Nuevo éxito del “Sanferminetan Kantari” 2013 en Iruñea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Al igual que en años anteriores, el pasado sábado 14 Orreaga Fundazioa ha organizado este año nuevamente el Sanferminetan Kantari 2013 en Iruñea, con participación del alrededor de 600 personas venidas de todos los herrialdes de Euskalerria. Vimos kantuzales llegados de todos los territorios; de Baiona, Miarritze, Urruñe y otras localidades de Iparralde. También de Gernika, Gasteiz, Donostia etc.

La mañana apareció con temperaturas amables, más bajas que en días anteriores y aunque el sol calentaba, era soportable.

Hacía las 12:00 horas comenzó la kantujira sanferminera partiendo de la plaza situada en la parte posterior del Ayuntamiento iruñarra, plaza de Santiago, donde se cantaron los primeros kantuz. A partir de ahí se encaminó la kantujira por la calle Mayor hacia el pórtico de la Iglesia de San Saturnino, con paradas posteriores en el palacio del Condestable, Conservatorio de música, en la esquina entre Calle Mayor y Eslava. De ahí a la plaza de Comptos y por la Calle Zapatería hasta el punto del “Pocico” en la confluencia de Zapatería y Comedias. Posteriormente hubo paradas en la Plaza del Ayuntamiento y Calle Mercaderes. En total se entonaron alrededor de 25 kantuz durante las dos horas y media que duró el recorrido del Sanfermineta Kantari 2013.

Durante el trayecto nos acompañaron con sus músicas cuatro acordeonistas, una flauta y una armónica gigante y todos cantos los dirigió un año más el compañero Miikel Ordoki, al que le agradecemos su excelente colaboración desinteresada, al igual que al resto de músicos que participaron. También nos guió la bandera de Orreaga portada durante el recorrido por Patxi Arrosagarai.

Hacia las 15:00 h. alrededor de 500 personas nos acercamos a la Plaza San José para disfrutar bajo el arbolado de la tradicional bazkaria kantuzale. Dio la bienvenida Karmele y su compañera con sus irritzis y después de una excelente comida y bebida, como es natural, se siguió cantando y bailando los cantos y danzas de nuestra tierra hasta que los últimos participantes abandonaron la plaza hacia las 19:30 h.

Queremos destacar de esta edición del Sanferminetan Kantari, la ausencia de contratiempos organizativos y sobre todo el buen humor de los participantes. No podemos tampoco olvidar el que cada vez suenan mejor nuestros kantuz en euskera por las calles y plazas iruñarras, aun teniendo en cuenta el elevado número de participantes.

Esta jornada, además de cumplir los objetivos dentro de la programación anual de Orreaga Fundazioa, ha servido para ampliar la relación entre kantuzales de todos los herrialdes de Euskalerria e impulsar las Kantujiras. Este es el deseo de Orreaga que esperamos volver a repetir el próximo año, mejorándolo si es posible.



Ehunka lagun elkartu ziren Alde Zaharreko kaleak euskal kantuz janztera

Iruñea Kantuzek deialdia bota eta herriak erantzun egin zuen. Eguerdian, ehunka lagun elkartu ziren Iruñeko Alde Zaharrean euskal kantarik ezagunenak abesteko. Behin kalejira amaituta, San Jose plazan jarri zuten kanpalekua, indarberritzeko bazkari ederra egiteko.

Euskarak sanferminetan lekua duela argi geratu zen atzo. Alde Zaharreko kaleak izan ziren horren lekuko. Iruñea Kantuz-eko kideak Santiago plazan elkartu ziren eguerdian eta euskal kantarik ospetsuenak ekarri zituzten gogora.

Hasiera ez zioten leku makalean eman; Udalaren atzealdeko atean bertan egin nahi izan zuten lehenbiziko kanta, gerturatutakoei «Agur jaunak» eskainiz. Goizeko lehenbiziko txalo zaparrada izan zen segidan. Hasiera- hasieratik, ehunka pertsona zeuden Santiago plazan bilduta, eta behin ibilbidea hasita, are eta gehiago batu ziren kanten doinura. Kalejirak euskaltzale asko elkartu zituen ia hiru orduko saioan. Hala ibili ziren «kalean gora, kalean behera», geldialdi laburrak eginez kantak martxan jartzeko.

Hilabetero, hilaren lehenbiziko larunbatean elkartzen dira euskal kantak gogora berreskuratzeko. Atzo, aldiz, bigarren larunbata zen, hilaren 6an ez irtetea erabaki zuten eta. Txupinazo egunean horrelako talde bat Iruñeko kaleetan mugitzea ezinezkotzat jotzen zen. Astebete atzeratzea oniritzita, lagun askok gozatu nahi izan zuten, festetan ere, ikuskizun honetaz. Ikusleez gain, parte hartzea ere zabala izan zen.

Nafarroako hiriburuko kaleak euskaraz margotzea ez da gauza erraza, eta ekimen honek hilabetero hainbat euskaltzale erakartzeak Iruñeak euskararekiko duen loturaren erakusle da. Euskararen normalizazioaren alde ari dira 2005ko irailetik.

Alde Zaharreko kaleak ongi girotuta, eta beroari aurre egiteko asmotan, San Jose plazara abiatu ziren, atseden hartzeko eta aparteko bazkariarekin jaiari segida eman ahal izateko. Herri bazkarietan ez da kantu saiorik falta izaten eta honetan ere halaxe gertatu zen. Ongi uztartutako ahotsek bazkariari kolore berezia eman zioten arratsaldeko lehenbiziko orduetan.

Euskarak hiri honetan duen bide zaila aintzat hartuta, ez da marka makala atzo batutako lagun taldea batzea eta hilabetero honelako ohitura bat mantentzeak hizkuntzari egiten dion ekarpena.

Gara, 14/07/2013



Kantua, elkartzeko aitzakia

Orreaga fundazioak antolatu duen Sanferminetan Kantari ekitaldian, ehunka lagun aritu dira euskal kantuak abesten

Kantatzea dute maite. Euskal Herriko kantu errepertorioa ondo baino hobeki ezagutzen dute, hiri eta herrietan egiten diren Kantu Jiretan parte hartzen dutenek. Aurten ere, Orreaga fundazioak Sanferminetan Kantari ekitaldia antolatu du, bederatzigarrenez. Asmoak bi dira: kantatzeko afizioa indartzea eta euskal herritarren artean elkarlana eta laguntasuna sustatzea. Iruñeko Alde Zaharrean kantari aritu ostean, 200 lagun inguru bildu ziren katedralaren gibelean dagoen San Jose plazan egindako bazkarian.

Merkatu plazan zuten lehenengo hitzordua, 12:00etan. Hasieran ez zen kantuzale askorik bildu. Hala ere, apurka-apurka, ibilbidean aurrera joan ahala, gero eta jende gehiago bildu zen. Iruñeko Alde Zaharreko tokirik ezagunenetakoetan abestu zuten, tartean, Udaletxe plazan, Mercaderes karrikan eta Navarrerian.

Euskal Herriko lurralde guztietako jendea bildu zen Iruñean. Mari Jose Gil de San Vicente eta Jose Mari Agirresarobe esaterako Donostiatik joan ziren. Hiru bat urte edo badira Sanferminetan Kantari ekitaldian parte hartzen dutela. «Donostiatik bi autobusetan etorri gara hona kantatu eta eguna pasatzera», azaldu zuen Gil de San Vicentek pozik.

Dena den, arazo bat izan zuten Iruñera iritsi baino lehen. Izan ere, Zuastiko ordaintokian, Foruzaingoaren kontrola zegoen. Hasieran, alkohol proba izango zela uste zuten arren, Donostiatik Iruñera kantatzera zetozen lagunak zekartzan bi autobusak gelditu zituen Foruzaingoak. Hamabost minutuan geldi egon behar izan zuten, autobusaren dokumentazioa erakusteko. Arazoak arazo, Iruñerako bidea jarraitu ahal izan zuten.

Instrumentuen laguntza

Sanferminen karietara antolatutako ekitaldian, ahotsak urratzeko zenbait musika instrumenturen laguntza izan zuten. Batez ere, oso garrantzitsua izan zen doinua behar bezala hartzeko. Joxe Arnegik irri artean zioen tonua behar den bezala hartzeko arazoak zituela. «Ni saiatzen naiz, baina niretzat La dena beste batentzat Re da».

Baina ziurrenik, Kantu Jira bezalako proiektuen alderik erakargarriena ere hori da. Ez da inora entseguetara joan behar, ezta musika ezagutzarik izan behar ere. Nahikoa da abesteko grina izatea. Atzo, behintzat, abesteko afizioa bazutela erakutsi zuten gazte, zahar zein haur askok eta askok.

Lehenengo aldiz joan zen Mertxe Armendariz donostiarra Iruñera. Pozik agertu zen, kantaldian hasieran jende gutxi zegoen arren, pixkanaka taldea osatzen joan zelako. Aitortu zuenez, esperientzia gustatu zitzaion, eta heldu den urtean itzultzea gustatuko litzaioke.

Ia bi ordu eta erdian aritu ziren kantari Alde Zaharrean barrena. Hala ere, atseden hartzeko aukera izan zuten San Jose plazan bazkalduz. Urtero legez, Karmele Galarza irrintzilariak irrintzi pare bat bota zituen bazkariari hasiera emateko. Menua oparoa zuten 22 euroren truke: itsaski paella, tomate eta letxuga entsalada, haragi gisatua, izozkia eta patxarana. Horixe zuten jateko eta edateko bazkariko 200 abeslariek.

Horren ostean, berriz ere kantatzeari ekin zioten. Benito Lertxundi, Mikel Laboa eta Txomin Artolaren abestiak kantatu zituzten. Galarzak jakinarazi zuenez, Euskal Herriko kantuzaleen eguna izan zen atzokoa. «Toki guztietako jendea dago hemen, eta hori izugarri polita da. Horrelako ekitaldi gehiago egin beharko genituzke».

Berria, 14/07/2013