Euskararen Eguna ospatuko du irailean 6an Alesbesek, gure hizkuntza ondare dela aldarrikatuz

alesbes

alesbes

Larunbatean, hilaren 6an, Alesbesen Euskararen Eguna ospatuko da, gure hizkuntza «Nafarroako ondare kultural bezala aldarrikatuz». Antolatzaileek aditzera eman dutenez, pertsona orok euskara ikasi eta erabiltzeko duen eskubidea defendatu nahi dute, baina, erantsi dutenez, gaztelaniarekiko aurkakotasunik azaldu gabe, bi hizkuntzak bateragarriak direla iritziz.

Festa ospatzeko ideia bizilagunengandik jaio da, izan ere, adierazi dutenez, euskararen presentzia arlo batzuetan gero eta handiagoa dela atzeman dute. Fontellasko Argia ikastolan formakuntza euskaraz jasotzen duten gazteez gain, helduei zuzendutako AEK-ko gau eskolak edota Ilargi kultur taldeak urtean zehar egiten dituen ekintzak aipatu dituzte besteak beste.

Festa ospatzeko ilusio handia dute. Hala, gonbidapena luzatu dute bertaratu eta jai giroan euskararen alde egiteko.

Ya todo está en marcha en Alesbes para culminar el que probablemente será uno de los más meridionales Días del Euskera organizados en Euskal Herria, al margen de los Nafarroa Oinez celebrados en Tutera. Un nutrido grupo de euskalzales está preparando con mimo hasta el último detalle -dantzaris, txistularis, jotas, juegos infantiles, comida popular…..-, para hacer pasar un día agradable y emotivo a todos quienes se acerquen a compartir la fiesta y la reivindicación de oficialidad de una lengua afectiva para muchos miles de navarros que viven en la zona institucionalmente declarada como «no vascófona». Inor ez da damutuko, etor zaitezte larunbatean Alesbesera. Erriberako euskalzaleek hori eta askoz gehiago merezi dute eta.

Alesbes Erriberako eta non nahiko euskaltzaleen topagune bihurtuko da Irailaren 6an. Prestakuntza lanetan dihardute nekerik gabe alesbestar hauek gure hizkuntzaren aldeko egun handia izan dadin irailaren lehen larunbata. Zenbait talde osatu dira dagoeneko: jendeari ongietorria emateaz arduratuko dena, bazkaria antolatzekoa, dantza tailerrarena, umeentzako makilaje eta ludotekarena, musikarena eta abar.

Kontu-zenbakia hau da: 3035 0077 35 0770009713 (Euskadiko Kutxan)

Ez ahaztu. Irailaren 6an, euskaltzaleon hitzordua Alesbesen.

GORA ERRIBERA!