Iruñean Kantuz aterako da apirilaren 7an

IRUÑEAN_KANTUZ

IRUÑEAN_KANTUZ


Aste honetako larunbata dugu apirilaren lehena eta Kantuz egiteko eguna, beraz. Ohi bezala, Mercaderes karrikan elkartuko gara eguerdian.

Larunbata arte, izan ongi

El sábado es el primero de abril y es día de Kantuz; nos juntaremos en el lugar de costumbre al mediodía. Hasta el sábado.

Ongi izan


 

Ostiraleko zitaz (erantzun duzuenoi eta animatuko zaretenoi):

ETBkoekin (Gure kasa saioa, Abestien zaindari atala) adostu dugu ordua eta kanta. Zita Udal plazan, goizeko 11:30ean (hamaika eta erdietan), eta eginen dugun kanta IRUÑEKO FERIETAN. Beti herriko kantaren bat bilatzen dute (bertakoa); Iruñeko kantarik ez badugu ere, Iruñeko ferietan hiriaren erreferentzia egiten du eta nafar kanta da.
Esan zidaten pare bat aldiz grabatzen dutela kanta, irudi sorta hartu ahal izateko.

Hemen duzue programaren adibide bat, nola egin izan duten:
http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/gure-kasa/bideoak/osoa/5475340/bideoa-zumaiako-garai-bateko-eta-egungo-kantak-maddalen-arzallusen-eskutik/

Hortaz, ostirala arte.

Iruñean Kantuz<iruineankantuz@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko martxoaren 29(a) 11:10):

Kaixo kantuzaleok:

ETBko Gure kasa saioan badute Abestien zaindari izeneko atala, eta horretan herrietako kantariei eta abestiei erreparatzen diete. Oraingoan, Iruñean Kantuz nahi dute atera eta guregana jo dute.

Egitekoa dena, zera da, elkarrizketa labur bat Iruñean Kantuz-i buruz lauzpabost galdera, eta gero kanta bat egin, ahal dela, bertakoa (gure kasuan, Nafarroako kanta bat; «Iruñeko ferietan»… edo).

Iruñean Kantuz kolektiboa denez, hobe taldetxo bat ateratzea eta ez lagun bakar bat.

Horregatik gonbidatzen zaituztet egindako zitara agertzeko. Grabazioa heldu den asteko ostiralean -Iruñean Kantuz bezperan-, eta elkartuko gara Udaletxeko plazan, Iruñean. Beste grabaziorik egin behar dutenez, ordua ez dugu zehaztu oraindik. Jakinaraziko dizuet jakin bezain laster.

Polita litzateke bost, sei… zortzi lagun biltzea.

Pasako dizuet esteka bat ikus dezazuen programan nola ateratzen den.

Animatzen bazarete, erantzun, mesedez, posta honetara, eta horrela hobeki prestatuko dugu elkartzea.

Galderarik baduzue, egin lasai…