Nafarren Biltzarra / Día de Navarra, Abenduak. 3 Iruñean

Nafarren_Biltzarra_2014

Nafarren_Biltzarra_2014
“NAFARROAK KATEAK DITU, ZEIN BARRUTIK, ZEIN KANPOTIK”

IBILBIDEA
11:30: Kalejiraren irteera Udal plazatik, Merkaderes, Estafeta, Ahumadako dukea, Karlos III, Gaztelu plaza, Sarasate pasealekua. Foruen monumentuaren aurrean bukatuko da.

EGITARAUA
Kalejirari harrera txalapartarien eskutik. Ondoren kalejiran parte hartutako dantzariekin batera “jauziak” dantzatuko dugu.

EKITALDI ZENTRALA
13;00 Irrintziak: Karmele. LERINgo KONDEAREN saria Roberto Jimenezentzat eta NAFARROAKO PEDRO MARISKALAren saria KONTUZ! Elkarteari. Bersolaria: Julio Soto. Pregoia: Fermin Balentzia. Kantautoreak: Peio Zabalza eta Gerard Ihidoi. Akordeolariak: Bittor eta Serafin, Nafarroako hereserkia joz.

BAZKARI HERRIKOIA
ARRANO ELKARTEA Redin, 2 – behea 160 lagunentzat

MENUA
ARBIZUKO TXISTORRA PINTXOAK.
ENTSALADAK.
HARAGI ERREA PATATA ETA PIPERREKIN.
ETXEKO FLANA ESNEGAINA EDO TXOKOLATEAREKIN.
OGIA, ARDOA, SAGARDOA, GASEOSA, KAFEA.

PREZIOA BURUKO 16,00€

Orreaga Fundazioak antolatzen du.

Abenduak 3

2014ko NAFARREN BILTZARRA

 


 

 

Aurten ere Orreaga Fundazioak XVII.garren Nafarren Biltzarrak antolatzen du. Hau da, Nafarroaren egunaren ospakizun herritarra, jai giroa eta erreibindikazioa elkarturik, kalean Nafarroa errrealaren izaera eta nahia azaltzeko. Hain zuzen ere egiazko Nafarroa hau baita Nafar Gobernuak antolatzen dituen ekitaldietan ahaztua edota baztertua gertatzen dena. Ekitaldi hauek instuzionalak, erligiosoak eta urte askotan lotsagarri suertatzen diren Nafarroako Dominen banaketa izaten dira soilik, eta, beraz, Nafarroaren izaera, nortasuna, hizkuntza eta kultura ez dute kontuan hartzen.

Gainera urte honetan,zeinean milaka hiritar nafarrak egoera ekonomika larrian jarraitzen duten, beste gauzen artean beharrezko edota lehentasunekoak ez ziren hain beste Lan Publikoetan xahuturiko dirutzaren ondorioz ( Arkuetako zirkuitoa, Reino de Navarra pabiloa, inora ez daraman AHTren lanak….) beste egoera larria daukagu: Espainiako Gobernuak Nafarroari egindako erasoak Nafarroako Legebiltzarrak harturiko hainbeste erabaki eta legeei errekurtsoak jarriz.

Urte honetarako, “Nafarroa kateak ditu zein barrutik zein kanpotik” leloa aukeratu dugu gure iritiziz oso argi adierazten duelako Nafarroa bizitzen ari den egoera, eta horregatik kanpoko kateak, inposaturikoak, apurtzeko behar handia. Fermin Balentziaren kantu baten izenburua da leloa, eta kanpotik jarritako kate horiek gure ekonomíaz, gure hizkuntzaz eta finean, gure etorkizunaz legislatu eta erabakitzeko eskubidea galerazten digute

Horrregatik Nafarren Egun honetan,   Nafarroako hiritar guztiei deia luzatzen diegu bizi garen une polítiko eta sozialaren garrantzia kontua hartzeko eta irmotasunez aurre egiteko egoera hau aldatzeko.

Abenduaren 3an ospatuko dugun Nafarren Biltzar honetarako ondoko egitarua prestatu dugu:

11,30etan, Udaletxetik, Joaldunak, Zizur Nagusiko Elordi, eta Iruñeko Muthiko Alaiak eta Ortzadar dantza taldeak, Alde Zaharreko Trikitilariak eta akordeolariak osaturiko kalejira aterako da, Mercaderes, Estafeta, Ahumadazo Dukea, Carlos III, Gaztelu Plaza eta Sarasate pasealekutik Foruen Oroitgarrira helduko dena bidean zehar hainbat dantzaldiak aginen direlarik.

Eguerdiko ordu batean hasiko da Ekitaldi Nagusia, Txalapartak eta Irrintzilariak kalejiraren heltzea lagunduz, eta bertan izanen da jauzien dantza, kalejirako dantza taldeko kideek eta nahi duten guztiek parte hartuko dutela.

Ondoren Julio Sotok bertso batzuk kantatuko du eta jarraian Mafarroako Pedro Mariskalaren eta Leringo Kontearean aipamenak banatuko zaizkie, ondoren publiko egingo situgun gizabanakoei edota kolektiboei.Segidan Peio Zabalza eta Gerard Ihidoi kantariek parte hartuko dute.

Bukatzeko eguneko mezua edo pregona Fermin Balentziak kantariak irakurriko du canturreen batekin lagunduta, eta Serafín Zalba eta Bitor Balentzia akoreolariak Nafarroako Gorteen ereserkia joko dute ekitaldiari bukaera emanez..

3etan hasita, Arrano Elkartean Herri Bazkaria aginen dugu, eta txartelak salgai daude 16 eurotan Nabarreiako Mesones eta Erico Tabernan. 16 euroko salneurrian.

Ondorioz, ekitaldi hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu, Instituzioak antolatzen direnak kendurik, gure eskubideen eta askatasuneen alde, eta gure etorkizuna eraikitzeko askatasunez eta kanpotik ezarritako katerik eta oztoporik gabe Gizarte zibilak antolatzen dituen bakarrak.

ORREAGA FUNDAZIOA