Kultura Batzordeak Enneco, Haritzaren Memoria proiektua ezagutu du gaur Etxarri Aranatzen

Enneco-kami-popurri

Enneco-kami-popurri


 

Nafarroako Erresuma zaharraren erreferentzia historikodun zentroa izan nahi du, eta bultzatzaileek instituzioen laguntza eskatu dute euren helburuak  ezagutzera emateko asmoz.

Kultura Batzordeak Enneco, Haritzaren Memoria proiektua ezagutu du gaur Etxarri Aranatzen

Kultura, Kirol eta Gazteria Batzordea gaur, EH Bildu talde parlamentarioak eskatuta, Enneco, Haritzaren Memoria Zentroan egon da bisitan. Nafarroa Bizirik Fundazioak Nafarroaren historia ezagutarazteko bultzatutako parke-museo-erakustoki bat da, interpretazio zentroa eta Aralar eta Urbasa mendilerroen artean natura-ibilbide bat duena.

Bertaratu diren parlamentariak Virginia Alemán (Geroa Bai), Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu), Fanny Carrillo (Podemos-Ahal Dugu) eta Guzmán Garmendia (PSN) izan dira.

Legebiltzarreko ordezkaritzari harrera egin diotenen artean zeuden Eneko Maiz, Etxarri Aranazko alkatea, Dabid Oroz, Sakanako Mankomunitateko Lehendakaria, Karmele Marañón, Arbizuko alkatea, Juan Ángel Beraza, Irañetako alkatea, María Sáez de Albéniz, Etxarri-Aranazko zinegotzia, Julián Cenoz, Patxi Arrosagarai, Koldo Amatriain, Orreaga Fundazioko kideak, Adur Elizalde, Xabier Elizalde, Enneco Auzolaneko kideak, Aintzane Gartziaindia, Mugaipe Aisialdi Enpresakoa eta Iñaki Erdozia, arkitektoa.

Bisitaren helburua, Asun Fernández de Garaialdek zehaztutakoaren arabera, “Enneco, Haritzaren Memoria Zentro Kultural eta Historikoa in situ ezagutzea izan da, interpretazio zentro bat duen parke baten sorrerarako proiektua, ikerketa ekintzak burutzeko asmoa duena, baita historia zabaltzea eta bateragune gisa funtzionatuko duena, Baskonia-Nafarroako Erresumaren memoria historikoa berreskuratzeko helburuarekin”.

Parlamentariek eraikitzen ari diren parkean ibilbide gidatua egin dute, Etxarri Aranazko Udalak utzitako eta herriko campingetik hurbil dagoen ariztian 60.000 metro karratuko lursaila, eta ondoren udal karguekin eta proiektuaren bultzatzaileekin bilkura egin dute.

Auzolanean sortutako proiektua da, eta bultzatzaileek azaldu dutenez, instituzioen laguntza beharko lukete, hasierako izpiritua errespetatuz, helburuak bultzatu, zabaldu eta ezagutarazteko. “Gure sustraiak zabal daitezen interpretazio zentro bat eraiki nahi dugu eta elkarlanaren fruitua izan dadin nahi dugu. Historiarako leku bat izateaz gain, naturaz gozatzeko leku paregabe baten aukera ematen du, Aralar eta Urbasa mendilerroen artean natura ibilbide batekin. Gutxinaka parkea forma hartzen ari da”.

Eraikin nagusi baten inguruan ibilbide zirkular bat aurreikusten du diseinuak, museo paleolitiko bat, euskarari buruz beste bat, mitologia eta ohiturei eskainitako esparru bat, erdiaroko dorre bat eta kastro baskoi bat.

Parkeak aurreko udan ireki zituen ateak, eta uztaila eta abuztuan 600 bisitari izan zituen. Aisialdi gunerako aterpe bat dauka, eta bertan jolas eta ekintza desberdinak ezartzea pentsatu dute, tirolinak etab. Erdi Aroko dorrea altxatuko duen garabia ere ikus daiteke.

