Noticias / Berriak

Orreaga 778 – Noain 1521: Actos organizados en las Murallas de Iruñea y en Orreaga

Orreaga 778 - 2021

Orreaga 778 - 2021


Abuztuak / Agosto
Iruñea / Pamplona, 13 – Orreaga / Roncesvalles, 15
ORREAGAKO GATAZKA / BATALLA DE ORREAGA

IRUÑEA / Pamplona
Harresien suntsiketaren Oroimena / Conmemoración destrucción de las murallas de Iruñea
Abuztuak 13, 19:30etan. Erredingo gotorlekuan,
EKITALDIA. Aurresku eta Lore Eskaintza.
Agosto, 13, 19:30 h. Aurresku y Ofrenda Floral. Baluarte del Redin. ACTO conmemorativo.

ORREAGA / Roncesvalles
Orreagako Gatazka / Batalla de Roncesvalles
Abuztuak 15
12:00etan Aurresku eta Lore Eskaintza Orreagan.
12:30etan Ibilaldia Orreagatik Ibañeta mendira.
Agosto 15
12:00 h. Roncesvalles, CONMEMORACION de la Batalla. Aurresku y Ofrenda Floral.
12:30 h. Subida a Ibañeta.
13:30 h. Acto conmemorativo.

Antolatzen dute:
Orreaga Fundazioa, Etxabarrengoa Elkartea, Orreaga 778.


Nafarroko Administrazio Auzitegia: Euskaldunak kaltzeko ahalmena

TAN Protesta

TAN Protesta


«Auzitegi honek ez du jurisdikziorik toki-erakundeen enpresa publikoen gainean». Horixe esan zuen, hitzez hitz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 2020ko martxoan emandako Ebazpenean, 19-02539 errekurtsoan. Errekurtso hori Administrazioan Euskaraz Taldeak bultzatu zuen, Iruñeko Udalaren sozietate publiko batek ez zuelako betetzen Iruñeko Udalaren Euskararen Ordenantza (Pamplona Centro Histórico – Iruña Biziberritzen SA sozietatea).

Orain dela gutxi, ordea, Nafarroako Administrazio Auzitegiak bertan behera utzi du Berrikilan sozietate publikoaren erabaki bat, diskriminatzailea delakoan. Sozietate publiko horrek kudeatzen du Berriozarko kiroldegiko taberna, eta, besteak beste, bi eskakizun egin zituen: tabernan, arreta gaztelaniaz emateaz gain, euskaraz ere ematea, eta tabernako komunikabideetan, gaztelaniaz gain, euskararen presentzia ere bermatzea.

Beraz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak badu edo ez du eskumenik udalen sozietate publikoen gainean? Edo euskararen kontra jotzea da kontu bakarra? Zer da diskriminatzailea ez dena? Nafarroako Administrazio Auzitegiaren plaka, adibidez, urteak eta urteak daramatzana gaztelania hutsean?

Nahiz eta batzuetan, gutxitan, euskararen aldeko ebazpenen bat eman, Nafarroako Administrazio Auzitegia erakunde euskarafobikoa da. Lanpostu elebidunak kendu izan ditu herri hauetako udaletan: Zizur Nagusia, Berriobeiti, Antsoain, Uharte, Atarrabia, eta orain, Berriozar.

Baina herri horiek guztiak eremu mistoan daude, eta hauxe dio 1986ko Euskararen Foru Legeak, 17. artikuluan, eremu mistorako:

“Herritar guztiek euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea dute Nafarroako Administrazio Publikoei zuzentzeko.

Eskubide honen erabilera bermatzeko, aipatutako administrazioek honako hau egin dezakete:

  1. a) Urteroko lanpostuen eskaintza publikoan zehaztea zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea.
  1. b) Gainerako lanpostuetara iristeko deialdietan euskara jakitea merezimendu moduan baloratzea”.

Beraz, Euskararen Foru Legea urratzen du Nafarroako Administrazio Auzitegiak, eta, Berriozarko kasuan, legea nahi bezala interpretatzen du, euskararen kontra jotzeko hala edo nola.

Berriozarko Udalari eskatzen diogu Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Ebazpen hau errekurritzeko

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA