Noticias / Berriak

2015. Korrika 19 Urepele eta Bilbo arteko «ahalmen metaketa» izango da

urepel

 

urepel
Martxoaren 19tik 29ra bitartean Urepele eta Bilbo artean joango da Korrikaren 19. edizioa. «Euskahaldun!» oihua izango du mezu eta «ahalmen metaketa» izatea helburu. Euskal Herria Euskararen Herria izan dadin norberaren ahalak sendotzeko deia dakar AEKk aurten, dakienak erabiltzeko eta ez dakienak ikasteko ahalegina. Aurtengo omendua Durangoko Azoka izango da.

Kolorez lepo eta euskaldunari «ahaldundu!» deia eginez dator Korrikaren 19. edizioa. Urepele eta Bilbo lotuko ditu «euskahaldun!» leloarekin. Bilbon eta Baionan egindako aurkezpenean herritarraren ahalen inguruan eraikitako mezua hedatu dute aurtengoan parte hartzeko deia egitean.

Azken edizioko Amets Arzallusen mezua gogora ekarriz, «herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen», Euskal Herria euskalduntzeko «norberaren eta taldearen ahalmenean» sinesteko beharra azpimarratu du AEK-k Korrikaren aurkezpenean, «erabil dezagun ahalmen hori. Ahaldundu gaitezen Euskararen eta euskalgintzaren egoeraz», adierazi dute. Euskaraz biziko den herria «guztion artean, auzolanean eta elkarlanean» lortu ahal dugula nabarmen dute; «dakineak erabiltzeko eta ez dakienak ikasteko ahala» eginez. Denen elkarlanaren beharra ere azpimarratu dute, norbanakoena eta erakundeena, euskaltegiena, hedabideena eta euskalgintzarena oro har.

Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak esan duenez, «19. Korrikaren ordua iritsi da» eta «egun berezia» da «AEKren familia osazten dugunontzat». Mugikak gogoan izan du ikasturte berriarekin batera milaka lagun ari direla euskalduntzen euskaltegietan, baina geletan egiten den lanez gain «euskararen aldeko herri gogoa sustatzea eta elikatzea» beharrezkoa dela nabarmendu du. Esan duenez,  horretarako jaio zen Korrika, «euskararen aldeko ilusioak pizteko, indarrak batzeko eta lagunartean gozatzeko».

Asier Amondo Korrika arduradunak zehaztapen batzuk eman ditu 10 gau eta 11 egunetan milaka lagun errepideetan korrika jarriko dituen ekimenaz. Leloari dagokionez, «euskahaldun» hitzarekin euskararen alde jarduteko ahalmena praktikan ipintzen duena adierazi nahi dela azaldu du, eta Korrikak ahalmen horiek batzeko deia izan nahi duela zehaztu du.

Durangoko Azokari omen

Omendua izango den Durangoko Azokaren garrantzia nabarmendu du. Esan duenez, egin duen 50 urteko ibilbidea saritu nahi da eta «euskaraz egindako kulturaren erakuslehio garrantzitsuena» aitortu.

Korrikaren edizio berriaren informazio berritua sareetan egongo dela iragarri du, eta abenduaren 3tik aurrera Korrikaren web orriak .eus domeinua hartuko duela aurreratu du.

NAIZ|2014/11/06

Inauguracion del mojon del Castillo de Latxaga en Orbara

Latxaga-Orbara

Latxaga-Orbara

Jakiten duzuenez, jarraitzen dugu. Nafarroako erresumaren gazteluak, markatzen ari gara. Herri bakoitzak, Gaztelu bat izan zuena, inaugurazioa aurrera eramaten du, guk berriz kolorea ematen dugu. Jende andana ala gutxi joatea, guri bost, markatzen duguna betirako berrezkuratuta geldituko da. Bere ingurua, aztarnak eta istorioa, gure arbasoek utzi zutenek, gure seme-alabendako izanen da. Horregatik jakin behar dugu, nondik gatoz eta nora joan nahi dugu. Festa polita izan genuen, Mendi martxa, elkartasuna, oritburdinaren ondoan, istorioa eta jeistean, laguntasuna. Zerbait gehiago behar dugu, guk ez.

Egoera honetan mugitzen garenok pozik gaude, gure lana aurrera eramaten dugu. Aurrekoa Izura Ostabat Bastida izan zen eta hurrengoa, Izurako Gaztelua, Baxe Nafarroan.

Ayer en Orbara, unas cuarenta personas nos reunimos para subir andando al castillo de Latxaga en Orbara, Aezkoa, que defendió el Estado de Nabarra. Buen ambiente, ganas, cuestas, muy marcado y reunión. Tras las explicaciones y agradecimientos, aurrezku de honor y foto del grupo. La vuelta mas tranquila y tras el lunch en la Taberna-Escuelas, comida con todo el grupo. Txistulari y Albokari tocaron en la sobremesa.

A por el siguiente, el castillo de Izura-Ostabat.