Mahai ingurua: Umorea gure Herrian


Nabarraldek
umoreari eskainitako Haria aldizkaria argitaratu berri du: umorearen erabilera arma politiko gisa; txantxak, estereotipoak, autoestimuari erasoak… gurean ere isla du umorearen erabilera honek, gure buruaz barre egitea sanoa denaren aitzakiapean. “8 apellidos vascos” edo “vaya semanita” bezalako produkzioak dira horren adierazgarri. Baina Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren aurkako atentatuak umorearen indarra eta botere eta politikarekin duen harremana eztabaidagai bihurtu du. Aldizkari honetan honako galderak hausnartzen dira: euskaldunok ba al dugu umorerik? Gure kulturak ba al du umorearen tradiziorik? Ba al dakigu nola erabiltzen den umorea identitate jakin batzuen irudia sortzeko.

Aldizkari honen argitalpena egiteko honako mahai ingurua egingo dugu:

MAHAI INGURUA: UMOREA GURE HERRIAN
EGUNA: APIRILAK 29, ASTEAZKENA
LEKUA: ZALDIKO MALDIKO (Ansoleaga kalea 9-11, Iruñea)
ORDUA: 19.00

PARTE-HARTZAILEAK:
– Asisko Urmeneta (marrazkilaria)
– Uxoa Anduaga (soziologian doktorea)
– Angel Rekalde (soziologian doktorea, Nabarraldeko zuzendaria)
– Olaia Aldaz (Nabarraldeko editorea)