Herri sanferminak sortzen jarraitzeko batzar irekiak eginen ditu Gora Iruñea!-k

herri_sanferminetan

herri_sanferminetan


Festetan sustatu beharreko baloreak eta «herri gunea»-ren nolakotasuna aztertuko dituzte, otsailaren 1ean eta 2an Kondestableko Civivox aretoan eginen dituzten batzarretan.

Zer gisakoak izan behar dute herri sanferminek? Galdera bota zuen airera abenduaren 17an Gora Iruñea!-k, herri sanferminen inguruan hausnartzeko saio baten. Orain, jarraipena eman nahi diote prozesuari eta beste bi eztabaida saio antolatu dituzte.

Otsailaren 1ean izanen da aurrenekoa, 19:00etan. Gaia: baloreen lanketa. Zalantzak plazaratuko dituzte, erantzunak topatu asmotan. Baloreak nola lan daitezkeen, udalarekin lan egiteko zehaztapenak eta irizpideak eta beste jorratuko dituzte bertaratutakoek.

Otsailaren 2rako jarri dute bigarren hitzordua. Herri mugimenduaren guneak nolakoa izan behar duen aztertuko dute. Non, nola, nork. Horra argitu nahiko lituzketen zalantzak.

Kondestablen izanen dira saioak.


 

Jakinen duzuen bezala pasa den abenduaren 17an herri Sanferminen gaineko eztabaida jarraitzeko saio ireki bat burutu genuen. Atxikita bilera horretako akta duzue, bertan egun horretako ideia nagusiak bildurik daude. Bileratik ateratako bi ondorio nagusiak honakoak izan ziren: Herri mugimenduak Sanferminetan gune propio bat kudeatzeko gaitasuna eta beharra dauka. Gure balore ideologikoak egitarauan txertatu behar ditugu, bai ofizialean eta baita herri mugimenduak antolatutakoan ere. Akta irakurtzera gonbidatzen zaituztegu eta zuen eragileetan, ateratako ideia ezberdinak eztabaidatzera. Honela hurrengo eztabaidetan parte hartu eta bi ondorio hauek elkarrekin lantzeko aukera izanen dugu. Bi deialdi eginen ditugu ondorio hauek lantzen hasteko: Sanferminetan sustatu nahi ditugun baloreen gaineko eztabaida: Otsailak 1 astelehena 19:00etan Condestablen. Gaitegia:

Nola antolatuko gara baloreak zeharka landu ahal izateko? Ideologikoki baloreak lantzeko (parte hartzaileak, parekideak, euskaldunak, ekologikoak, kulturalak, antikapitalistak, aniztasuna, auzolana…) beharrezkoak diren pertsona edota eragileak. Marko ezberdinetan egindako lana koordinatzeko modurik eraginkorrena: herri mugimenduaren egitaraua osatzeko irizpideak eta udalari egin beharreko eskakizunak. Herri gunea: Otsailak 2 asteartea 19:00etan Condestablen. Gaitegia: Nork? gunean parte hartzeko bete beharreko irizpideak, zein eragilek parte hartuko dugu… Non? Gunea kokatzeko dauden aukerak aztertu. Nola? Zer nolako gunea nahi dugu, ordutegia, egitarua… Gunea kudeatzeko markua zehaztu. Hau da helarazten dizuegun proposamena. Helburua esan bezala, benetako Sanfermin herrikoiak lortzea da, Iruñean dagoen herri mugimendu anitza kontuan izanik. Guztion artean lortuko dugu. Laster arte!! Agur t’erdi

Kaixo! Como ya sabreis el 17 de diciembre hicimos una sesión abierta para continuar con el debate de los sanfermines populares. Os mandamos adjunta el acta de dicha reunión con la asistencia y las ideas principales que salieron. Las dos conclusiones principales de la sesión fueron que: El movimiento popular tiene capacidad y necesidad de gestionar un espacio propio en sanfermines. Tenemos que introducir nuestros valores ideológicos en la programación, tanto en la oficial como en la del movimiento popular. Os animamos a leeros el acta, a debatir en vuestros colectivos sobre las diferentes ideas que aparecen y a participar en los siguientes debates para ir trabajando conjuntamente en torno a las dos conclusiones principales: Valores a trabajar como movimiento popular en sanfermines: Lunes 1 de Febrero a las 19h en el Condestable Debate sobre los valores que tenemos que plasmar en sanfermines: Cómo nos vamos a organizar para conseguir trabajar los valores de manera transversal. Personas o colectivos clave que pueden aportar para trabajar ideológicamente los diferentes valores: participativos, paritarios, euskaldunes, ecológicos, culturales, anti-capitalistas, diversidad, auzolan… Coordinación para incidir de manera efectiva en los diferentes marcos: criterios para la programación del movimiento popular y exigencias al ayuntamiento Espacio popular: Martes 2 de Febrero a las 19h en el Condestable Debate sobre la gestión de un espacio propio del movimiento popular en sanfermines: Quiénes: criterios de participación en el espacio popular, qué colectivos vamos a participar,… Dónde: valorar las diferentes opciones para ubicar el espacio. Cómo: qué tipo de espacio queremos, horarios, programación,… Marco de gestión del espacio popular. Esta es la propuesta que os hacemos y os animamos a participar en ella, para seguir trabajando entre todxs por unos sanfermines realmente populares, que tengan en cuenta el movimiento popular de Iruñea y su diversidad.