II Jornadas de Paz, Convivencia y Derechos Humanos

Jornadas Paz y Covicencia 2017

Jornadas Paz y Covicencia 2017



El Gobierno de Navarra organiza entre los próximos 23 de marzo y 6 de abril las II Jornadas de Paz, Convivencia y Derechos Humanos, con cuatro propuestas que se sirven de la fuerza expresiva del arte para promover una reflexión sobre el respeto de la dignidad de las personas y la defensa de los Derechos Humanos.

El programa de las jornadas incluye cine forum, teatro y música, una mesa redonda y una conferencia con videochat desde Alepo (Siria), actividades que tendrán lugar en Baluarte (Pamplona), a las 19,30 horas, con entrada gratuita. Las invitaciones para acudir a las sesiones podrán retirarse desde el martes 14 en la taquilla, con un máximo de cuatro por persona.

Jueves 23 de marzo. El film “Mariposas en el Hierro” abrirá las jornadas. La película recoge los testimonios de mujeres víctimas de diferentes formas de violencia. Tras la proyección, se abrirá un tiempo de diálogo con la directora de la película, Bertha Gaztelumendi.

Jueves 30 de marzo. Gabriela Ybarra, Ion Arretxe y Luis Garde intervendrán en la mesa redonda “La defensa de las víctimas y la paz desde la literatura”, en la que hablarán de su última obra y de cómo entienden su aportación desde el arte y la literatura a la defensa de los derechos humanos. Participará como moderador el periodista, escritor y traductor pamplonés Aingeru Epaltza.

Sábado 1 de abril. Tendrá lugar la propuesta de teatro y música “Sin adiós-adiorik gabe” se trata de un montaje artístico dirigido por Mireia Gabilondo y Teresa Calo, presentado dentro de la programación de la Capital Europea de la Cultura Donostia 2016, centrado en la vida de tres personas que sufrieron violencia: Juan Manuel García Cordero, Mikel Zabalza Gárate y Francisco Javier Gómez Elosegui. Además de hacer una deslegitimación de la violencia, la obra remarca especialmente la vida de estas personas, para lo que se ha contado con la participación de las familias.

Jueves 6 de abril. Las jornadas finalizarán con la conferencia, mediante videochat, “Buenos días desde el cielo de Alepo”, con George Sabe, hermano de los Maristas Azules de Alepo (Siria) y Premio Internacional a la Solidaridad 2016 del Gobierno de Navarra; y la participación también de Sara Aldaba, técnica de cooperación de la ONG SED. Ambos hablarán sobre la solidaridad en los conflictos bélicos, de su experiencia, y de la situación en Siria.

“Sembrando convivencia. Una mirada desde el arte” pretende, desde la solidaridad con las víctimas y su derecho a la verdad, la justicia y la reparación, promover una cultura de paz e impulsar procesos de conciliación de la convivencia, desde el diálogo, el respeto y la búsqueda compartida de soluciones.

Si desean más información pueden llamar al teléfono 848-426021 o escribirnos al correo  pazyconvivencia@navarra.es

Nafarroako Gobernuak Bakeari, Bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko II. Jardunaldiak antolatu ditu; martxoaren 23tik apirilaren 6ra izango dira ekintzak, eta lau proposamen egin ditu, pertsonen duintasunagatiko errespetuari eta Giza Eskubideen defentsari buruzko hausnarketa sustatzeko artearen adierazpen-indarraz baliatzen direnak.
 
Jardunaldien egitarauan zine-foruma, antzerkia eta musika, mahai-ingurua eta Alepotik (Siria) bideo-txat bidez eginen den hitzaldia jasotzen dira; Baluarten (Iruña) izanen dira ekintza horiek guztiak, 19:30ean, doaneko sarrerarekin. Saio horietara joateko gonbidapenak hilaren 14tik aurrera, asteartea, jasotzen ahalko dira leihatilan; pertsona bakoitzeko lau gonbidapen gehienez.
 
Martxoaren 23an, osteguna. “Mariposas en el Hierro” filmarekin emango zaie hasiera jardunaldiei. Indarkeria mota askoren biktima izan diren emakumeek testigantzak jasotzen ditu filmak. Proiekzioaren ondoren, elkarrizketarako tartea izanen da, Bertha Gaztelumendi filmaren zuzendariarekin.

Martxoaren 30ean, osteguna. Gabriela Ybarrak, Ion Arretxek eta Luis Gardek parte hartuko dute “Biktimen eta bakearen defentsa literaturatik” izenburua daraman mahai-inguruan; beren azken lanari, beren esperientziari eta artetik eta literaturatik giza eskubideen defentsari egiten dioten ekarpena ikusten duten moduari buruz hitz egingo dute. Aingeru Epaltza iruindar kazetari, idazle eta itzultzailea arituko da moderatzaile.

Apirilaren 1ean, larunbata. “Sin adiós-Adiorik gabe” antzerki eta musika proposamena, izanen da; Mireia Gabilondok eta Teresa Calok zuzendutako arte-muntaia da, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren programazioaren barruan aurkeztutakoa, indarkeria jasan zuten hiru lagunen bizitzan oinarritzen dena: Juan Manuel García Cordero, Mikel Zabalza Gárate eta Francisco Javier Gómez Elosegui. Indarkeria deslegitimatzeaz gain, batez ere erail zituzten pertsonen bizitzan oinarritzen da; familien parte-hartzea izan dute horretarako.

Apirilaren 6an, osteguna. Bideo-txat bidez eginen den George Saberen “Buenos dias desde el cielo de Alepo” hitzaldiarekin amaituko dira jardunaldiak. Alepoko (Siria) Marista Urdinetako anaia da Sabe, eta Nafarroako Gobernuaren 2016ko Elkartasunagatiko Nazioarteko Saria jaso zuena. SED Gobernuz Kanpoko Erakundeko lankidetzako teknikari Sara Aldabak ere hartuko du parte. Gerra-gatazken aurreko elkartasunari buruz, beren esperientziari eta Siriako egoerari buruz hitz eginen dute.

“Bizikidetza erein. Begiratu bat artearen bidez” leloarekin, biktimekiko eta haiek egia ezagutzeko, justiziarako eta ordaina jasotzeko duten eskubidearekiko elkartasunetik, bakearen kultura sustatzea eta bizikidetzarako eta adiskidetzerako prozesuak bultzatu nahi ditu, elkarrizketan, errespetuan eta irtenbideen bilaketa partekatuan oinarrituta.
 
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 848-426021 telefonora o idatzi helbide elektroniko honetara: pazyconvivencia@navarra.es.