Noaingo guda izan zenetik 499 urte pasa direla gogoratuko dute igandean Getzen

BatalladeNoain-2017

batalla_noain


Urtero bezala, Noaingo bataila gogoan izango dute igandean aurten hil den Joxe Ulibarrenak Getzen egindako oroitarrian. Nafarroaren burujabetza berreskuratzeko saiakera izan zen Noaingo batailan.

Aurten hil den Joxe Ulibarrenak Nafarroako Getzen defendatzaileei egindako oroitarrian duela 499 urte burujabetzaren alde borrokan hildakoak gogoratu dituzte beste behin. Egitaraua 11.00etan hasten da Getzeko Getzenea plazan, kontzentrazio batekin. Bertatik, Ulibarrenaren monumenturainoko igoera egingo dute. Ondoren, pregoia, lore eskaintza eta aurreskua izanen dira.

Noaingo gudua 1521eko ekainaren 30ean egin zuten eta Espainiako Inperioak eginiko Nafarroako konkistaren gudu bakarra zen, Wikipediak gogoratzen duenez. Alde batetik, nafar armadak, frantsesen laguntza zuen, eta, bestetik, inperial armadak hartu zuten parte. Nafarrek galdu ondoren, Labrit leinuaren Erresuma berreskuratzeko aukerak bukatu ziren.

Int20180630019525

Horretarako iparraldetik bidali zuen André Foixkoak zuzendutako 12.000 oinezko, 800 lantza eta 29 artilleria-piezak osatutako armada. Gainera Iruñea, Lizarra, Tafalla eta Tuteran hasitako altxamenduaren laguntzaz, gaztelarrak bota zituzten Nafarroatik.

Behin Nafarroa berreskuratuta, Andre Foixkoa Logroñorako bidea hartu eta hiria setiatu zuen. Bitartean, Gaztelako Erresumak hiru armada prestatu zituen. Ekainaren 11ean nafar-gaskoien erretreta hasi ekainaren 30ean Getzen aurpegia eman arte.

Orotara, Nafarroako armadan 8.000 eta 10.000 hildako izan zirela diote adituek.

NAIZ|27/06/2020