Kantuz Euskalerriaren zehar

baiona_kantuz

baiona_kantuz


– Apirilaren 29an, Barañain Kantuz taldearen gonbitea

Barañaingo euskal kantuzaleen gonbitea jaso dugu, datorren apirilaren 29an Barañainen eguerdiko 12:00etatik aurrera Udaletxeko enparantzan hasiko dute kantujira. Talde ederra, giro paregabea, gonbidatuta zaudete denok gure doinu ederrak abestera!!!
– Maiatzaren 7an, Biarritzeko Arroka taldearen kantulasaia Manex Pagolaren kantuekin
Apirilaren 22an Baionan Kantuz 20. urteurrena
10:30 – Harrera eta apairuen salmenta Espainiako atean
11:00 – KARRIKETAN KANTUZ (Eurria bada aterbez aterbe kantuz)
DENAK LAUGA GELARAT
14:00 – Bazkaria (21€)*
17:00 – Kanta kantari
19:00 – Dantza Piko PATXI TA KONPANIArekin
Ostatu eta talo arratsaldeko 2etatik goiti
Giro paregabea izango dugu bertan!!
– «Artxipielagoa» ikuskizun ederra sortu dute kantagintzaren inguruan.
– «ez dok hiru» euskal kantagintzaren inguruko antzezlana.
– Oñatin, «herrixan kantuan» ekimenarekin aurrera.

Iruñatik joateko: Autobúsa, Enrique Arriaga. Tel. 649 526169 – 948 554780


– Maiatzaren 27an, Bitartean Gasteizen lanean jarraitzen dute Euskal Herria Kantuz eguna antolatzen, laster izango duzue informazio gehiago.

– Bide batez, Euskal Herria Kantuz eguna dela eta (Gasteizen ospatuko dena datorren maiatzaren 27an), hauek dira herrialdeetatik jaso ditugun kantu tradizionalen proposamenak:
Bizkaia: «boga boga» «Durangon bazkalduta» «Bermioko portuan» «Txantxibirin» «Leixibatxoa» «Pakitok egin eban»
Gipuzkoa: «Pello Joxepe» «Aita Jainkoak egin banindu» «Herriko festak» «amak ezkondu ninduen» «kontsesiri» «triste bizi naiz eta» «Galtzaundi» «Donostiako hiru damatxo»
Nafarroa: «Ardo gorri naparra» «Iruñeko ferietan» «Ituringo arotza» «Goizuetan» «Adios izar ederra» «ni hiltzen naizenian»
Iparraldea: «eperrak» «prima eijerra» «jaun baruak» «Atharratzeko gaztelua» «Ziburutik Sarara» «iduzki denian»
Araba: arabako antolatzaileen esku.

Herrialde bakoitzetik bi kantu aukeratu behar direnez, zuen iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditugu, azken eguna datorren ostiralean, martxoak 31.