Kantak eta Karrika Dantzak

Abenduak 17, Tafallako lagunak kantatzera aterako dira

tafalla_kantuz

tafalla_kantuz


Gogoratu nahi dizuegu heldu den larunbatean, abenduak 17, Tafallako lagunak kantatzera aterako direla, ohi dutenez, urtaro berriaren kariaz. Negua agurtzeko edo. Eguerdiko 12etan Nafarroako plazatik abiatu eta Alde Zaharrean barrena ibiltzeko. Baserritar jantzitan agertzeko dei egiten dute!

Eta kantu bazkaria egiten dutenez, nahi duenak hona jo dezala lehenbailehen: 626031964.

Os recordamos que la gente de Tafalla saldrá a cantar el próximo sábado día 17 de diciembre, para saludar la llegada del invierno. A las 12 del mediodía desde la plaza de Navarra y recorrer la parte vieja. Llaman a aparecer con ropas de casero/a!

Y si alguien quiere ir a la kantu bazkaria, que llame cuanto antes a: 626031964.

Ongi heldu Tafallan!


Abenduak 3, Iruñean Kantuz aterako da berriro

IRUÑEAN_KANTUZ

Iruñean Kantuz 1


Dakizuenez, larunbatean Iruñean Kantuz egitera aterako gara, ohi bezala, eta egun berean, abenduaren 3a baita, Nafarroaren Eguna ospatzen da. Hori dela eta, badakigu Orreaga Fundazioak, hau ere ohi bezala, antolatu duela kalejira bat, Sarasate pasealekuko Foruen monumentuan amaituko dena, eta esan digutenez, bukaera kantuz emanen dute. Hau arratseko ordu biak aldera izanen da, edo lehentxeago. Gonbidapena emana digute hara joan gaitezen kantatzera.

Hala ere, ez zaigu egoki iruditu Iruñean Kantuzko jendea besterik gabe bertara joan araztea, norberak aukeratuko baitu, baina bai aintzat hartzea Orreagak antolaturiko kantatzeko aukera hori eskertzea.

Hortaz, Orreagaren izenean gonbidapena helarazten dizuegu, Nafarroaren Eguna kantuz ospatzeko, nahi duen oro hara joan dadin. Iruñean Kantuz garaiz bukatuko dugu horretarako.

Han eta hemen, Kantuz eman dezagun Nafarroaren Eguna.


Como sabéis, el sábado saldremos a hacer Iruñea Kantuz, como de costumbre, y ese mismo día se celebra el Día de Navarra, el 3 de diciembre. Con ese motivo, la Fundación Orreaga ha organizado, también como de costumbre, una kalejira que terminará en el monumento a los Fueros, en el paseo de Sarasate, y según nos dicen, al final se cantarán varias canciones. Nos han invitado a que vayamos todos a cantar.