Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohia hil da
2013ko irailaren 1ean, Jean Haritschelhar euskaltzain eta euskaltzainburu ohia hil da, 90 urte zituela. Idazlea, euskaltzalea, euskaltzaina, hogeita lau urtez euskaltzainburuorde eta hamasei urtez euskaltzainburu izan zen. Haren bibliografia akademikoa oso zabala izanik, Pierre Topet Etxahun koblagileaz egindako doktore ikerketa azpimarratu behar da, duen garrantziagatik. Halaber, Euskaltzainditik eta unibertsitatetik at egindako lanak ere gogoan izan behar dira, hala nola, Herria aldizkariko kolaborazioak, Baionako Euskal Museoan ateratakoak edo euskararen alde egindako beste zenbait.
Hil kapera bihar, astelehenean, irailaren 2an, jarriko da, goizeko 9etatik aurrera Baionako Tanatorioan (Baltet Karrika). Ordutegia: goizez (09:00-12:30) eta arratsaldez (14:00-19:00).
Hileta berriz, asteazkenean, hilaren 4an, egingo da Baigorriko elizan, arratsaldeko 16:00etan.
Jean Haritschelhar Duhalde Baigorrin jaio zen, 1923ko maiatzaren 13an. Lehen ikasketak bertako eskola publikoan egin zituen. Ondoren, Baionan, Mont de Marsanen eta Tolosan ikasi zuen. Letretan doktore da Ecole Normale Superiore de Saint-Cloud eta Sorbonne-Parisen, tesiok aurkeztu zituelarik: “Le poéte souletin Pierre Topet Etxahun” ea “L’oeuvre poétique de Pierre Topoet-Etxahun”, 1969an. Madrilen eta Sevillan ere ikasi zuen. “Gustavo Adolfo Becker costumbrista” izeneko tesina egin zuen.
Arlo profesionalean, irakasle izan zen, 1952tik 1959ra Agen-eko lizeoan eta 1962tik 1986ra Bordeleko Unibertsitatean, bertan gaztelania eta euskara eskolak ematen zituela. 1969an, Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedradun izendatu zuten.
1962an, Baionako Euskal Museoko buru izendatu zuten (1988 urtera arte izan zen buru). Urte horretan ere (1962ko uztailaren 27an) Euskaltzaindiak euskaltzain oso hautatu zuen. 1963ko uztailaren 28an, Baigorrin, irakurri zuen sarrera-hitzaldia. Rene Lafon-ek erantzun zion.
1966. urtetik 1988ra bitartean euskaltzainburuorde izan zen eta 1989an izendatu zuten euskaltzainburu, Luis Villasanteren lekuan. 2004ko abendura arte izan zen euskaltzainburu. Bere ordez, Andres Urrutia hautatu zuten euskaltzainburu.
Euskaltzain emeritua zen, 2006ko uztailaren 20tik.
Euskaltzaindian baitan, Literatura Ikerketa batzordeburua ere bazen, 2005az geroztik.
1971tik 1980ra bitartean Baigorri bere herriaren alkate izan zen. 1988an, Euskal Herriko Unibertsitateak “Honoris Causa Doktore” izendatu zuen.
2008ko urtarrilaren 24an, Euskaltzaindiak ekitaldi berezia egin zuen bere egoitza nagusian, Jean Haritschelhar omentzeko. Omenaldi hartan, Euskal Herriko hainbat erakundetako ordezkariak bildu ziren Euskaltzaindiaren egoitzan. Gainera, omenaldiari hasiera emateko, Jean Haritschelhar-i omenaldia izeneko liburua aurkeztu zen. Euskaltzainburu ohiaren omenez Euskaltzaindiak argitaratu zuen liburu honetan Akademiaren 33 kidek -euskaltzain oso, ohorezko eta Literatura batzordekidek- hartu zuten parte.
2010ko martxoaren 23an, Honoris Causa Doktore izendatu zuen UNED-ek (Urrutiko Hezkuntzarako Espainiako Unibertsitatea).
Besteak beste, Ikas, Euskaltzaleen Biltzarra, Societé de Linguistique de Paris eta Euskal Kultur Erakundearen partaide zen. Frantziako Hezkuntza Ministerioko Conseil des Universites delako erakundearen batzordekide ere bazen. Pizkundea, Iparraldeko Kultur Federazioa-ren buru.
Artikulu ugari idatzi zuen bizitzan zehar hainbat aldizkaritan: Gure Herria, B. Du M.B, Revista de Etnografía, Euskera, Bulkletin hispanique, Enbata, Herria (honen zuzendariorde ere izana zen) eta Estudios de Deusto, besteak beste. Pilota aldizkariaren sortzaile eta zuzendari ere izan zen, bai eta Pilotarien Biltzarraren zuzendari ere (Pilota Federazioko kidea ere izan zen, 1968tik 1996 arte). Bulletin du Musée Basque deritzan aldizkaria zuzendu zuen, bertan euskara, euskal kultura, historia eta arkeologia mailako oinarrizko argitalpenak ezagutarazi zituela.
Bestetik, Udako Euskal Unibertsitatearen sortzaileetakoa genuen Haritschelhar. Bertan, gainera, lau urtez izan zen irakasle.
