Archivo del año: 2018

‘Iruña-Veleia auziaren’ bide judiziala eteteko eskatu dute

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


Auziperatuek jasan duten «aulki zigorra» gaitzetsi dute auziperatuen aldekoek, ia hamar urte baitira auzia azaleratu zela

Iruña-Veleia auziak aurrera jarraitzen du epaitegietan, eta beste pausu bat eman zuen iragan astean. Hiru auziperatuen aurkako akusazio idatziak aurkeztu zituzten Arabako Foru Aldundiak eta Arabako fiskaltzak: zazpi urte eta erdira arteko zigorra eskatu dute Eliseo Gil aztarnategiko zuzendariarentzat, eta hiru urteko eta bederatzi hilabetera arteko espetxe zigorra Oskar Escribano arkeologoarentzat. Horrez gain, ia 300.000 euroko isun ekonomikoa ere galdegin dute bientzat.

Bada, “harriduraz” hartu dituzte zigor eskaerak auziperatuen aldekoek, eta “kafkianotzat” izenpetu. “Injustizia baten aurrean gaudela uste dugu, azkenaldian hizpide ditugun beste batzuen inbidiarik gabe”, adierazi du Juan Martin Elexpuruk, Iruña-Veleia argitu ekimeneko kideak. Auzia “irteerarik gabeko bide batera” eraman izana egotzi diote Arabako Foru Aldundiari, bide judiziala hautatu izanagatik “jakinik arazoa guztiz zientifikoa dela, eta ondorioz, bide zientifikoak erabiliz soilik argitu daitekeena”. Hori horrela, bide judiziala eteteko eskatu diote Arabako Foru Aldundiari, “laborategi espezializatuek eta indusketa kontrolatuek auzia erabaki arte”.

Iruña-Veleia agitu ekimenaren arabera, ez dago frogatuta grafitoen faltsutasuna oraindik, eta beraz, piezen lagin bat arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea eskatu dute beste behin, baita aurkikuntzak egin ziren lekuan ere indusketa kontrolatuak egitea ere. Taldearen hitzetan, “ezinbestekoak” dira kasua argitzeko. Eskakizun horiek aurrez ere eginak dituzte, baina epaileak ez ditu aintzat hartu.

Auziperatuek jasan duten “aulki zigorra” ere gaitzetsi dute ekimeneko eledunek, hamar urte baitira auzia azaleratu zela. Elkartasuna adierazi diote bi Eliseo Gil eta Oscar Escribano arkeologoei. Ez, ordea, Ruben Manuel Cerdan fisikari nuklearrari. Defentsari “kalte handia” egin diola nabarmendu dute. Piezen egiazkotasuna berretsi zuten hiru txosten idatzi zituen Cerdanek, baina oraindik ez du frogatutzat eman egiaztatzeko frogarik egin zuenik. Horiek hala, indusketa lanak egin zituen Lurmen enpresa “engainatu” izana egotzi diote. Hiru urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du Aldundiak haren aurka, eta bi urte eta erdikoa fiskaltzak.

Sinadura bilketa

Auziperatuei babesa adierazteko ekimen berri bat eratu dute: Iruña-Veleia argitu ekimena. SOS Iruña-Veleia, Euskararen Jatorria eta Martin Ttipia, eta Lurmen elkarteetako kideek osatzen dute, besteak beste. Manifestu bat kaleratuko dute aurki, eta sinadura bilketa bat ere abiaraziko dute.

Berria, 2018ko maiatzak 15


Ezkaba 1938 – 2018 Planetarioan

Ezkaba

Ezkaba


Ezkaba 1938 – 2018. Exposición / Erakusketa

Maiatzaren 2tik Ekainaren 15era / Del 2 de Mayo al 15 de Junio.
Iruñeko Planetarioa / Planetario de Pamplona.

Ordutegia / Horario:
Asteartea eta Asteazkena / Martes y Miércoles 10:00 – 14:00.
Osteguna, Ostirala eta Larunbata / Jueves, Viernes y Sábado: 10:00 14:00 eta 16:30 – 20:00.

Nafarroako Gobernua / Gobierno de Navarra