Urtarrilaren 7an hasiko dira Maskaradak Zuberoan. Aurten Muskildik antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak, beraz, Muskildin izango dira lehen eta azken saioak. Hemen duzue egutegia:
Urtarrilak 7, igandea: Muskildi; Urtarrilak 14, igandea: Pagola; Urtarrilak 21, igandea: Atharratze; Urtarrilak 27, larunbata: Ainharbe; Otsailak 4, igandea: Lexantzü; Otsailak 11, igandea: Urdiñarbe; Otsailak 17, larunbata: Gamere; Otsailak 25, igandea: Eskiula; Martxoak 4, igandea: Altzürükü; Martxoak 10, larunbata: Idauze; Martxoak 18, igandea: Lakarri; Martxoak 24, larunbata: Maule; Apirilak 1, igandea: Barkoxe; Apirilak 8, igandea: Hoki; Apirilak 15, igandea: Larraine; Apirilak 22, igandea: Muskildi.
Lau hilabetean Zuberoako 15 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen. Guztira 16 saio egingo dituzte, gehienak igandeetan izango dira, baina hiru herri larunbatean bisitatuko dituzte.
Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea: