Xaloa Telebista Iruñerrian

payaso
payaso
Xaloa Telebista 1997an hasi zen emititzen Baztan-Bertizarana-Malerrekan. Sorreratik bertatik, helburu nagusi batek bultzatu du gure jarduna: euskarazko telebista zerbitzu hurbila emateko helburua eta gogoa.

Gure Estatutuetan garbi azaltzen den bezala, euskararen erabilpena normalizatzeko sortu zen Xaloa Kultur Elkartea. Horretarako euskara hutsez emititzen dugu, euskararen estima soziala berreskuratzeko eta euskaraz hitz egiteko ohiturak indartzeko. Horrez gain, eskualdeko garapen integralaren aldeko apustua egin dugu, bertako giza-jende, talde eta erakundeei lagunduz.

Nafarroako Gobernuak 2013an LTD kanalen esleipena egin zuenean, gure proiektua garatu eta euskararen normalizazioan laguntzeko jauzi kualitatiboa egiteko aukera ikusi genuen. Horregatik, lehiaketara aurkeztu eta eskuratu ere, eskuratu egin genuen Iruñerrian

Gehiago: