Zaldiko Maldikoren Sariak

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizugu Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteak erabaki duela nori eman 2015eko Lamien Urrezko Orrazia eta Asto Masto sariak. Izan ere, elkarteko batzar nagusia bilduta, euskararen aldeko eta kontrako lanean nabarmendu direnendako sariak erabaki dira, ohi denez.
Sari ona Lamien Urrezko Orrazia da, eta euskararen eta euskal kulturaren alde lanean aritutako taldeak eta norbanakoak aintzat hartzea du helburu. Aurten, «Joxemiel Bidador-Iruñeko Euskaldunak» pastoralaren ekimenari eman zaio. Honatx arrazoiak:
«JOXEMIEL BIDADOR-IRUÑEKO EUSKALDUNAK” pastorala. Kalitatezko lan handi eta eredugarria, Iruñeko euskal jendea euskaraz auzolanean aritzera ahalbidetu duen egitasmo gogoangarria, joan den urriaren 10eko estreinaldian denok ikusi genuen bezalaxe. Emaitza, beraz, zoragarria, baina baita emaitzara iritsi arte egindako lan oparoa, auzolan erraldoia, 70 bat lagun agertokian, jende asko inguruan ere lanean (gehienak Iruñekoak eta Iruñerrikoak), eta lankidetza eder hori goraipatu nahi dugu, aurrera begira ere fruitu onak emanen dituelakoan. Eta mamiari begira ere Pastorala garrantzitsua izan da, Joxemiel Bidador ikerlari, filologo, dantzari, idazle eta euskaltzalea omentzearen bidez, hiriburuko euskaldunei gorazarrea egin zaielako, iraganekoei nahiz egungoei; azken buruan, Iruñea betidanik euskaldunon Hiri Buruzagia izan dela aldarrikatu baita, eta aldarrikatu, halaber, merezi duen leku duina eman behar zaiola Iruñeko jende euskaldunari, pastoralean bertan esaten den moduan:
Hemen jaio, hemen hazi
hemendik kanpo ezin bizi,
Eta duena merezi,
euskaraz adierazi.
ASTO MASTO SARIA
Hain zuzen ere, euskarak (edo euskaldunek) Iruñean merezi duen toki duina oztopatzen aritu diren eta oso gogor diharduten taldeentzat izan da aurtengo Asto Masto saria. Hezkuntza munduko sindikatu batzuk aukeratu ditugu, udazkenean hasi eta atertu ez duen eraso bidegabearen bultzatzaileak direlako. Eta zeregin horretan bi talde nabarmendu dira: bata, Afapna, eta, bestea, CCOO. Bi horientzat izan da, beraz, Asto
Zaldikoko Komunikazio taldea