Archivo del mes: mayo 2017

«Etxauzia» euskaldunona izango da berriz, denok laguntzen gero

DCIM100MEDIADJI_0020.JPG

DCIM100MEDIADJI_0020.JPG


 

Gela hauetan ibiliko zen Axular atzera eta aurrera, etxeko jaun Bertrand Etxauzekin solasean. Hiru mende geroago, Charles Chaplin zen udan gaztelu honetan ostatu hartzen zuena. Gaur egun, Miamiko bikote bat da Etxauziaren jabe, baina Baigorrik bota duen erronkari Euskal Herri osoak erantzuten badio, hemendik aurrera euskaldun guztion etxea izango da.

Asrim senar-emazteak, Miamiko bikote aberats bat, dira egun gazteluaren jabeak. Udako egonaldia egiten dute hemen, azken hamalau urteotan, baina adinean aurrera doaz eta salgai jartzea deliberatu zuten duela gutxi. Horren berri izatean, baigorriar talde batek gaztelua euskaldunon eskuetara itzuli behar zela pentsatu zuen, eta eraikina erosteko kanpaina abiarazi zuen, «Euskaldun bat, euro bat» izenpean. Kanpainaren bigarren faseari ekin dio orain Etxauzia Nafartarren Etxea elkarteak, berebiziko indarrez, hala behar baita apustua irabaziko bada.

Etxauzia Nafartarren Etxea elkarteak 225 bazkide ditu egun, asko Baigorrikoak, baina baita Ipar Euskal Herriko barnealde nahiz Euskal Herri osoko batzuk ere. 2016ko udaberrian «Euskaldun bat, euro bat» kanpaina abiatu zuen, elkartea eta asmoa ezagutarazteko. Elkartea egituratzeko ere balio izan zuen, eta proiektua beste fase batera pasatzeko ere bai. Horrela, kanpainarekin batera, proiektuaren garapenean ere lanean aritu da elkartea: kanpora begirakoarekin batera, barrura begirakoa ere landu du, saretu egin da Baigorri eta inguruetako pertsona eta eragile ugarirekin, baita Euskal Herriko nahiz diasporako lagun eta elkarte ugarirekin ere.

Barnealdea biziarazi

Lau lantalde jarri dira abian elkartean, eta laurak koordinatzen dituen administrazio kontseilu bat ere lanean ari da. Horiekin batera, komunikazioan apustu sendoa egin da, eta estrategia berria pentsatu, sakondu eta garatzeko lanetan aritu da. Elkartearen helburua mila urtean herritarrentzat itxita egon den eraikin honen jabe egitea eta herritarrei ematea da. Zertarako? Egitasmo eder eta zabal bat egiteko. Ipar Euskal Herriaren barnealde osoa biziarazteko, ekonomikoki, kulturalki, linguistikoki. Bizia eman nahi diote Etxauziari, zabaldu eta biziarazi. Baina ez gaztelua bera bakarrik. Gazteluaren bidez, Ipar Euskal Herriko barnealde osoa ere bai.

Etxauzia gazteluan kokatuko dira Lantegi Elkartea, Ondarearen Interpretazio Zentroa, kultur ekimenak eta ikuskizunak egiteko gunea eta diasporari eskainiko zaizkion harrera nahiz genealogia zerbitzuak. Etxauziaren jabeak herritarrak izango dira, eta, beraz, bertako kudeaketa autogestioan oinarrituko da. Proiektu komunitarioa izango da, bere osotasunean herritarrekin eta herritarrentzat lanean arituko dena.

Egitasmoa herritarrekin aurrera ateratzeko, ez du balio publizitate kanpaina soil batek. «Sarea da interesatzen zaiguna –diosku Kattalin Sainte-Mariek, ekimenaren koordinatzaile nagusiak– eta horregatik “Zabal eta bizi” kanpaina “bizilagunak” kontzeptuan oinarritu dugu, elkarrekin egin beharrekoa delako, euskaldun guztiok proiektu honen parte izatea nahi dugulako. Horretarako, elkarlana, elkar ulermena, eta denon artean aritzeko gaitasuna jorratu nahi ditugu. Komunitate bizi eta zabal bat egin nahi dugu, denok horren barne sendi gaitezen. Dirua epe motzera bildu nahi dugun bezala, proiektua oso epe luzerakoa izatea nahi dugu».

