Mugaz gaindi euskarak eta euskal kulturak batu ditu nafarrak Baigorrin
Nafarroaren Eguna ospatu dute beste urte bataz Baigorrin, 1979tik egiten duten legez. Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia mugaz gaindi euskal kultura eta euskararen bitartez elkartzen dituen jaiak euriari aurre egin dio.

«Kateak erasotzeko etengabeko saiakerak gauzatu dituzte azken hilabeteetan. Gure balore kateak suntsitu nahi izan dituzte iaz, Nafarroaren Egunean emaniko LGBTIK+ bandera urratuz. Eskuin muturrak eta faxismoak geroz eta indar eta leku gehiago hartzen duen heinean, kateak lot ditzagun!», gaineratu dute.
«Indibidualismoa zabaldu, eta gure arteko kateak hautsi nahi dituzte, baina guk, norberaren etxeko ateak hautsi eta erasoen kontra batzeko deia zabaltzen dugu, elkartasun kateak lotuz. Euskararen kateek nehoiz baino indar gehiago
behar dute, gure hizkuntzaren kontrako erasoei aurre egiteko eta dena delako oldarraldiari katez-kateko erantzuna emanez», adierazi dute Nafarroaren Egunaren antolatzaileek.
Faxismoaren gorakada ere gogoan izan dute Baigorrin. «Lurrak, bizitzako lehen kateak ere faxismoaz sufritzen du azken urteetan. Geroz eta zentimetro karratu amankomun gutiago eta jabetza pribatu gehiago kateatzeko asmoz, sistema kapitalistaren ateak paretak bilakatzen ari dira. Kateekin ateak hauts ditzagun, norberaren mugaren ateak eta norberaren nahitik engaiamendu kate kolektibo eta oso bat sortu ditzagun faxismoaren diskurtsoak suntsituz, euskararen kontrako jarrera oldarkorrak salatuz eta lurraren suntsitzea oztopatuz», aldarrikatu dute.
Gara









































