Iruñean Kantuz berriro aterako da Iruñeko Alde Zaharretatik, urrengo otsaila 4 larunbatean

IRUÑEAN_KANTUZ

Ordua / Horas: 12:00
Tokia / Lugar: Merkaderes kaletik


Kantutegia eraberritzeari ekin bitartean, daukagunari probetxu gehiago atera behar diogu. Izan ere, horretan ageri diren kantetarik erdia inguru baliatu ohi dugu, ez gehiago. Agertzen diren kantuen artean, batzuk ez dira errazak edo egokiak karrikan kantatzeko, baina beste batzuk, ordea, bai, baldin eta ikasten edo berriro gogora ekartzen baditugu behintzat.

Hori dela eta, pentsatu dugu hilero-edo kantaren bat sartzen ahal dugula errepertorioan, eta datorren otsailean honakoa kantatzea proposatzen dugu: “MARTXA BATEN LEHEN NOTAK”. Kantutegian 18. orrialdean dugu Mikel Laboaren kanta ezaguna. Zaila ez da, baina komeni da prestatzea. Horretarako, astero kantatzera biltzen zareten taldeetan prestatzeko eskatzen dizuegu, karrikan besteek jarraitzen errazago izan dezaten.

Bidenabar esan behar dugu darabilen gaiak baduela gaurkotasunik, izan ere.

Gainera, hona hemen Youtubeko esteka, ikasteko edo aditu ahal izateko:

https://youtu.be/pHIxYlmAQAs

Espero dugu gure proposamena ontzat eman dezazuela eta kanta prestaturik etor zaiteztela otsailaren 4an.



Mientras nos ponemos a renovar el cancionero, tenemos que sacar más provercho del que tenemos. Resulta que solamente usamos la mitad de las canciones que aparecen en el mismo, De entre las que lo componen, algunas no son fáciles o adecuadas para ser cantadas en la calle, pero otras sí, por contra, al menos si las aprendemos o las traemos a la memoria.

Por todo eso, hemos pensado que cada mes podemos introducir alguna canción en el repertorio, y para el próximo febrero os proponemos cantar esta: “MARTXA BATEN LEHEN NOTAK”. La conocida canción de Mikel Laboa está en el cancionero en la página 18. No es difícil, pero conviene que la preparemos. Para eso, pedimos a los grupos que os reunís cada semana a cantar que la prepareis, de forma que la demás gente la siga en la calle más fácilmente.

Digamos de paso que el tema del poema es completamente actual.

Y además, el enlace de Youtube para aprenderla o poder escucharla:

https://youtu.be/pHIxYlmAQAs

Esperamos que os parezca bien la propuesta y que vengais el día 4 de febrero con la tarea hecha… Mila esker.