Kantak eta Karrika Dantzak

Iruñean Kantuz 1

Ekainak 3 Iruñean Katuz aterako da berriro Alde Zaharretik

Hilero bezala, Ekainak 6 aterako da berriro ere Iruñean Kantuz  Iruñeko Alde Zaharreko kaleetatik.

Eguna: Ekainak, 6
Ordua: 12:00etan
Tokia: Merkaderes Plazatik

Zatoz euskaraz abestera eta aldi berean goiz atsegin bat pasatzeko aukera izan.


 

Indalecio Prieto y el «Genikako Arbola»

Indalecio Prieto


…el 17 de abril de 1918, el dirigente socialista Indalecio Prieto pronunció un discurso en las Cortes españolas, defendiendo el Himno vasco?

Habló del espíritu liberal y democrático de los Fueros vascos: “Bastará que recordéis cuál era el canto que simbolizaba el espíritu de las provincias vascongadas, el Gernikako Arbola, el árbol de Guernica, el himno de Iparraguirre… Ved la letra de ese himno y observaréis que, ante todo y sobre todo, el Gernikako Arbola no es más que un himno liberal”.

Así pues, se cerraba el abanico de adhesiones: el zortziko, que nació como himno fuerista por excelencia, para liberales y carlistas, había sido asumido por conservadores monárquicos, nacionalistas, navarristas, republicanos, socialistas y, posteriormente, comunistas. Unos veían en él un himno de la España foral o federal, mientras que los socialistas y comunistas hicieron una lectura internacionalista y revolucionaria de la canción. Aquí destacaban la religiosidad de la letra; allá su paganidad, al adorarse el Árbol de las libertades republicanas. Pero todos lo cantaban, porque poseía la inusual capacidad de emocionar a personas de ideologías muy diversas. Por eso era, en resumen, el himno nacional.


…1918ko apirilaren 17an, Indalecio Prieto buruzagi sozialistak hitzaldi bat eman zuen Espainiako Gorteetan, Euskal ereserkia goraipatuz?

Euskal foruen gogo liberal eta demokratikoaz mintzatu zen: “Nahikoa izango duzue oroitzea euskal probintzien gogoa adierazten zuen kantua zein zen: Gernikako Arbola, Iparragirreren ereserkia… Begira egiozue ereserki horri, eta ohartuko zarete batez ere eta nagusiki Gernikako Arbola ereserki liberal bat baizik ez dela”.

Prietoren hitzek atxikimenduen zerrenda osatu zuten: Iparragirreren zortzikoa, liberal eta karlistentzat foruen aldeko ereserki nagusi gisa sortua, bere egin zuten gero monarkikoek, euskal nazionalistek, nafartzaleek, errepublikazaleek, sozialistek eta, azkenik, komunistek. Batzuen irudiko, Espainia forudun edo federalaren aldeko ereserkia zen; sozialistek eta komunistek, berriz, kantuaren irakurketa internazionalista eta iraultzailea egin zuten. Batzuk letra erlijiosoak zituelakoan zeuden; bertze batzuk, berriz, paganoa zelakoan, askatasun errepublikazaleen Arbola adoratzen baitzen. Alta, ohi ez bezala, guziek ere kantatu egiten zuten, gaitasuna baitzuen askotariko ideologietako pertsonak hunkitzeko. Eta, laburbilduz, hori da, edo izan beharko litzateke, ereserki nazional bat.