Non dago Mikel?
Dokumentala Euskaraz, Golem Baiona (Iruñeko Baiona etorbidea, 56) eta Golem La Morea (Galar zendeako Cordovillako Galaria merkataritza parkea, 2) zinemetan.
1985eko azaroa. Guardia Zibilak atxilotu ondoren, Mikel desagertua dago. Eta bizirik aurkitzeko esperantza ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat adituko da gero eta ozenago: Non dago Mikel?”
Gaztelaniazko azpitituluekin.
Zuzendariak: Miguel Angel Llamas eta Amaia Merino.