Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

juan_antonio_urbeltz
juan_antonio_urbeltz



M
arian Arregik Juan Antonio Urbeltzekin batera musika tradizionalaren arloan egindako lana ere goraipatu du Foru Aldundiak, “folklorearen ikerkuntzan urte luzez egindako ekarpenak bien eskuetan jarrita”.

Saria Argia dantza taldeko zuzendariari emateko arrazoien artean bost nabarmendu ditu Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak. Dantza ezagutarazteko Urbeltzek egindako lana azpimarratu du, “gerrak eragindako haustura gaindituta ikerkuntza eta landa lanaren bitartez trasmisioa mantentzea lortu baita”. 1980ko hamarkadatik aurrera egindako sorkuntza lanak ere azpimarratu ditu, zeintzuetan “modu serio eta sakonean sortzea posible dela” erakutsi duen.

Euskal Herriko beste zenbait dantza talderekin egindako elkarlana eta dantzaren dibulgazioan egindako lana handia kontuan izan dute saria berari ematerako erabakia hartzeko orduan, eta balio sendoetan oinarrituta egindako ibilbidea eta ekarpenak egin dituela azpimarratu dute.

Urbeltz saritzearekin batera euskal dantzaren sektore osoari errekonozimendua adierazi dio Gipuzkoako Foru Aldundiak “euskal komunitate kohesionatu bat sortzeko dantzak egin duen ekarpena sekulakoa izan delako”.

Berria, 2015-11-17



Gipuzkoako Urrezko Domina, Juan Antonio Urbeltzentzat

Argia taldearen zuzendaritza hartu zuenetik dantzaren alorrean egindako ekarpen oparoa aitortu nahi izan du Foru Aldundiak dominarekin

Diputatuen Kontseiluak erabaki du Juan Antonio Urbeltzi ematea aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina. Foru Aldundiaren aburuz, «1965. urtean Argia taldearen zuzendaritza hartu zuenetik, euskal dantza goitik behera irauli eta lan oparo eta zehatza egin du Urbeltzek. Haren etengabeko ekarpen eta proposamenek ezinbesteko erreferente bihurtu dute alor honetan». Ibilbide jori horri merezitako errekonozimendua emateaz batera, dantzak, eta dantzaren bidez euskal komunitatea kohesionatu eta bideratzen lagundu duen «euskal dantzaren sektore osoak, egungo Gipuzkoako gizarte modernoan duen garrantziaren aitortza instituzionala» egin nahi da, Imanol Lasa foru bozeramaileak azaldu duenez.

Juan Antonio Urbeltz Navarro 1940ko urrian Iruñean jaio bazen ere, Donostian bizi izan da txikitatik. Lasak bost arrazoi nagusi eman ditu haren izendapenerako. Lehenik eta behin, euskal dantzaren «ezagutza zabal eta zientifikoena» lortzeko egin duen lana. «Tradizioaren transmisioan 1936ko gerrak eta ondorengo egoerak ekarri zuen etena salbatzeko, ezinbestekoa izan da bere jarduna. Landa-lan sistematiko bati ekin zion, hainbat testigantza jasoaz«.

Haren sorkuntza lana ere goraipatu du, 1980ko hamarkadatik aurrera batez ere. «Erakutsi du posible dela dantza tradizionalaren esparruan modu serio eta sakonean sormenaren bideari ekitea, hutsalkeria eta erromantizismo zaharkituetan erori gabe». Garai hartan dantzari talde desberdinekin landutako elkarlana ere aintzat hartzeko modukoa da: Donostiako Goizaldi, Añorgako Arkaitz, Elgoibarko Haritz, Lapurdiko Begiraleak eta Maritzuli edota Eibarko Kezkarekin, besteak beste.

Lasak azpimarratu du Urbeltzek «balore sendoen» gainean eraiki duela bere lan guztia. Horien artean, hauek aipatu ditu: dantzaren izaera politikoaren aldarrikapena, zintzotasuna eta zorroztasuna, herri eta gizartearekiko konpromisoa, eskuzabaltasuna, eta lidergo eta ikusmena. Horrez gain, Marian Arregik haren ibilbidean duen pisua eta garrantzia nabarmendu du. «Urbeltzen sormen, ekoizpen eta dibulgazio ekintzak nekez ulertu daitezke Arregik, musika tradizionalaren esparruan garatu, ondu eta sortu dituen musika konponketa eta konposiziorik gabe, eta oro har, egindako lanaren gainean proiektatu duen ikuspegi kritiko nola osatzailerik gabe».

Sari banaketa abendu erdia aldera egingo da. Urbeltzen aurretik, Benito Lertxundik (2014) eta Nestor Basterretxeak (2013) jaso zuten Domina. Aipatzekoa da Lertxundiren zenbait abestiren hitzak idatzitakoa dela Urbeltz: ‘Baldorba’, ‘Urrundik heldu naiz’, ‘Joan zinen’ edota ‘Zuberoa II’.

Diario Vasco, 17/011/2015



Medalla de Oro de Gipuzkoa a Juan Antonio Urbeltz por su “prolífica” contribución a la danza vasca

Imanol Lasa explica que con este premio se quiere hacer extensivo el reconocimiento institucional a todo el sector de la danza vasca

La Diputación foral de Gipuzkoa concederá en diciembre la Medalla de Oro de Gipuzkoa a Juan Antonio Urbeltz por su “fértil y prolífica” contribución al mundo de la danza vasca, según ha dado a conocer el portavoz foral, Imanol Lasa.

En rueda de prensa en San Sebastián para dar cuenta de los últimos acuerdos adoptados por el conejo de Gobierno foral, Lasa ha señalado que con la entrega de este galardón se quiere reconocer la “extensa aportación que ha realizado en el ámbito de la danza vasca” Urbeltz, desde que asumiera la dirección del grupo Argia.

Juan Antonio Urbeltz, nacido en Pamplona en 1940 aunque desde su infancia vivió en San Sebastián, se inició en el mundo de la danza con el grupo Goizaldi.

Lasa ha indicado que la concesión de este reconocimiento se basa en cinco razones, el “enorme trabajo” en el conocimiento científico de la danza tradicional vasca realizado por Urbeltz; su capacidad creativa para emprender “de manera serie y rigurosa” en esta disciplina; su “extenso” trabajo en investigación teórica con nueve obras publicadas; su papel en la extensión y socialización del euskera; y que su trayectoria se ha desarrollado “sobre sólidos valores” como “la solidaridad, la generosidad y el liderazgo”.

RECONOCIMIENTO AL SECTOR
Además, ha apuntado que con este premio se quiere hacer extensivo el reconocimiento institucional a “todo el sector de la danza vasca, por la importancia que tiene en la sociedad moderna de Gipuzkoa y la capacidad que ha tenido para configurar y cohesionar la comunidad euskaldun.

Por otro lado, Lasa ha destacado la “importancia” de Marian Arregi en las actividades creativas, productivas y divulgativas de Urbeltz, que “difícilmente pueden entenderse sin la enorme cantidad de obras y arreglos musicales compuestos por ella dentro de la música tradicional, ni sin el punto de vista crítico y complementario que proyectó sobre su trabajo”. La entrega del premio tendrá lugar a mediados de diciembre.

Diario de Noticias, 17 de Noviembre de 2015