Etxauziaren baitan norbanakoak daude. Baina Etxauziak egiten duen lanean eta proiektuetan elkarteekin aritzen da. Euskal Herri osoko elkarteekin, hain zuzen ere. «Guretzat, sarea ez da bakarrik norbanakoena, proiektu eta elkarteena ere bada. Beste askoren proiektuekin konektatuta dagoen proiektuak askoz ere balio gehiago du, joan-etorriko harreman emankorra sortzen duelako. Gauza bera esan dezakegu instituzioez ere. Horiekin lan egitera goaz, proiektua herritarrena dela garbi utzita», azaldu du Kattalinek.

Nazio ikuspegia

Horrela, egiten dutenari, maila lokaletik abiatuta ere, dimentsio nazionala ematen diote. Egiten duten ekimen bakoitzean ari direlako Ipar Euskal Herriko barnealdea biziarazten, baina zabaltzen ere bai. Lehenik, uste dute Euskal Herriari horrelako gaztelu eder bat berreskuratzeak poza emango diola, eta hori ere garrantzitsua dela alde emozionaletik. Baina, horrekin batera, idealismotik errealismorako jauzia ematen dute, sinetsita daudelako nahi dugun Euskal Herri bizi eta zabal hori egiteko, tokian tokiko lanak nazio ikuspegi batean jarri behar direla.

Lehenik eta behin, egiteko modu bat: herritarrak elkartu eta euren etorkizunaren jabe izateko lan egitea. Gero, Ipar Euskal Herriko barnealdea biziarazten lagundu. Dauden hutsuneei erantzunez, beste proiektu batzuekin batera, ekarpen hori egiten lagundu. Lehen aipatu bezala, bada administrazio kontseilu bat eta lau batzorde: diaspora batzordea, ekonomia lantaldea, historia lantaldea eta kultur ekimenak antolatzen dituzten kideak. Baita urteko batzarra ere. Erabakiak kolektiboki hartzen dira, eta hartuko dira gerora ere, gaztelua erosi ondoren.

Baigorriko eskualdea izango da, proportzioan, Euskal Herrian migrazio handienetakoa, handiena ez bada, izan duen eskualdea. Horregatik, zein toki hobea, Munduko Euskal Etxe guztien Ama izango denaren egoitza izateko? Egun, ez da horrelakorik Euskal Herrian. EAE, Nafarroa, eta orain Herri Elkargoa ditugu, baina ez dago Euskal Herri osoko diaspora osatzen dutenentzat erreferentziarik. Beraz, hutsune bat ere beteko du horrela Etxauziak.

Lehen bilketan 100.000 eurotik gora lortu ahal izan ziren. Ez da kopuru makala. Diru horri esker, proiektua bera abian jarri ahal izan da, baina oraindik diru asko falta da. «Nahiko genuke milioi eta erdi batu, eta horrekin gaztelua eskuratzeko negoziatzen hasi. Ez da hori gazteluaren prezioa, baina bai gure proiektua erreal egiteko beharko genukeen dirua», azaldu du Kattalinek. Bildu behar den diruaren zati handi bat, maiatzean hasi eta uda honetan egingo duten bilketan jaso nahi dute. Kanpaina horretan, Euskal Herri osoko eta diaspora osoko jendearen ekarpena jasotzea espero dute. Kanpaina sareetan oinarrituko da, jendearen parte-hartzean. «Bizilagunak» kontzeptua landuko dute Etxauziaren inguruko komunitate zabal eta bizi bat osatzeko. Beraz, milaka euskaldun Etxauziari dirua ematearekin batera Etxauzia komunitatearen parte izango dira. Ekitaldi, aurkezpen, sare sozial eta gainerako euskarriekin batera, guztion parte-hartzea eta laguntza ezinbestekoak izango dira, eskualdez eskualde, herriz herri.

