Noticias / Berriak

Inauguracion del mojon del Castillo de Latxaga en Orbara

Latxaga-Orbara

Latxaga-Orbara

Jakiten duzuenez, jarraitzen dugu. Nafarroako erresumaren gazteluak, markatzen ari gara. Herri bakoitzak, Gaztelu bat izan zuena, inaugurazioa aurrera eramaten du, guk berriz kolorea ematen dugu. Jende andana ala gutxi joatea, guri bost, markatzen duguna betirako berrezkuratuta geldituko da. Bere ingurua, aztarnak eta istorioa, gure arbasoek utzi zutenek, gure seme-alabendako izanen da. Horregatik jakin behar dugu, nondik gatoz eta nora joan nahi dugu. Festa polita izan genuen, Mendi martxa, elkartasuna, oritburdinaren ondoan, istorioa eta jeistean, laguntasuna. Zerbait gehiago behar dugu, guk ez.

Egoera honetan mugitzen garenok pozik gaude, gure lana aurrera eramaten dugu. Aurrekoa Izura Ostabat Bastida izan zen eta hurrengoa, Izurako Gaztelua, Baxe Nafarroan.

Ayer en Orbara, unas cuarenta personas nos reunimos para subir andando al castillo de Latxaga en Orbara, Aezkoa, que defendió el Estado de Nabarra. Buen ambiente, ganas, cuestas, muy marcado y reunión. Tras las explicaciones y agradecimientos, aurrezku de honor y foto del grupo. La vuelta mas tranquila y tras el lunch en la Taberna-Escuelas, comida con todo el grupo. Txistulari y Albokari tocaron en la sobremesa.

A por el siguiente, el castillo de Izura-Ostabat.

Baztango ikastolari pasatu dio lekukoa Zangozak

nafarroa_oinez _2014

nafarroa_oinez _2014

Milaka lagun bildu dira Zangozako ikastolari babesa emateko. Gustu eta adin guztientzako ekitaldi ugari izan dira egun osoan. ‘Esan, izan, gozan’ lelopean egin dute jaia.

Eguraldia lagun, milaka lagun batu dira Zangozan igandean. Eguzkiak eta jendetzak bat egin dute ibilbidean. 10:00etan egin dute hasiera ekitaldia, eta besteak beste, Pello Irujo Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidenteak hartu du hitza. LOMCE legea salatzearekin batera, nabarmendu du hezkuntzan egiten den «joko partidistak» kezkatzen dituela. Zinta moztu ondoren, festan murgildu dira:

Zintza mozketa!!! Aurrera Nafarroa Oinez!!! Esan Izan… Zangozan! Egun ona pasa dezazuen denok!

— Nafarroa Oinez (@Nafarroa_Oinez) October 19, 2014 Eguerdian, omenaldia egin diete Zangozako ikastolaren zazpi familia sortzaileei.

Lau gunetan banatu dute ibilbidea. Ikastola inguruan jarri dute lehenengoa, eta herritik kanpo gainontzeko hirurak, landa eremuan.

Eremu horretatik kanpo ere egin dute ekitaldi bat, Erronkako lehen proba Aragoi ibaian izan baita; presatik herri sarrerako zubiraino. Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolak irabazi du Erronka. Bideoa: Erronka-ren proba bat (Nafarroa Oinez):

Helduenentzat prestatu dute lehenengo gunea, eta hainbat jarduera bildu ditu. Herri kirolak, musika eta dantza emanaldiak egon dira goizetik arratsera.

Musika izan da bigarren eta hirugarren guneen ardatza, gazte gehien bildu duten lekuena. Talde ezagunak aritu dira oholtza gainean: esaterako Gose, Glaukoma, The Soulbreaker Company eta Willis Drummond bigarren gunean; eta Leihotikan, Arkada Social, Los Zopilotes Txirriaos eta Esne Beltza hirugarrenean. Zangozaldeko taldeek ere jo dute: Altxatu —taldekideetako bat ikastolako ikaslea da— eta Zartako K —aurtengo abestiaren egilea— taldeek ireki dute hirugarren gunea.

Laugarren gunea izan da familia osoarentzat aproposena. Irrien Lagunek hainbat ikuskizun dibertigarri eskaini dituzte, eta, gainera, haurrentzako puzgarriak eta txokoak jarri dituzte. Horrez gain, zaldi txangoak egiteko aukera jarri dute laugarren gunean.

Berria 2014/10/20

Urteetako lanari esker, Zangoza euskalduna da

Eguzkia eta euskara; horiek izan ziren protagonista nagusiak atzo Zangozan. Nafarroa Oinez ospatzen zuten hirugarren aldiz eta, behingoz, dena alde izan zuten. Ez zen aitzakiarik eta Nafarroako ekialdeko ertzean ere euskara bizia eta bertokoa dela aldarrikatu zuten.

«Esan euskalduna zarela, esan Zangozakoa zarela», aldarrikatzen du aurtengo Nafarroa Oinezeko kantak. Atzo, ozen eta harro aldarrikatu zuten. 80.000 lagun aurreikusten zuten antolatzaileek. Beharbada, gehiago izan daitezke, jende ugari ikusten baitzen zirkuituko txoko guztietan, baita Zangozara heltzeko errepideetan. Jende asko musikaz (eta eguzkiaz) gozatzen. Jende ugari dantzan. Jende andana tragoxka hartu eta ogitartekoa jaten. Kopuru zehatzetik harago, milaka lagun hurbildu ziren atzo Zangozara, 1978tik euskara bultzatzen jardun den ikastola sendotzen laguntzeko.

