Mikel Zabalza gogoratu dute Orbaizetako Olan bere hilketaren 36. urteurrenean

mikel_zabalza
36 urte dira orbaiztarra torturapean hil zutela Intxaurrondoko kuartelean. Gaur, bere gertukoek omendu dute bere familiaren etxearen ondoan.

Mikel Zabalza orbaiztarra gogoratu dute 35. urtez, bere jaiotetxearen atarian, Orbaizetako Olan. Egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez errepikatzeko bermea aldarrikatu dituzte Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak, senide eta lagunek.
Beste urte batez, egiaz gain, justizia, erreparazioa eta berriz ez errepikatzeko bermea eskatu ditu plataformak. “Gaur da eguna zeinetan ez dugun Mikelen kasuan ez egiarik, ez justiziarik ez eta erreparaziorik”, adierazi du Eneko Villegas Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenaren izenean. “Horma gogortu nahi digute, baina indarrez kolpatzen jarraituko dugu”, ziurtatu du.
Villegasek jakinarazi duenez, aurten, Aezkoako Batzarraren eta Orbaizetako udalaren elkarlan- etik abiatutako ekinaldi instituzional baten bidez, Mikel Zabalzaren kasua behar den bezala iker- tu , justizia egin eta kalteak erreparatu ditzaten eskatu dute Nafarroako 70tik gora udaletxek eta 11 kontzejuk. Ordezkari politikoei aldarrikapenak entzun eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu diete ekitaldian.
Mikel Zabalzaren auzia isolatua ez dela gogora ekarriz, Nafarroako Torturatuon Sareak parte hartu du ekitaldian. Marilo Gorostiagak 1960-1978 urteen bitartean izandako biktimaz gain, gainerakoak ere ikertzeko eta torturak Nafarroan eragin duena zenbaterainokoa den aztertzeko galdegin dio gobernuari.
36 urte
1985. urteko azaroaren 26an atxilotu zuen Guardia Zibilak Mikel Zabalza orbaiztarra, Donost- ian. Desagertutzat jo zuten. Bertsio ofizialaren arabera, guardia zibilek Endarlatsara eraman zuten Zabalza, ustezko zulo baten bila, eta ihes egin zuen, Bidasoa ibaira salto eginez. Hogei egun joan ziren, ustez desagertutako tokia goitik behera miatu zuten, eta, azkenean, Guardia Zibilak berak aurkitu zuen gorpua, Bidasoko uretan, abenduaren 15ean.

Familiak inoiz ez zuen sinetsi bertsio ofiziala. Herrikideek ere ez. Zabalzaren hilketak bereziki ukitu eta hunkitu zuen herri hori, baina Euskal Herri osoan eragin zituen protestak. Euskal Herri osoan salatu zuten herritarrek gertatu zena.

Ahotsa Info