Urtarrilak 6, Iruñean Kantuz berriro…
Urte berri on!
Urtea hasi berritan, hilaren 6a dugu lehendabiziko larunbata. Badakizue, kantatzera aterako gara, nahiz eta euria iragarri duten. Ea ez garen (kanpotik) bustitzen…
Larunbatean Kantuz dugu. Ohiko kantez gain, PHARTITZEKO TENORIA sartzea okurritu zait, azken aldian eta banaka nola kantutegian dauden kantak sartzen ari garen. Taldeek eta kantuzale askok ezagutzen dute eta horien eskutik besteek ere ikasiko dute.
Ezer kontrakorik esaten ez baduzue, aurrera eginen dugu horrekin.
Bestela, kantutegiko kanta ezagunak prestatu ditut. Honekin batera doa zerrenda. Zuzenketak ongi etorri izaten dira.
Larunbata arte