Nafarroako Kutxa Fundazioa eta Euskara, harremanan gutxi
Nafarroako Kutxa Fundazioa fundazio pribatu bat da, irabazi-asmorik gabea. Bere jardun eremua, gizarte, ekonomia eta kultur garapena bultzatzea da. Nafarroako Kutxaren ekintza sozialerako dirua kudeatzen du, hau Caixabank-en akzioen % 1en jabe izatearen ondorioz.
Fundazio pribatu berezia da, Nafarroako Gobernuak (5), Nafarroako Parlamentuak (3) eta Iruñeko Udalak (1) izendatutako pertsonek osatzen duten Patronatuak gidatzen baitu eta Instituzio hauek beren jardunean, zeharkakoa izanda ere, izaera publikoko irizpideekin jarduteko behartuta baitaude.
Horrexegatik, Nafarroako Kutxaren Fundazioak egiten duen euskararen erabilera zaindu beharrekoa da, erakunde pribatuei eska dakiekeen erantzukizuna gainditzen baitu.
Udarako ekitaldi eta ikastaroetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa izan da (“Oihaneko erregea”-ren emanaldi bat eta “Pontxaren ipuin magikoak” saioa besterik ez).
Udazkenerako euskarazko ekitaldietan ditugu ipuinen bi saio, liburu aurkezpen bat eta euskarazko mintzatalde bat.
Saio eta ikastaro ugari antolatzen ditu Nafarroako Kutxa Fundazioak eta erran daiteke gaztelania dutela ardatz, zalantzarik gabe, euskara apaingarri hutsala baino gutxiago izanik. Eta hala ere, Fundazioaren hainbat ildoren artean hor du presentzia gehien.
Gauzak hala izanik, gera bedi argi, bederen, gure taldearen salaketa, egoera aldatze aldera, euskaldunontzako eszenatoki hobearen bila.
La Fundación Caja Navarra es una fundación privada sin ánimo de lucro. Su campo de acción es promover el desarrollo social, económico y cultural. Gestiona el dinero de acción social de Caja Navarra, que posee el 1% de las acciones de Caixabank.
Es una fundación privada especial, regida por un Patronato formado por personas designadas por el Gobierno de Navarra (5), el Parlamento de Navarra (3) y el Ayuntamiento de Pamplona (1). Por este motivo, se debería cuidar el uso del Euskera por parte de la Fundación Caja Navarra, ya que excede la responsabilidad que se puede exigir a las instituciones privadas.
La presencia del Euskera en los eventos y cursos de verano fue muy pobre (solo una actuación de “Oihaneko regea” y “Los cuentos mágicos de Pontxa”). En los eventos de euskera en otoño, tenemos dos sesiones de cuentacuentos, una presentación de libro y un grupo de Euskera. La Fundación Caja Navarra organiza multitud de jornadas y cursos mayoritariamente en castellano, siendo el Euskera algo residual… como un mero adorno. Y, sin embargo, tiene la presencia más fuerte entre las distintas líneas de la Fundación.
Siendo así, que quede claro al menos, la denuncia de nuestro grupo con el fin de cambiar la situación, en busca de un mejor escenario, mas democrático para los vascoparlantes.
AET – Administrazioan Euskaraz Taldea