Nafarroa Berriz Altxa reivindica «la rebeldía» que triunfó hace 500 años
«Nafarroa berriz altxa» herri ekimena herrialdearen luze zabalean aurkezteko, ekitaldi eta mobilizazioak eginen dituzte datozen asteetan. Ekainaren 19rako, manifestazioa eta ekitaldi politikoa antolatu dituzte Iruñean eta parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.
Nafarroa osoko hainbat feminista, langile, euskaltzale, pentsiodun, intsumiso, ikasle, ekologista, errepresaliatu eta ekintzaile politikok osatzen du herri ekimen berria. Tartean dira Patxi Erdozain (Iruñea), Saul Arangibel (Antsoain), Sagrario Aleman (Etxaleku), Beñat Jusue (Tutera), Amagoia Susperregi (Lesaka), Izaskun Etxebarria (Altsasu), Ana Lakuntza (Getze), Lur Albizu (Artazu) eta Naroa Lopez (Gares). Momentuz bildu dituen 73 sinatzaileen arteko batzuk dira horiek.
Larunbat honetan aurkeztu dute `Nafarroa berriz altxa – Soberanía es libertad´, leku esanguratsu batean, Iruñea menderatu eta kontrolpean mantentzeko eraiki zuten Gotorlekuan.
Adierazi dutenez, 1521eko Nafarroako altxamendu herritarraren eta Noaingo eta Amaiurko batailen 500. urteurrena baliatu nahi dute Nafarroaren eta Euskal Herriaren askatasuna eta burujabetza aldarrikatzeko.
Nafarren izaera «errebeldea»
«Nafarren izaera errebeldea da, eta konkistatu gintuzten arren, ez gaituzte guztiz menderatu. Horregatik, historian zehar, hainbatetan altxatu eta borrokatu dugu gure eskubideen alde eta eraso eta injustizien aurka. Horren adibide dira Karlistadak, Gamazada, transizio garaiko langile borrokak, abortuaren aldeko mugimendua, NATOren kontrakoa, intsumisioaren aldekoa, euskararen aldeko mugimendua, Itoitzen aldekoa, Sanferminetako bortxaketaren kontrako erantzuna, Altsasuko gazteen aldeko mugimendua eta abar luze bat», nabarmendu dute herri ekimenaren bultzatzaileek.
500 urteren buruan, Nafarroak bere burujabetza berreskuratzeko beharra duela ikusten dute. «Gure arazoak hemen kudeatzeko eskumenik ez dugula agerian utzi du, bertze behin, pandemiak. Erabaki eraginkorrak hemen hartu beharrean, Madrilgo aginte bakarraren menpe bizi gara».
«Gure eguneroko bizitzan eragiten digun orori buruz libreki erabaki nahi dugu: hezkuntza, osasuna, lan-harremanak, euskara, pentsioak, fiskalitatea, etxebizitza, berdintasuna, eta zergatik ez, gure estatus juridikoa eta gainontzeko euskal lurraldeekin mantendu nahi genituzkeen harremanen inguruan», erantsi dute.
Ekainaren 19an, ekitaldia eta manifestazioa Iruñean
Egiten dituzten hausnarketa eta aldarrikapenak azaltzeko manifestu bat adostu dute eta aurkezpenak, hitzaldiak eta mobilizazioak eginen dituzte datozen asteetan, Nafarroaren luze zabalean. Gainera, `Nafarroa berriz altxa – Soberanía es libertad´ lemapean manifestazioa eta ekitaldi politikoa deitu dituzte datorren ekainaren 19rako, Iruñean, eta parte hartzera gonbidatu dute jende guzia.
Herri ekimen honen finantziazio iturria izan nahi duen kamiseta bat atera dutela jakinarazi dute. Kamiseta hori nafarroaberrizaltxa.com-en salgai egonen da gaurtik aitzinera. Aipatutako webgunean informazio guztia eta manifestua ere eskuragarri egonen dira.
Tafalla eta Larragako Roten XIII taldea eskertu dute ekimen honetarako espreski sortu duen kantarengatik. Abesti hori datozen asteetarako antolatu dituzten ekitaldi guztien informazioarekin batera zabalduko dute sare sozialen bidez. Instagram, Twitter, Facebook, Youtube eta Gmailen topa daiteke herri ekimena.
Gara
Rotten XIII taldeak jarri dio musika eta ahotsa Nafarroako burujabetzaren aldeko mugimenduari. Ekainaren 19an manifestazioa egingo dute, Iruñean.
Este año se cumplen 500 años desde que perdimos la batalla de Noain. Último intento destacado por recuperar el Estado de los vascos, queriendo e incapaz, inicio del final… Nuestra canción en aquella época, y en los siglos después, dedicaremos a todos esos vascos que se rebelan con valentía y se rebelan. También a los represaliados caídos en manos de español, francés o traidores.
VIDEO:
https://www.noticiasdenavarra.com/actualidad/politica/2021/05/28/rotten-xiii-apoya-iniciativa-nafarroa/1150205.html