Enneco, Haritzaren memoriak Nafarroako Gobernuko gizartearenereseko kalifikazioa lortu du, Nafarroako Kultura Kontseiluaren bidez, eta Mezenasgoaren Lege berriak ezartzen dituen etekin fiskalak ere lortu ditu.

Euskalerria Irratia 2018-01-31


La Comisión de Cultura visita en Etxarri Aranatz el proyecto Enneco, Haritzaren Memoria/La Memoria del Roble

Pretende ser un centro de referencia histórica del viejo Reino de Navarra, para el que sus promotores piden respaldo institucional de cara a difundir y dar a conocer sus objetivos

La Comisión de Cultura, Deporte y Juventud ha visitado hoy, a instancias del G.P. EH Bildu, el Centro Cultural e Histórico Enneco, Haritzaren Memoria/La Memoria del Roble, un proyecto-parque impulsado por Nafarroa Bizirik Fundazioa para dar a conocer la historia de Navarra con, entre otros, un centro de interpretación y un recorrido naturalístico entre las sierras de Aralar y Urbasa.

Los Parlamentarios/as que han asistido han sido Virginia Alemán (G.P. Geroa Bai), Asun Fernández de Garaialde (G.P. EH Bildu), Fanny Carrillo (G.P. Podemos-Ahal Dugu) y Guzmán Garmendia (G.P. PSN).

La delegación del Legislativo ha sido recibida por Eneka Maiz, Alcalde de Etxarri Aranatz, Dabid Oroz, presidente de la Mancomunidad de Sakana, Karmele Marañón, Alcaldesa de Arbizu, Juan Ángel Beraza, Alcalde de Irañeta, María Sáez de Albéniz, concejala de Etxarri Aranatz, Julián Cenoz, Patxi Arrosagarai, Koldo Amatriain, miembros de la Fundación Orreaga, Adur Elizalde, Xabier Elizalde, de Enneco Auzolán, Aintzane Gartziaindia, de la empresa de ocio Mugaipe, e Iñaki Erdozia, arquitecto.

El objeto de la visita, según ha precisado Asun Fernández de Garaialde, ha sido “conocer in situ el estado del Centro Cultural e Histórico Enneco, la Memoria del Roble, un proyecto consistente en la creación de un parque dotado con un centro de interpretación y otros edificios complementarios, en torno a los cuales se pretenden realizar actividades de investigación, difusión y encuentro, todo ello con vistas a recuperar la memoria histórica de Vasconia-Reino de Navarra”.

Los Parlamentarios/as han realizado un recorrido guiado por el parque en construcción, un terreno de unos 60.000 metros cuadrados cedidos por el Ayuntamiento de Etxarri Aranatz en un robledal cercano al camping de la localidad, y posteriormente han mantenido un encuentro con cargos municipales e impulsores del proyecto.

Se trata de un proyecto concebido en auzolan que, según han señalado sus promotores, precisaría de respaldo institucional para, respetando su espíritu, impulsar, difundir y dar a conocer sus objetivos. “Queremos construir un centro de interpretación para divulgar nuestras raíces y queremos que sea fruto de un trabajo compartido. Además de ser un lugar para la historia, ofrece la posibilidad de disfrutar de la naturaleza en un entorno privilegiado, con un recorrido naturalístico entre las sierras de Aralar y Urbasa. Poco a poco el parque va tomando forma”.

El diseño contempla un recorrido circular en torno a un edificio principal, un museo paleolítico, otro del euskera, un espacio de mitología y costumbres, una torre medieval y un castro vascón.

El parque, que abrió sus puertas el verano pasado y captó más de 600 visitantes entre julio y agosto, cuenta por ahora con un refugio para la zona de esparcimiento, donde se piensan habilitar diferentes juegos y actividades como tirolinas, tiro con arco y carboneras. También se puede observar la grúa con la que se va a levantar la torre medieval.

Enneco, la Memoria del Roble ha obtenido la calificación de interés social otorgada por el Gobierno de Navarra a través del Consejo Navarro de Cultura y como proyecto Mecna goza de importantes beneficios fiscales recogidos en la nueva Ley del Mecenazgo.