Ikastaroa l Curso: «Euskal Herria, XVI-XX»
“EUSKAL HERRIA XVI – XX MENDEETAN”
Ikastaroa 12 saiotan: 2016eko otsailaren 3tik apiliraren 20ra
Irakasleak: Aitor Pescador eta Bixente Serrano
Ikastaro honek Euskal Herriaren garai bateko errealitatera hurbildu nahi gaitu: nafar Estatuaren errautsak besterik gelditzen ez zirenekora. Errauts horien gainean Estatu arrotzek egitura berriak altxa zituzten, haien neurrira eta nahierara. Halere, eraikin horien azpian gure nortasunaren sugeldo eta txingarrak bizirik mantendu dira. Ikastaroaren helburu nagusia, hain zuzen ere, inposaturiko egituren artean zirta horiek antzematea da, berauek hauspotu eta ezagutarazteko.
GAI ZERRENDA
I. GAIA – BILAKAERA POLITIKOA. ERRAUTS ARTEKO TXINGARRAK (ots. 3)
- Nafar Estatuaren biziraupena Pirinioetatik haratago (1529-1620/1789).
- Nafarroa, espainiar erregeordetzatik haratago (1512-1800).
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, kolaboraziotik euren instituzioen defentsara (1500-1800).
II. GAIA – ERREFERENTE HISTORIKO BATZUK: KONKISTA OSTEKO OINORDEKOAK (ots. 3)
- Pedro Navarro, Bernart Etxepare, Martin Azpilkueta, Joanes Leizarraga, Joana III.a, Esteban Garibai, e. a.
III. GAIA – ERREFERENTE HISTORIKO BATZUK: EUSKALDUNAK ESPAINIAR ETA FRANTZIAR MONARKIETAN (ots. 10)
- Pedro Axular, Manuel Larramendi, Arnaud Oihenart, Jose Moret, Juan Goienetxe, Joanes Etxeberri, e. a.
IV. GAIA – BILAKAERA SOZIAL, KULTURAL, EKONOMIKO ETA ERLIJIOSOA (XVI-XVIII. MENDEAK) (ots. 17)
- Erlijioaren garrantzia eguneroko bizitzan. Aita Asteteren katixima. Kontraerreforma.
- Lurralde desberdinetako egoera ekonomikoa, bilakaera demografikoa.
- Euskara, predikazio tresna.
V. GAIA – BILAKAERA POLITIKOA. ITUNAREN HAUSTURA: ERREAKZIOAK (mar. 2)
- 1789: estatu-nazio garaikideen sorrera.
- Liberalismoa: denak espainolak.
- Karlistaldiak, euskal lurraldeen hondamendia.
- Bakea eta 1839ko legea.
VI. GAIA – BILAKAERA POLITIKO-INSTITUZIONALA: TIRABIRAK ETA ERREAKZIOAk (mar. 9)
- 1841, itun-legea? Haren ondorioak.
- 1868, I. Errepublika, Hirugarren Karlistada. Euskal Herriak galdua?
- 1876, euskal foruen deuseztatzea. Gamazada eta independentziaren aldeko lehen proiektuak.
VII. GAIA – ERREFERENTE HISTORIKO BATZUK. EUSKALDUNAK, EZ HAIN ESPAINOLAK, EZ HAIN FRANTSESAK (mar. 16)
- Dominique J. Garat, Wilhelm von Humboldt, Tomas Zumalakarregi, Jose Maria Iparragirre, Joseph A. Chaho, Sabino Arana, e. a.
VIII. GAIA – BILAKAERA SOZIAL, KULTURAL, EKONOMIKO ETA ERLIJIOSOA (XIX. MENDEA) (mar. 23)
- Gizarte eredu zaharraren ordezkapena, eredu berriak.
- Desamortizazioak, gutxi batzuen onurarako.
- Lurralde desberdinetako egoera ekonomikoa, bilakaera demografikoa.
- Euskararen egoera kritikoa. Kolonizazio kulturala.
IX. GAIA – BILAKAERA POLITIKOA. ILUNPETATIK ARGITARA (mar. 30)
- Gerren arteko aldia, II. Errepublika, Bigarren Mundu Gerra.
- Diktadura batetik (Primo de Rivera) bertze batera (Franco).
- Estatutu bateratutik gerra fratrizidara.
X. GAIA – TUNEL FRANKISTA LUZEA ETA IRTEERA EZTABAIDAGARRIA (api. 6)
- Frankismoa, itxaropenak eta frustrazioak. Belaunaldien arteko aldaketa erresistentzia ereduetan. Frankismo barneko familiak.
- Trantsizio eztabaidagarria. “Espainiar erako” demokrazia bat.
- Kontinenteko Euskal Herriaren bilakaera Frantzia barnean.
- Iruñea: erresumako hiri buruzagitik probintziako hiriburura.
XI. GAIA – ERREFERENTE HISTORIKO BATZUK. OROIMENAREN LANAREN FRUITUAK (api. 13)
- Arturo Kanpion, Miguel de Unamuno, Pio Baroja, Jorge Oteiza, Federiko Krutwig, Eduardo Txillida, e. a.
XII. GAIA – BILAKAERA SOZIAL, KULTURAL, EKONOMIKO ETA ERLIJIOSOA (XX. MENDEA) (api. 20)
- Gizarte frankista, ertaroko eredu korporatibo bat.
- Euskaltzaindia, ezina egina, hizkuntzaren batasuna.
- 1922, Amaiurko ikurra.
- Mundu gerrak eta kolonialak, haien ondorio ekonomiko eta sozialak.
- Frankismo osteko eredu sozial berria, egituren modernizazioa.
- Elizaren inplikazioa gizartean.
- Euskararen defentsa eta berreskurapena.
TOKIA
Arrotxapea auzoko Euskokultur Mintegia. Baratzeetako zeharkalea 2 (ikusi mapan).
DATAK:
- 1 taldea (euskara)
Irakaslea: Bixente Serrano.
Saioak: astezakenero 18:30etik 20:00etara; otsailaren 3tik apiliraren 20ra.
- 2 taldea (gaztelera)
Irakaslea: Aitor Pescador.
Saioak: asteartero 18:30etik 20:00etara; otsailaren 2tik apirilaren 19ea.
IZEN-EMATEA ZABALIK URTARRILAREN 29 ARTE
On-line: matrikula formularioa.
Posta elektronikoan:info@euskokultur.eus
Telefonoz: 948 14 18 12