Datorren larunbatean, ekainak 4, Iruñean Kantuz, eta egun berean hizkuntzaren aldeko manifestazioa.

IRUÑEAN_KANTUZ
IRUÑEAN_KANTUZ

12:00etan hurbilduko gara Merkaderes Kalean eta handik Estafeta kaletatik zehar igoko gara kantatzen Juanito Tabernaraino.

HATOZ GUREKIN EUSKARAZ KANTATZERA!!!


Galdegin digute ea arratsaldean kantatuko dugun ‘Euskaraz bizi nahi dugu’ manifestazioaren amaieran, eta bi kanta proposatu:

Nafarroa jota, eta

Euskal Herrian Euskaraz

Hortaz, arratsaldeko manifan agertzen bazarete, eta amaieran, Sarasate ibilbidean, bi kanta horiek (gutxienez) kantatzeko aukera izanen duzue.

Agian taldeetan prestatu ditzakezue lehenago. Komeni da talde bat elkartzea kantan gidari izateko. Musikaria megafonian egongo da.

Prestatu eztarriak eta disfrutatu. Ongi izan.