independentista sareak deitutako eta EH Bilduk babestutako Aberri Eguna. 01-04-2018, Pamplona. Aberri Eguna llamado por Independentista Sareak y apoyada por EH Bildu.


Independentistak sareak mobilizaziora deitu du, Aberri Egunean, Euskal Herriaren independentziaren alde. Iruñean antolatu du manifestazioa eta 12:00etan irten da Sarasate pasealekutik. Aurretik, adierazpenak egin ditu Txutxi Ariznabarreta elkarteko bozeramaileak hedabideen aurrean.Euskal Herriak “bere etorkizuna erabakitzako izugarrizko burujabetza premia” duela defendatu du Ariznabarretak. Adierazi duenez, “menpekotasuna etorkizuna hipotekatzen” ari zaio Euskal Herriari, “arlo guztietan”.

Kataluniako prozesu subiranistaren auzian, Espainiak “bere aurpegirik gogorrena” erakutsi du, Ariznabarretaren iritziz. Estatua “inboluzio politikoan” murgilduta dago, haren esanetan, eta “independentismoa sustraitik desegin” nahi duela ohartarazi du.

Egoera “larri” horren aurrean, Idependentistak sareak ziurtatu du aurrera egiteko aukera bakarra Euskal Herrian prozesu subiranista bat abiatzea dela, eta “euskal estatu demokratiko eta soziala” erakitzea. “Euskal errepublika aldarrikatu behar dugu”.

Ariznabarretak gainetaru duenez, inork uste bazuen, “78 erregimenaren higaduraren ondorioz”, Espainian “trantsizio aurrerakoiago” baterako aukera sor zitekeela eta “burujabetzaren bidean” urratsak emateko modua izango zela, uste okerra izan du. “Orain egoera guztiz kontrakoa da. Oraingo autogobernu maila ere guztiz mehatxatuta dago”.

Independentistak-en deialdiarekin bat egin dute EH Bilduk eta LABek. EH Bilduko legebiltzarkideak ere Espainiaren “atzerakada demokratikoa” salatu du, eta joera horren adibide jarri du estatuak Kataluniako auziaren aurrean hartu duen jarrera, “155. artikulua ezarri zenetik”.

Hala ere, Espainiak Kataluniako autonomian esku hartzeko hartu dituen neurriak “izozmendiaren punta” besterik ez dira, koalizioaren iritziz. “Ikusten ari gara atzerakada hori frente askotatik datorrela”, adierazi du Urizarrek. Estatu barruko nazioek lortu duten estatus politikoa “hamarkadatan” zalantzan jarri dela nabarmendu du, baita “irabazitako eskubide zibil eta sozial asko” ere.

EH Bilduk eskubide horiek defendatzeko beharra nabarmendu du. “Defentsa horrek ez du erresistentzia hutsa izan behar”, Urizarren hitzetan. Aldiz, “aurrerapausoak” eman behar direla deritzo. Koalizioaren iritziz, modu bakarra dago eskubideen defentsan aurrera egiteko: “euskal errepublika propioa izatea”.

Ildo horretan, dei egin die gizarte zibilari, eta eragile sozial eta politikoei adostasunak estrategia berri bat adosteko.

Berria, 2018ko apirilak 1


 

‘EgunOn’, la canción de Sortzen 2018

egunon_sortzen18

egunon_sortzen18


Este lunes se han dado a conocer el videoclip y la canción de la Fiesta Sortzen 2018, que se celebrará el 20 de mayo en Antoniutti.La canción la ha hecho el grupo de Barañain ‘Afu’ y tiene como título ‘EgunOn’, el lema de la fiesta de este año.

 EL LEMA

Este año Sortzen reivindicará, con el lema EgunOn!, el lugar central que el euskera tiene en dicho sueño. De aquí a mayo se desarrollarán diferentes dinámicas y sorpresas enlazadas con dicho lema.

“EgunOn!, para expresar la vocación de crear y desarrollar un buen día. EgunOn!, para resaltar la importancia que tiene el hecho de que todo el mundo inicia el día en euskera. EgunOn!, como manera de reivindicar que todo aquel que lo desee pueda iniciar el día en euskera, como expresión de la importancia que todo aquel que conoce nuestro idioma lo utilice. EgunOn!, para expresar que queremos vivir el día a día también en euskera”, destaca la plataforma.

Diario de Noticias, 26 de Marzo de 2018


VER VIDEO: https://www.youtube.com/watch?v=EbDE2MPZoQA