Dagoeneko martxan da kanpaina, eta lehenengo ekitaldiak burutu dira. Esaterako, gazteluko ganbaran emanaldia eskaini dute Bernardo Atxagak eta Anarik, eta igande honetan “Hordago ardo” ikuskizuna izango da gazteluaren ganerrean (ganbaran), Mikel Garaizabal enologoaren lantaldearen eskutik: euskal arnoen dastaketa hau ikuskizunerako espresuki sortutako diziplina anitzeko sorkuntzaz inguraturik gauzatuko da. Dastaketan zehar, silueta misteriotsu batek koadro erraldoi bat margotuko du, zuzeneko musika eta bideo sorkuntzaz lagundurik. Eta aktore bik, zerbitzari, kantari, poeta eta zirikatzaile lanak egingo dituzte. Arno eta arno artean, tokiko hainbat produktu ere dastatu ahal izango dute bertaratuek. Ikuskizuna Ipar Euskal Herriko sor-marka guziek bat eginik babestua da: Ossau-Irati Gazta, Ezpeletako Biperra, Kintoa Xingarra eta Irulegiko Arnoa.

 

Etxauz gaztelua: mila urteko historia aparta

Etxauz gaztelua dagoen gunean bertan kokatu zen Baigorriko bizkondeen egoitza XI. mendeaz geroztik, 1033tik 1830era. Jaurgaineko Joanes historialariak dioenez, Antso III.a Iruñeko erregeak Baigorriko ibarra bere hurbileko jauntxo bati eskaini zion, zaindu zezan, bizkonde izendatuz. Gartzia Otsoa zuen izena, garai hartan Gorteko botilero eta Bizkaiko kondearen anaia. XIV. mende erditsutik Baigorriko bizkondeek «Etxauz» izena hartu zuten, alegia, beren jauregi nagusiarena.

Etxauztarren dinastiak bere ospe garaiak XIV. mende hondarrean eta XV.aren hastapenean ezagutuko ditu, Semen Gartzia Baigorriko hamalaugarren bizkondearekin. Haren semea, Joanes, Lizarrako merindadeko merio nagusi izendatu zuten. 1512 eta 1527 artean, Etxauzeko Grazian agramondarren leinuari lotuko zaio eta Nafarroaren independentzia defendatuko du, legezko errege diren Labriteko Joanes eta Biarno-Foix-eko Kattalinen alde. Nafarroa menperatua izan ondoan, etxauztarrek, Labrit dinastiari leial izanik, Pirinioen iparraldearen askapenean parte hartu zuten eta 1527tik aurrera Baxenabarre bilakatuko den lurraldean Nafarroako erresuma txikiaren berrantolaketan. Erresuma horretako jaun handienetakoak izango dira etxauziarrak, eta Agramont, Lukuze eta beste jaun handien ondoan Nafarroako Estatuetan beren aulkia edukiko dute. Mende hastapenetan, bizkonde titulua eta gaztelua Saint-Martin familiaren esku geldituko da, eta 1750 inguruan, Lapurdiko Senpere herriko Caupenne d’Amou-koen eskuetan.

1795eko urtarrilaren 23an, Jeanne-Marie Marguerite Caupenne d’Amou, titulu eta gazteluaren oinordekoa, Jean Harisperekin ezkonduko da. Baina bikoteak ez du haurrik izango eta bizkondeen dinastia horretan itzaliko da, Jeanne-Marie Marguerite, Etxauziako azken damarekin, 1832ko otsailaren 10ean. Harispe frantses armadetako kapitaina izango da Konbentzio Gerren garaian eta Napoleonen kanpainetan parte hartuko du. Inperioko konde izendatuko dute eta Frantziako mariskal. Ez da, ordea, Etxauziako gazteluan bizi den bere emaztearekin egoten. 1848an, Jeanne-Marie Margueriteren ilobak Etxauzia gaztelua euskaldun-irlandarra den abadiatarren familiari salduko dio.

Charles d’Abbadie d’Arrast gazteluan biziko da hil arte, 1901eko abenduan. Haren biloba Harry maiz joaten da gaztelura. Hollywood-en ari da lanean, lehenik Charlie Chaplin-en laguntzaile eta gero filmegile eta gidoilari. 1920-1930 urteetan D’Abbadie d’Arrast eta Chaplin hiru aldiz izango dira Etxauzian.

1940-1944 artean, armada alemanak okupatuko du gaztelua eta kuartel nagusi bezala erabiliko. Gazteluan bizi diren soldaduek teilatu azpietako hormetan utzi dituzte alemanez idatzi eta marrazki batzuk, gaur egun oraindik ere ikus daitezkeenak. Gerra bukatzean, nahiz eta beti d’Abbadie d’Arrast-en esku izan, gaztelua hutsik geldituko da. Harry 1968an hilko da eta 1976an, Eleanor Boardmanek, Harry d’Abbadie d’Arrasten alargunak, gaztelua salduko du.

Ondorengo urteak zailak izango dira. Gaztelua bipildu eta xehatu egingo dute jabe berriek, altxor bat aurkituko duten uste ustelean, eta azkenean bazterrera utzia geratuko da 1994ra arte. Halere, 1989an Frantziako monumentu historikoen zerrendan sartuko dute. 1994an, Baionako bikote batek, Pierne senar-emazteek, Etxauzia erosi zuten, eta erabat eraberritu. Etxauzia luxuzko ostatu etxe bilakatu zuten.

2003ko abenduan Pierne bikoteak Azrani bikoteari saldu zion gaztelua. Senarra Miamiko dirudun bat da eta bere emaztea jatorriz Erratzukoa, Baigorri ondoko auzo ibarrekoa. Azranitarrak dira egungo jabeak.

Gara, 2017/05/13


 

Ha muerto Plácido Erdozain. Un cura comprometido en su tierra y en América

pared

pared



Plazido ERDOZAIN. Lugar de nacimiento: Agoitz. Edad: nació el 27 de setiembre de 1935. Estudios: estudió Teología en Roma y en 1962 fue a Suramérica.  En 1985 regresó a Nafarroa y aprendió euskara.

Plazido Erdozain Beroitz fue enterrado ayer por la tarde en el cementerio de Agoitz tras el canto del ‘‘Agur jaunak’’, después de que sus amigos de Aezkoa le dedicasen unos bersos y un sentido irrintzi de despedida.

Este agoizko de 81 años ha pasado la mayor parte de su vida comprometido con los pobres, no solo como cura sino también políticamente.

Dejó su pueblo para ir a estudiar Teología en Roma, y en el año 1962 fue enviado a Suramérica. Primero estuvo dos años en Colombia y luego fue a El Salvador, donde se dedicó a ayudar a los pobres.

Su   compromiso   hizo   que fuese marginado por el poder y expulsado en 1979. Entonces viajó a Nicaragua y dedicó seis años a apoyar a los refugiados salvadoreños.

Algunos de ellos estuvieron ayer en Agoitz para glosar su vida, agradecerle su entrega y darle el último adiós. En 1980 escribió un libro sobre monseñor Romero, el arzobispo salvadoreño al que mataron durante la celebración de una misa por defender los derechos humanos.

En 1985 Plazido Erdozain regresó a Nafarroa y su primer compromiso fue aprender euskara, hasta que lo consiguió. El conocimiento de esta lengua le permitió ejercer en parroquias del Valle de Araitz, Leitza, Garralda y Oroz Betelu, e incluso impulsó el nacimiento de la revista ‘‘Mailope’’. Y en euskara recibió ayer una despedida multitudinaria en el pueblo que le vio nacer.



A Plácido Erdozain, teólogo popular. Mila ezker.

La teología popular nació allá entre el silencio y la lucha. La teología popular vibró allá entre el combate y la miseria. La teología popular creció allá entre la montaña y la ciudad.

La teología popular estuvo allá en las manos de miles de campesinos y de curas guerrilleros. La teología nació allá Plácido allá donde vos viviste haciendo que la teología fuera popular.

De vos nació Plácido y estas aquí viviendo la lucha de allá y haciendo teología popular con las manos abiertas y un beso en el costado izquierdo.

Txamba Payés
http://nopronunciesminombre.blogspot.com.es



Plácido Erdozain, amigo de Orreaga Fundazioa

A su vuelta de América, donde mantuvo cercana relación con el asesinado Arzobispo Monseñor Oscar Romero, Plácido se acercó a Orreaga Fundazioa y tuvimos la suerte de tratarle y conocer de primera mano su interesante filosofía de la vida y en especial de los marginados.
Era una persona con una cabeza muy bien amueblada y una mente privilegiada. Además, tenía un corazón generoso y abierto a cuantos lo necesitaran.
Nuestro pésame a su familia y amigos y en especia a Patxi Erdozain, ex Presidente y fundador de Orreaga Fundazioa.