Kantak eta Karrika Dantzak

Karrikadantzako musika Lakuntzan

jauziak

jauziak


Larunbat honetan Karrikadantzako musikariek emanaldi eskeiniko dute Lakuntzako zinean 18:30tik aurrera.

Zatoz dantzara!


 

Joan den larunbatean ehortzi dugu Frantxe gure talde kide eta laguna

frantsesena

frantsesena


Joan den larunbatean ehortzi dugu Frantxe gure talde kide eta laguna. Hainbatek bidali dizkitzuegu dolumin, sustengu eta gogorapen hitzak. Zuetarik batzu ere larunbatean gurekin zinezten. Milesker haundi bat guzieri taldekideen eta familiaren partez.

Hain zuzen larunbat huntan (urtarrilaren 23a) dugu hilabete huntako Baionan Kantuz. Frantxek gogokoak (edo zinez hastio) zituen abestiekin ohoratuko dugu bere memorioa. Pentsatzen dugu ere, nahiz ez den oraino arrunt finkatua, gure apirileko urte betetzea hari dedikatzea molde antolatuago eta pentsatuagoan. Urtebetzea Apirilaren 23an izango da, tenorea deneko jakinean emanen zaituztegu.

Anartean www.baionan-kantuz.com en eman dugu usaian bezala larunbat huntako programa, arras xinplea ohartuko zareten bezala, bai eta ere bere ehortzketetako azken agurreko hitzak. Frantxe, zinez Baionako figura bat zen, Baionan Kantuzen DNAren partea eta Euskal Herritar neka ezina gure herriaren ezagutzeko, eraikitzeko eta haren aberastasunetaz gozatzeko.


Baionan Kantuz
Guillaume IRIGOYEN