Archivo del mes: agosto 2023

Orreagako guduaren garaileek badute, azkenean, beren oroitarria Luzaiden

Inaugurazioa Luzaiden

Inaugurazioa Luzaiden


Luzaideko herriaren erdigunean inauguratu zuten atzo, ehunka urte geroago, 778an Karlomagnoren tropak garaitu zituzten baskoiei eskainitako eskultura. Patxi Aldunateren obra da, Mikel Iriarte aezkoarrak bultzatua eta herriko etxeak eta Orreaga Fundazioak lagundua. Historiari buelta ematen dio, baskoien lorpena goratuz eta zorra kitatuz.

Ohore handiz jaso du Luzaideko herriak Orreagako bataila irabazi zuten baskoien omenezko monumentua. Honela dio oroitarriak: «Euskal Herriari, hemen Askatasunaren alde borrokatu zena eta Karlomagno garaitu zuena». Atzo inauguratu zuten, musikaz, dantzaz eta kantuz alaitutako ekitaldian. Nafarroako Gobernuko eta Parlamentuko ordezkariak elkartu ziren; Floren Aoiz (EH Bildu), Jabi Arakama, Ana Ollo eta Unai Hualde (Geroa Bai). Inguruko udaletako alkate eta zinegotziak ere izan ziren: Auritz, Erro eta Aezkoakoak, bertzeak bertze.

Ekintzaz betetako egitarau zabalago baten barnean plazaratu zuten eskultura, Orreaga Fundazioaren 25 urteko ibilbidearen osagarri, Koldo Amatria bertako arduradunak GARAri erran zionez. Azkenean lortu dute eskultura jartzea eta «pozik» daude. «Ongi atera zaigu. Luzea eta gogorra izan da diru bilketa, baina lortu dugu eta hor dago… espero dugu betiko», adierazi zuen.

500 lagun inguru elkartu ziren. Gustura egon ziren, eguraldia lagun. Ekitaldi xumea baina polita izan zela kontatu zuen Amatriak. «Orreagako abesbatzak kantatu du eta oso gustura entzun dugu. Luzaideko bolantak herrian barna ibili dira, gero Santiago plazan. Arizkungo dantzariek ere oso dantza politak egin dituzte; ezpata-dantza eta banderaren agurra, oso hunkigarria. Aurreskua ere dantzatu dute».

LUZAIDEKO HERRIA, ZAINDARI

Orreaga Fundazioak Nicolas Camino Luzaideko alkateari oroigarri bat eman zion, idatzi bat. Testu horrek dioenez, fundazioak bere eskultura eman dio Nafarroako herriari, eta Luzaideko herriari dagokio hura zaintzea. Alkateak ere oroigarri bat eman zion Orreagari.

Xabier Irujo historialariak hitz batzuk egin zituen, 778. urteko batailaren inguruan, eta zergatik eta zertarako izan zen oroitu zuen.

ZOR HISTORIKOA KITATUZ

Patxi Aldunate monumentua egin duen artistak azaldu zuenez, «gure herriaren erraietan arakatzen du» obrak. 1.200 urte baino gehiagoren ondotik, Orreaga Fundazioak crowdfunding kanpaina batean eskuratutako 40.000 euroei esker, azkenean, 778. urteko abuztuaren 15ean garaiko armada indartsuena, Karlomagnorena, garaitu zuten baskoiek oroitarri bat izango dute. Aldunatek aitortu zuen estresatuta eta gaindituta sentitzen zela pixka bat «gure historiaren eta gure izatearen barne-barneko zatia den» bataila hori eskultura batean biltzeko ardurarengatik. Izan ere, zor historiko bat kitatzeko pausoa da oroitarria inauguratzea.

BI NAFARROAK

Nafarroa Behereak eta Garaiak, biek izan zuten lekua ekitaldian, Orreaga Fundazioko arduradunak zehaztu zuenez. Eguerdian hasi zen ospakizuna, eta aipatutakoez gain, joaldunak, Baigorriko gaiteroak, eta Mikel Alzuart eta Bittor Elizagoien bertsolariak izan ziren partaide. Elkarrekin kantatu zuten, eta Bordel Luzaideko bertsolaria omendu zuten.

Ez zuten mezu politikoetan luzatu nahi izan. Aperitiboa hartu, eta herri bazkarian gozatzera joan ziren.

Arratsaldean, Beltxaren taldeak “Errozabal 778” disko berria aurkeztu zuen, Xabier Irujo historialariaren hitzak eta musika jasotzen dituena.

Guduaren egunean, bihar, 778. urteko lorpen hura oroituko dute, Orreagan 12.00etan eta Ibañetan 13.30ean.

Baskoien omenezko oroitarria Luzaide erdian jarri dute, Ipar Euskal Herria atzean ageri dela. Denak ados daude hori dela tokirik aproposena, gatazka herri inguruko haitzarteetan gertatu zela uste baita. Jada bisitarien ikusmina piztu du guduari buruzko museoari batu zaion monumentuak.

Gara


Gamazada: datorren 27an deialdi garrantzitsua dugu Donostian?

Gamazada

Gamazada


… el próximo día 27 tenemos una cita importante en Donostia?

Ese día se cumplen 130 años de la masacre de Donostia, cuando fueron tiroteados los manifestantes que cantaban el Gernikako Arbola en solidaridad con Navarra y con sus Fueros.

Los muertos por la Guardia Civil fueron Vicente Urcelai, Rufino Azpiazu y Justo Pérez. Y una veintena los heridos: Luis Sánchez tenía un balazo en la espalda; Aniceto Ibarburu el muslo atravesado; Mariano Elizalde el brazo roto a culatazos… Era la primera sangre vertida a los sones del himno nacional. Hubo más de cuarenta detenidos, entre ellos 12 navarros y numerosos alaveses, que fueron apaleados al entrar en las dependencias policiales.

El domingo 27 les recordaremos a todos y volveremos a exigir nuestras libertades.

… datorren 27an deialdi garrantzitsua dugu Donostian?

Duela 130 urte, Donostiako sarraskia izan zen, non Gernikako Arbola abesten ari ziren manifestariak tirokatu zituzten, Nafarroari eta bere Foruei elkartasuna adierazteagatik.

Guardia Zibilak Vicente Urtzelai, Rufino Azpiazu eta Justo Perez hil zituen, eta hogei bat zauritu eragin: Luis Sanchezek tiro bat zuen bizkarrean, Aniceto Ibarburuk izterra zulaturik, Mariano Elizaldek besoa kulata kolpez hautsia… Hori izan zen gure ereserki nazionalaren doinua kantatuz isuritako lehen odola. Berrogei atxilotutik gora izan ziren, tartean zirela 12 nafar eta arabar ugari, eta jipoitu egin zituzten koartelean sartzean.

Igandean, hilak 27, denak gogoratuko ditugu eta gure askatasunak aldarrikatuko ditugu berriro.