Ofizialki «eremu ez euskaldunean» kokatzen du Euskararen Foru Legeak Zangoza. Atzo, aldiz, ikastolako aitzindarien lana emankorra izan dela frogatu zen eta Nafarroatik bertatik eta gainerako herrialdeetatik etorritakoek Zangoza eremu euskaldunean kokatua dela egiaztatu zuten.

Aitzindari horiek egindako lana eskertu zuten antolatzaileek bai zinta moztu aurreko ekitaldian bai Karmengo auditoriumean egin zen omenaldian. 1985-1986 ikasturtean Zangozan haurrak euskarazko OHOn matrikulatu zituzten familiak omendu zituzten. Garai haietan erotzat edo inozotzat jo zituztela gogoratu zuten. Baten batek adarrik eta buztanik ez zuela erakutsi behar izan zuela aipatu zuen, umoretsu. Zazpi familiak matrikulatu zituzten ikasturte horretan seme-alabak. Hauek dira dagoeneko haziak diren ume haiek: Eneko Ojer Toro, Ainhoa Itoiz Blasco, Nerea Rubio Macho, Mintxo Lopez Iturbide, Xabier Ozkoidi Roig, Eneko Beorlegi Mendioroz eta Aritz Lareki Burguete. Beste hauek ere omendu zituzten: Juan Zelaia, eskainitako laguntzagatik; Javier Zulaika, euskara defendatzeagatik; Benigno Mendia, hamar urtetan Nafarroa Oinezeko paella prestatzeagatik; eta Roberto Aiape, guraso bezala ikastolari emandako sostenguagatik.

Hasierako ekitaldian beste familia bat omendu zuten, Itoiz-Sanz, ikastolaren 35 urteak ordezkatzen dituelako. Eraikina altxatzen jardun ziren garai hartan eta familiako ama Marisa ikastolan langile ere aritu zen, orduko ikasleentzako janaria prestatzen. «Batzuetan bere etxean bertan bazkaltzen genuen», gogoratu zuen Leire Rebole egungo ikastolako zuzendariak. Seme-alabak eta ilobak ere ikastolako partaideak izan ziren.

Ikastolaren historiaren ordezkari zuzena da Leire Rebole. Txikitan ikastolako ikaslea izan zen. Orain, ama eta zuzendaria da. Zangozan euskarak ez duela etenik izan agerian uzten du.

Izan ere, 36 haurrekin hasi zen martxan ikastola Zangozan, 1978an. Karmengo komentuko sukaldean hasi ziren euskaraz irakasten. Rincon del Carmen zuen izena orduan ikastolak. Egun auditoriuma da komentua eta atzoko omenaldia egiteko toki aproposena izan zen. Klaustro gotikoa lehen eskolak ematen zituzten sukalde horren azpian dago, ekitaldiko aurkezle Aritz Agirrek gogora ekarri zuenez. «Bi kezka zituzten orduan. Lehena, euskaraz irakastea zen. Bigarrena, haurrak arraskara ez igotzea. Dena den, gisatu ederra prestatu dute sukalde horretatik abiatuta», kontatu zuen.

Hazi eta hazi, aurten 220 ikasle ditu Zangoza Ikastolak. Hori du izen berria, baina Zangozalde Ikastola ere izan zitekeen. Zangozatik ez ezik, inguruko herrietatik ere jasotzen ditu ikasleak, Susana Garralda ikastolako presidenteak azaldu zuenez. Oibar, Arbontze, Domeñu, Gabarderal, Irunberri, Kaseda, Xabier, Leatxe, Lerga, Ledea, San Vicente eta Esatik etortzen dira ikasleak, baita Aragoiko Sause edo Undoze herrietatik ere.

«Gure DNAn eta curriculumean auzolana daukagu. Kalitatezko eredua gara. Kalitateak ez du elitismoa izan nahi; balioetan eta konpetentzietan oinarrituko kalitatea guztiei eskaintzeaz ari gara. Urteetako emaitzak eta sariak horren berme», nabarmendu zuen Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidente Pello Irujok.

Hautetsi eta erakundeen sostengu zabala jaso zuten atzo Zangozako Ikastolako kideek. UPN izan zen, beste behin, gonbidapenari muzin egin ziona. Euskarabideko gerente Maximino Gomez izan zen Nafarroako Gobernuko ordezkari bakarra. Ez kontseilaririk, ezta, noski, Yolanda Barcina lehendakaria ere.

Nafarroako parlamentari ugari izan ziren. EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Maiorga Ramirez, Victor Rubio, Bikendi Barea, Miren Aranoa eta Patxi Zabaleta, Adolfo Araiz hautagaiarekin batera. Geroa Bai-ko Manu Ayerdi eta Patxi Leuza, I-Eko Jose Miguel Nuin eta PSNko Pedro Rascon ere izan ziren. Horiekin batera, Amaiurreko diputatu Sabino Cuadra eta Geroa Baiko Uxue Barkos. Gasteizko Parlamentuko ordezkariak ere bai: EH Bilduko Hasier Arraiz, Pello Urizar eta Xabier Isasi. Lakuako Gobernuaren izenean Patxi Baztarrika sailburuordea izan zen.

Horiekin batera, Udalbiltzako lehendakari Mertxe Aizpurua eta Zangozako alkate Angel Navallas eta inguruko herrietakoak, Oibar (Pedro Lanas) edo Galipentzukoak (Karmele Irigibel) kasu.

Baztango ikastolari dagokio jada datorren urteko Nafarroa Oinez antolatzea. Atzo jaso zuen lekukoa eta urtebeteko lana du aurretik.

Gara, 2014/10/20