Kantak eta Karrika Dantzak

Uztailak 2, Iruñean Kantuz aterako da berriro Iruñeko Alde Zaharreko kaleetatik

kantuz 2007

IRUÑEAN_KANTUZ


Hilero bezala 12:00etan hurbilduko gara Iruñeako Merkaderes Kalean eta handik Estafeta kaletatik zehar igoko gara kantatzen Juanito Tabernaraino.

Uztailak 2, Iruñean Kantuz aterako da berriro Iruñeko Alde Zaharreko kaleetatik

HATOZ GUREKIN EUSKARAZ KANTATZERA!!!


 

Kantu Jira ederra Tafallan

Kantuz_orreaga_faltzes

Babes zabala lortu du gaur Baigorri elkarteak Tafalla Kantuz ekimena berpizteko egin duen deialdiak. Ikastolako kurtso-amaieraren eguna eta Panuevako festak gaur izateak mesederik egiten ez zuen arren, kantuzale eta euskaltzale ugari bildu da kultur jarduera xume eta eder honen inguruan.

Plazan eguerdian hasi, eta Txalupako plazatxoan, La Morena tabernaren aurrean eta Tubal kalean geldialdiak eginda, Lau Izkinetan bukatu dute bi orduz gure abesti sorta oparoa astintzen. Fermin Balentziaren «Tafalla» ezaguna ezik, kantu guztiak euskaraz izan dira. Urtaro aldaketekin bat datozen larunbatetan errepikatzeko asmoa dutenez, hurrengo hitzordua jarrita dago: Irailaren 24.ean.