Sariak, omenaldiak:
– Euskal Herriko Unibertsitateak Honoris Causa doktore izendatu zuen 1988an
– Officier des Palmes académiques
– Officier des Arts et Lettres – EIZIEko ohorezko kidea da 1996az geroztik
– 2004ko Manuel Lekuona saria -2004ko abenduan, Baionako Euskal Museoak omendu zuen
– 2005eko ekainean, Manuel Irujo saria -2006ko martxoaren 1ean, Biarritzeko Ohorezko Domina eman zioten
– 2006ko abenduaren 9an, Algortako Bertsolari Eskolak Ahobe saria eman zion (beste lau lagunekin batera, doktore-tesia bertsolaritzaren gainean egin izanagtik)
– 2008ko urtarrilean, Euskaltzaindiaren omenaldia
– 2010ean, UNEDek Honoris Causa doktore izendatu zuen
– 2013an, Sarako Idazleen Biltzarraren omenaldia
2013-09-01, Euskaltzindia.
Adiós a un «trabajador incansable por la cultura vasca»
Diario de Noticias, 02/09/2013. Nadie podía imaginar inactivo a este hombre que dirigió el Musée Basque de Baiona, que durante nueve años fue alcalde de su pueblo, Baigorri, que llevó las clases de lengua y literatura vascas a la Universidad de Burdeos, que impulsó la Udako Euskal Unibertsitatea en Baiona, y que encontró en la presidencia de la Academia de la Lengua vasca una de sus grandes pasiones.
Por ello, su muerte ha sido una dura pérdida para el euskera y para la cultura vasca. Ayer, tras conocer la noticia, no tardaron en llegar las reacciones. El lehendakari, Iñigo Urkullu, lamentó el fallecimiento de Haristchelhar, al que calificó de «trabajador incansable en favor de la cultura vasca». A través de su cuenta en Twitter, Urkullu aseguró que su muerte es una «gran pérdida» humana y cultural».
Por su parte, la consejera de Educación, Cultura, y Política Lingüística, Cristina Uriarte, subrayó que «el esfuerzo de personas» como Haritschelhar «ha hecho posible la pervivencia del euskera en la actualidad». El viceconsejero de Política Lingüística del Gobierno Vasco, Patxi Baztarrika, destacó también su «papel de liderazgo» desarrollado en favor del desarrollo del euskera. «Era el máximo representante de una época muy fecunda de Euskaltzaindia, en la que se llevó a cabo el proceso de unificación del euskera».
También la Diputación de Gipuzkoa lamentó el fallecimiento de Haritschelhar. Su diputado general, Martin Garitano, puso de relieve el enorme trabajo que realizó a favor del euskera. Para Garitano, «el euskera y los euskaldunes deben mucho al lingüista».
El diputado general de Bizkaia, José Luis Bilbao, también lamentó profundamente su pérdida y quiso reconocer su trayectoria al frente de Euskaltzaindia. «Un trabajo arduo, constante, incansable, que ha dado sus frutos, que sigue y seguirá contando con el apoyo de la Diputación y que ha supuesto un fuerte impulso para la lengua de los vascos y el euskera, tanto en Iparralde como en Hegoalde».
Entre los partidos, EA destacó su aportación «imprescindible». La secretaria de Comunicación, Ikerne Badiola, señaló que «debemos agradecer a Haritschelar la aportación imprescindible que realizó al euskera y la cultura vasca en un momento histórico vital para la supervivencia de la lengua vasca». Desde el PSE-EE se elogió la labor desarrollada por el expresidente de la Academia vasca, por haber dedicado su vida al euskera «por encima de toda ideología».
El Instituto Etxepare despidió «con gran cariño y agradecimiento al mejor embajador que ha tenido el euskera, un trabajador incansable que fue pionero en diversas áreas. Agur eta ohore!».
Fallece Jean Haritschelhar, expresidente de Euskaltzaindia
Diario de Noticias, 02/09/2013. Según ha informado a Europa Press el vicesecretario de Euskaltzaindia, Erramun Osa, Haritschelhar residía en Aingelu (Francia). Hace unos 15 días le fue diagnosticada una grave enfermedad que le ha causado la muerte en la mañana de este domingo, en la clínica de Biarritz en la que se encontraba ingresado.
Nacido en Baigorri el 13 de mayo de 1923, Jean Haritschelhar Duhalde era lingüista y literato, así como doctor en Letras por la Universidad de La Sorbona-París. También era doctor Honoris causa por la Universidad del País Vasco.
En el campo profesional, fue profesor en el liceo de Agen, de 1952 a 1959, y de 1962 a 1986 en la Universidad de Bordel, ocupando la cátedra de Lengua y Literatura Vasca.
Asimismo, fue nombrado director del Museo Vasco de Baiona en 1962. También en ese año, Euskaltzaindia le nombró miembro numerario. De 1966 a 1988 fue vicepresidente de Euskaltzaindia y nombrado presidente en 1989, en sustitución de Luis Villasante.
Además, fue alcalde de su pueblo, Baigorri, de 1971 a 1980. En 1988 fue nombrado Doctor Honoris Causa por la Universidad del País Vasco. En 2004 la Sociedad de Estudios Vascos le concedió el Premio Manuel Lekuona. En 2010 fue nombrado Doctor Honoris Causa por la Universidad Nacional de Educación a Distancia, UNED.