Mutxiko Eguna ospatu zen Arrangoitzen (Lapurdi)

muxiko_eguna_arrangoitzen

Pasa den urriaren 13an  35. Mutxiko Eguna ospatu zen Arrangoitzen (Lapurdi). Euskal Herriko alde askotako jendea bertaratu zen eta frontoia bete. Urtero bezala, zarauztarrak ez ziren falta izan; 30 lagunetik gora izan ziren. “Arrangoitzen ez ziren ikuskizun baten aktore sentitu, dantzan gozatzen duen herri baten partaide eta kide baizik. Horrek erakusten du nolako zaletasuna dagoen Zarautzen euskal dantzak ikasi eta dantzatzeko”, nabarmendu dute. Bazkal ondoren kortsikarren, Kukai Taldearen eta Zuberoko dantzarien ikuskizunak  izan ziren.

Egitaraua

11.00etan Mutxikoak
Ondotik, Beteluren fandangoa plazan eguneroko jantzietan deneri idekia.

14.00etan Urrupaldiaren ondotik, Bazkaria, izena emateko E.D.B.ra deitu.
16.00etan Baxe Nafarroako dantzak, Mithirriñako dantzariekin.
16.30etan Corpus dantzak Oñatiko dantzariekin.
17.00etan Hegoaldeko dantzak Debagaineko dantzariekin.
18.00etan Mutxikoak eta Dantzaldia Tapia eta Leturiarekin, eta ondotik PUnpeka taldea.

Eta Miarritzeko ikastolak prestaturiko TALO-ekin

Ekitaldia ikusteko aukera hemen:
https://www.youtube.com/watch?v=FmUKO4NtY-Q