Noticias / Berriak

HE Gurasoak asegura que 165 familias se quedarán sin euskera en las 0-3 de Iruña

Bandera Navarra - Euskera
Manifa Euskera Iruñean

Haur Eskoletako Gurasoak asegura que «165 familias quedarán sin euskera en Pamplona según los datos de las listas provisionales para el próximo curso. Además, sigue habiendo un número indeterminado de familias que acude al castellano porque ve difícil obtener plaza en euskera. Aún y todo, se sigue demandando euskera, incluso en los lugares donde las posibilidades de admisión son muy remotas por el reducido número de plazas y desigual reparto geográfico».

Añaden que «no valoramos la oferta y la demanda, cuando se ofrece euskera, se solicita, lo hemos visto y lo seguimos viendo. Se está vulnerando el derecho al euskera en muchos barrios de Iruña, especialmente en el sur, donde se pueden concentrar varias escuelas una al lado de la otra sin ser ninguna en euskera en inmersión».

Según dicen, «quieren provocar que mucha gente desista en su demanda de euskera. Saben que es un tramo de edad corto donde la gente entra y sale, donde hay problemas de conciliación, donde se busca la cercanía, donde se tiene erróneamente a las escuelas infantiles como concepto de servicio… Y saben también que con las trabas, la transmisión del euskera se ve afectada. El euskera, por su carácter de lengua minoritaria, requiere presencia e inmersión en la educación reglada. Por eso pedimos a las familias que no desistan, y que al menos, se acerquen a informarse».

reunión en la txantrea Haur Eskoletako Gurasoak está recopilando información de plazas vacantes de escuelas infantiles públicas de municipios colindantes con Pamplona, además de otras alternativas: «tenemos que estar reivindicando nuestros derechos, pero también dando alternativas a tantas familias que se sienten excluidas». Y convoca a las familias a una reunión que tendrá lugar en Auzotegi de la Txantrea (calle de Echarri Aranaz) a las 18.00 del próximo martes 18 de mayo. Se debe confirmar asistencia escribiendo a hegurasoak.harrera@gmail.com.

También denuncian el «marketing de la falsa gratuidad del servicio. La inmensa mayoría de las familias que quedan fuera, están muy lejos de tener un nivel adquisitivo privilegiado. El Ayuntamiento, con el apoyo del PSN, ha provocado que muchas familias gocen de una semi-gratuidad (el comedor queda excluido), y las que quedan en listas de espera, quedan condenadas a buscar servicios privados por 350-500 euros/mes. ¿Es eso una medida progresista?», se preguntan.

Por último, denuncian que el Gobierno de Navarra «ofrece menos plazas incluso que el Ayuntamiento de Iruña, además de no ofrecer ningún centro con euskera en inmersión. Ya es hora de que los partidos euskaltzales den la vuelta a la promoción de modelos mixtos suscrito en el Acuerdo Programático».

Diario de Noticias 16.05.2021


«Nafarroa berriz altxa» herri ekimena jaio da

2021-04-24, Iruñea. Nafarroa Berri Altxa ekimenaren aurkezpena, Noaingo Batailaren inguruan, Nafarroa osorako askatasunaren eta subiranotasunaren beharra aldarrikatzeko.

24-04-2021, Pamplona. Presentación de la iniciativa Nafarroa Berri Altxa, sobre la batalla de Noain, para reivindicar la soberanía de  Navarra.

2021-04-24, Iruñea. Nafarroa Berri Altxa ekimenaren aurkezpena, Noaingo Batailaren inguruan, Nafarroa osorako askatasunaren eta subiranotasunaren beharra aldarrikatzeko. 24-04-2021, Pamplona. Presentación de la iniciativa Nafarroa Berri Altxa, sobre la batalla de Noain, para reivindicar la soberanía de Navarra.



Presentación de la iniciativa Nafarroa Berri Altxa, sobre la batalla de Noain, para reivindicar la soberanía de Navarra.

Nafarroa osoko hainbat feminista, langile, euskaltzale, pentsiodun, intsumiso, ikasle, ekologista, errepresaliatu eta ekintzaile politiko bildu da, non eta Iruñea menderatu eta kontrolpean mantentzeko eraiki zuten Gotorlekuan, «Nafarroa berriz altxa – Soberanía es libertad» ekimena aurkezteko.

