Agenda / Ekimenak

Bertso Eguna, Iruñean eta internetez

bertsolaria
 

bertsolaria



Otsailaren 13an izango da bertso emanaldia Gayarre antzokian. Aretorako sarrerak www.teatrogayarre.com webgunean daude eskuragai; Internetez zuzenean ikusi ahal izateko, www.bertsosarrerak.eus atarian erosi behar dira.

Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira bertsolariak eta Ainhoa Larretxea gai-jartzailea elkartuko dira 2021eko lehen Bertso Egunean. Iruñeko Gayarre antzokian izango da bertso saioa, 18:00etan hasita. Ez dira protagonista bakarrak izango, Eneko Lazkoz eta Oihane Perea bertsolariek ere hartuko baitute parte emanaldian.

Eta horrek guztiak, protagonistek, lekuak, testuinguruak eta bestek, izango du zeresanik Bertso Egunean: «Errealitateei beste ikuspuntu edo perspektiba batzuetatik kantatuko diegu. Abiapuntuak egiten baitu gaia, kantatzeko hautatu dugun lekuak aldatzen baititu esanahiak, kolektiboan aritzeak aldatzen baitu bakarka marraztu dugun errealitatea» aurreratu du aurrelanean aritu den Saioa Alkaizak.

Antzokirako sarrerak www.teatrogayarre.com webgunean daude eskuragai, 12 euroren truke; 9 eurotan izango dituzte Bertsozale Elkarteko bazkideek. Aretora joan gabe, Internetez zuzenean ikusi nahi duenak ere izango du aukera. Horretarako ere sarrera hartu behar da, baina www.bertsosarrerak.eus atarian: 5 eurotan eskuratu ahal izango dira sarrerok, eta 3 eurotan izango dituzte bazkideek. Behin sarrera erosita, Internetez nola jarraitu azaltzeko argibideak bidaliko zaizkie zaleei.


 

Charla / 1521: «Auzolan y Comunales según el fuero» con Patxi Zabaleta

Charla Zabaleta

Charla Zabaleta


 

El próximo jueves 11 de febrero segunda charla del ciclo de charlas que hemos organizado:
«Auzolan y Comunales según el fuero» de Patxi Zabaleta. En Castellano.

Lugar: Palacio del Condestable
Hora: 19:00h
Para inscribirse: batalladenoain@gmail.com

El próximo jueves 11, a las 7 de la tarde, en el Palacio del Condestable, una nueva charla de las programadas por «Noaingo Batalla. 500 urte». Esta a cargo de Patxi Zabaleta,  y el tema «Auzolan y comunales según el fuero»… Dado el aforo limitado, hay que darse de alta en el correo batalladenoain@gmail.com. La charla será en español…
Datorren ostegunean, arratsaldeko 7etan, kondestablearen Jauregian, «Noaingo batalla 500 urte» k programatutako beste hitzaldi bat. Patxi Zabaletaren ardurapean dago, eta gaia «auzolanak eta komunalak foruaren arabera»… Edukiera mugatua denez, alta eman behar da batalladenoain@gmail.com helbidean. Hitzaldia, gaztelaniaz.
Zatoz!!
VIDEO:
https://www.youtube.com/watch?v=X5YZcDPeyK4&feature=youtu.be