Euskal Herriko Dantzari Eguna 2014 Oiartzun

euskal_herriko_dantzari_eguna_2014

euskal_herriko_dantzari_eguna_2014
Urriak 23 – Hitzaldia

Gaia: «Euskal baserritarren jantzia – Indumentaria popular vasca»
Ordua: 19.30ak.
Lekua: Udaletxeko Areto nagusia (Oiartzun).
Hizlaria: Ramón Garcia Zabalegi.

Azalpena: Gaur egun, Euskal Herriko hainbat jaietan, «baserritar jantzia» deritzoguna janzten dugu. Azken urteetan, berreskurapen lanak egin dira zentzu honetan, baina oraindik ez-jakitasun handia dago eta akats asko ikusten dira.
Jantziaren berezitasunak azaltzeaz gain, buruko zapiak jartzeko modu egokiak erakutsiko dira, egingo den tailer praktikoaren bidez.

Urriak 25-Dantza plaza

Ordua: 19.00ak.
Lekua: Done eztebe plaza (Oiartzun).
Musikariak: Lartaun Txistulari Taldea.

Azalpena: Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz dantza maisuen gidaritzapean, dantza herrikoiak ikasi eta dantzatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnak.
Musika zuzenean izango da, Lartaun Txistulari Taldearen eskutik.

Urriaren 26ean, Oiartzunen

11.30etan – Desfilea Oiartzungo kaleetatik.
Ibilbidea 1: Elorrondo k., Rafael Pikabea H., Landetxe plaza.

Ibilbidea 2: Elorrondo k., Santusene k., Arraskuelarre k. (hor desfilea bi multzotan banatuko da, bat Euskal Herria plazara joango dena eta bestea, Done Eztebe plazan amaituko duena)

12.00etan – Dantza emanaldia Oiartzungo plazetan (Done Eztebe, Landetxe eta Euskal Herria plazetan). (Dantzen programa ikusteko egin klik HEMEN)14.30etan – Bazkaria Elizalde herri eskolako frontoian.
17.00etan – Erromeria Luhartz taldearekin, Done Eztebe plazan.