«Nafarroa berriz altxa» herri ekimena herrialdearen luze zabalean aurkezteko, ekitaldi eta mobilizazioak eginen dituzte datozen asteetan. Ekainaren 19rako, manifestazioa eta ekitaldi politikoa antolatu dituzte Iruñean eta parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Nafarroa osoko hainbat feminista, langile, euskaltzale, pentsiodun, intsumiso, ikasle, ekologista, errepresaliatu eta ekintzaile politikok osatzen du herri ekimen berria. Tartean dira Patxi Erdozain (Iruñea), Saul Arangibel (Antsoain), Sagrario Aleman (Etxaleku), Beñat Jusue (Tutera), Amagoia Susperregi (Lesaka), Izaskun Etxebarria (Altsasu), Ana Lakuntza (Getze), Lur Albizu (Artazu) eta Naroa Lopez (Gares). Momentuz bildu dituen 73 sinatzaileen arteko batzuk dira horiek.

Larunbat honetan aurkeztu dute `Nafarroa berriz altxa – Soberanía es libertad´, leku esanguratsu batean, Iruñea menderatu eta kontrolpean mantentzeko eraiki zuten Gotorlekuan.

Adierazi dutenez, 1521eko Nafarroako altxamendu herritarraren eta Noaingo eta Amaiurko batailen 500. urteurrena baliatu nahi dute Nafarroaren eta Euskal Herriaren askatasuna eta burujabetza aldarrikatzeko.

Nafarren izaera «errebeldea»

«Nafarren izaera errebeldea da, eta konkistatu gintuzten arren, ez gaituzte guztiz menderatu. Horregatik, historian zehar, hainbatetan altxatu eta borrokatu dugu gure eskubideen alde eta eraso eta injustizien aurka. Horren adibide dira Karlistadak, Gamazada, transizio garaiko langile borrokak, abortuaren aldeko mugimendua, NATOren kontrakoa, intsumisioaren aldekoa, euskararen aldeko mugimendua, Itoitzen aldekoa, Sanferminetako bortxaketaren kontrako erantzuna, Altsasuko gazteen aldeko mugimendua eta abar luze bat», nabarmendu dute herri ekimenaren bultzatzaileek.

500 urteren buruan, Nafarroak bere burujabetza berreskuratzeko beharra duela ikusten dute. «Gure arazoak hemen kudeatzeko eskumenik ez dugula agerian utzi du, bertze behin, pandemiak. Erabaki eraginkorrak hemen hartu beharrean, Madrilgo aginte bakarraren menpe bizi gara».

«Gure eguneroko bizitzan eragiten digun orori buruz libreki erabaki nahi dugu: hezkuntza, osasuna, lan-harremanak, euskara, pentsioak, fiskalitatea, etxebizitza, berdintasuna, eta zergatik ez, gure estatus juridikoa eta gainontzeko euskal lurraldeekin mantendu nahi genituzkeen harremanen inguruan», erantsi dute.

Ekainaren 19an, ekitaldia eta manifestazioa Iruñean

Egiten dituzten hausnarketa eta aldarrikapenak azaltzeko manifestu bat adostu dute eta aurkezpenak, hitzaldiak eta mobilizazioak eginen dituzte datozen asteetan, Nafarroaren luze zabalean. Gainera, `Nafarroa berriz altxa – Soberanía es libertad´ lemapean manifestazioa eta ekitaldi politikoa deitu dituzte datorren ekainaren 19rako, Iruñean, eta parte hartzera gonbidatu dute jende guzia.

Herri ekimen honen finantziazio iturria izan nahi duen kamiseta bat atera dutela jakinarazi dute. Kamiseta hori nafarroaberrizaltxa.com-en salgai egonen da gaurtik aitzinera. Aipatutako webgunean informazio guztia eta manifestua ere eskuragarri egonen dira.

Tafalla eta Larragako Roten XIII taldea eskertu dute ekimen honetarako espreski sortu duen kantarengatik. Abesti hori datozen asteetarako antolatu dituzten ekitaldi guztien informazioarekin batera zabalduko dute sare sozialen bidez. Instagram, Twitter, Facebook, Youtube eta Gmailen topa daiteke herri ekimena.

NAIZ