



Ohar honen bidez, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteak jakinarazi nahi dizue ekainaren 19an Lamien Urrezko Orrazia eta Asto Masto sariak banatzeko ekitaldia eginen duela. Ekitaldia arratseko 8etan izanen da, elkartearen egoitzan, Antsoleaga karrikan.
Ohitura dugun bezala Sari hauek gure bazkideek erabaki zuten hainbeste hautagai eta proposamenen artetik.
2014ko Lamien Urrezko Orrazia Xamar-i ematea erabaki du Zaldiko Maldikok, Juan Karlos Etxegoien Juanarena, irakasle nafarrari, euskararen eta euskal kulturaren hedapenaren alde egin duen lan zoragarriarengatik.
Hain zuzen ere erreferentziazko hainbat liburu idatzi du euskararen historiaz. Halaber, ikuspuntu berriak plazaratu ditu hizkuntzaren arazoari buruz
Orhipean: Gure herria ezagutzen du lanik ezagunena, orain arte espainolera, frantsesera, ingelesera eta katalanera itzuli baita.
Asto Masto saria, berriz, UGT sindikatuari emanen zaio, Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2001ean egin zuen lan deialdi baten kontrako helegitea aurkezteagatik, aipatu lan deialdian euskara jakiteari atzerriko hizkuntzak jakiteari baino balio handiagoa ematen zitzaiolako. Helegite hura ontzat jo zuen Nafarroako Auzitegi Gorenak 2014ko azaroan, eta epai horren harira UGTk kaleratu zuen agirian sindikatuak berretsi egin zuen jarrera lotsagarri hura.
Besterik gabe, ekainaren 19ko ekitaldian elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue gure agurrik adeitsuena.
Iruñean, 2015eko ekainaren 4an
Zaldiko Maldiko kultur elkartea