[Inkesta] Gernikako Arbola ereserki aproposa da?
“Napoleonek esaten ei zuen, ehun kainoi baino hobea zela Marsellesa ereserkia”. Horrela hasten da Hasier Etxeberria zenak gurean orain bost urte luze idatzitako “Geure ereserkiaren bila” iritzi artikulua, non proposamen batzuk egiten zituen.
Orain, Iparragirre jaio zela 200 urte bete direla-eta, artista talde batek “Gernikako Arbola” Euskal Herriko ereserki bihurtzeko proposamena egin du -hemen duzue manifestua-, eta sinadura bilketa ere abiatu dute.
Asko dira proposamenarekin bat egin duten herritarrak, ez guztiak ordea. Anasagastiren purrustada gorabehera, azkar agertu dute batzuk ez datozela bat, izan kantua XIX. mendekoa denez zaharregitzat jotzen dutelako, izan Bizkaiari eta jainkoari aipamena egiten diolako; besteren bat aproposagoa ikusten dutelako, edo ez dutelako beharrezkotzat jotzen ereserki bat.
Eta zuk, irakurle, zer uste duzu?