Kantak eta Karrika Dantzak

En Fiesta de Tafalla… saldrá el ¨Tafalla Kantuz¨ el 20 de agosto

tafalla_kantuz

tafalla_kantuz


Como en años anteriores, este año también saldrá el Tafalla Kantuz en fiestas.

El programa es el siguiente:

12:00 – 13:00 en Baigorri Elkartea.
15:00 Bazkaria en Ereta pasalekua.
18:00 Tafalla Kantuz, en aita Calatayud pasalekua.
19:30 Patxi eta konpainia en Nafarroa plaza.

ONO PASA KANTATZEN EUZKERAZ ETA DANTZATZEN… TAFALLAKO JAIETAN…


 

11 orduz 11 Kantu, 11etatik 22etara Txantreako Biltoki Elkantean

Kantuz Biltoki

Kantuz Biltoki


IZEN-EMATEA
Euskaldunon Biltoki elkartean “11 orduz 11 kantu” ekimena antolatzen ari gara 2018ko ekainaren 9rako. Honakoa da gure asmoa: egun horretan, goizeko 11etatik gaueko 22etara bitartean, euskarazko kantuak abestea Txantreako Ezkaba plazan.

Ekimena auzoko, Iruñerriko zein beste edonongo jendeari zuzendua dago. Horretarako erakunde euskaltzaleen (elkarteak, enpresak, peñak, etab.) zein banakoen parte hartzea bultzatu nahi dugu. Bost minututik behin abesti bat kantatuko da, eta printzipioz norberak aukeratu dezake noiz eta zer abesti kantatuko duen. Horretaz gain, bazkaria egonen da plazan.

Beraz, mezu honen bidez bertan kanturen bat abestera eta gurekin batera festan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.
Izena emateko jarraian datorren informazioa bidali behar diguzu:
– Izena (parte hartuko du(t)en pertson(ar)ena edo taldearena).
– Kantatu nahi duzu(e)n ordua: ordu zehatza, ordu-tarte bat edo “berdin zait”.
– Bazkaltzeko lagun kopurua.

– E-maila eta telefono zenbakia. Oharrak:
– Abesti bakoitza 3 aldiz kantatuko da gehienez, eta ordubeteko tartea egonen da batetik bestera gutxienez. Beraz, abesti bat dagoeneko 3 partaidek hartu badute beste bat aukeratu beharko duzu(e).
– Partaide batek baino gehiagok ordu bera aukeratuz gero jakinaraziko zaizu, konponbidea bilatzeko.
– Egokitu zaizuen ordua baino 15 minutu lehenago eta geroago, behintzat, kantatzeko prest egon beharko duzu(e), posible baita ordutegia pixka bat aldatzea.

– Dena zehaztuta dagoenean konfirmazioa jasoko duzu. Harremanetarako:
TL – Whatsappa: 699 61 21 24
E-maila: 11orduz11kantu@ebiltoki.org