Agenda / Ekimenak

Charla / Hitzaldiak: Con Xabier Irujo

IMG-20210805-WA0002

IMG-20210805-WA0002


Tokia: KULTUR ETXEAN
Abuztua, ostirala 6 – 19:30
AURITZ – BURGUETE
Agosto, viernes 6 – 19:30
Lugar: CASA DE CULTURA

En Castellano / Gaztelaniaz
«778 Errozabal: Historaren ukazioa / La negación de la Historia»
Ponente: Xabier Irujo

Por el aforo limitado, es necesario inscribirse / Edukiera mugatua denez izena eman behar da. batalladenoain@gmail.com

Antolatzen du / Organiza:
PLATAFORMA NOAIN 500 URTE / AÑOS
Laguntzen du / Colabora: Gobierno de Navarra. Auriztzeko Udala.


 

Abuztuaren 13 eta 14an, Lizarra Ikastolak betetako 50 urteak ospatuko ditu

Nafarroa Oinez 2021

Nafarroa Oinez 2021


 

Lizarra Ikastolak bere bost hamarkadak omenduko ditu publiko zabalari zuzendutako jarduerez betetako abuztuko bi egunetan zehar. Zehazki, abuztuaren 13an, ostiralarekin, arratsaldeko 20.00etan Los Llanos Zinemetan, ikastetxearen ibilbidea goraipatuko duen ekitaldia burutuko da. Bertan, gainera, urriaren 16 eta 17an gauzatuko den Nafarroa Oinezen bideoklipa ezagutaraziko da.

Lizarra Ikastolak jaia atzeratzea eragindako zalantzaz betetako urte zail baten ostean, etengabe dena egokitu behar izatea suposatu duen epean, Nafarroa Oinez Lau t’erdiko Pilota Txapelketa, Artea Oinez erakusketa edo Oinez Basoa bezalako ekimenak aurrera eramatea eragotzi ez den arren, 2021ko euskararen hitzordua asteburu bateko ospakizuna izatea erabaki da. Pandemiak ezarritako jarraibidea kontutan hartuta, esate baterako lekuen edukieraren kontrola, festa bi egunetan egiteak jende gehiagok  disfruta dezan ahalbidetuko duelako, hain zuzen; betiere, segurtasun neurriak errespetatuz.

Bereziki, Nafarroa Oinezen antolaketaren bi urte hauetan familien konpromisoa eta sakrifizioa aintzat hartuta eta inork espero ez zuen aurre egin beharreko errealitate baten baitan. 2021eko Nafarroa Oinezek erakusten duen moduan, egoera oso aldakor batera egokitzeko gai den hezkuntza proiektu baten alde egindako esfortzuak ahaztu gabe. Honako hau ikastolek babesten duten auzolanaren isla da, baita euskal kultura eta hizkuntza zabaltzeko duen erantzukizunarena ere.

Ilusioak kolokan jarri dituen osasun krisia bada ere, Lizarra Ikastolak aurrera egin du, mugiarazten duen horretatik begirada desbideratu gabe: euskalduntze prozesuaren bitartez gizartea kulturalki eta hizkuntzari dagokionez aberasten jarraitzea. Are gehiago garai hauetan, konpromiso hori berresteko balio izan dute eta.

Horregatik, Lizarra Ikastolaren mende erdia gogoratzea eta ospatzea garrantzitsua da eta hori da, hain zuzen, abuztuko asteburuak egingo duena. Hasteko, ostiralarekin, Urko Peralek konposatutako eta musika tradizionalaren erritmoak garaikideekin bateratzen dituen abestia aurkeztuko da Iñigo Urrizelkik ekoitzitako eta Iñaki Elcanok filmatutako ikus-entzunezkoarekin batera. Egungo egoera kontutan hartutako bideoklipa da, Lizarraldeko kanpoaldeetako kokapenetan (Balcón de Pilatos behatokian, Zubielkiko Geltoki zaharrean, Lizarrako Gazteluen Gurutzean…) grabatu baita. Sormen prozesu horretan, gainera, tokiko musikari profesionalek eta Ikastolako ikasle ohiek hartu dute parte.

Abuztuaren 14an, larunbatarekin, bestalde, publiko anitzarentzako ikuskizunak eskainiko dira. Eguerdiko 12.30etan Los Llanos Kulturaguneko Lorategietan, Kiki eta Koko pailazoek etxeko gazteenak alaituko dituzte, doakoa izango den Bizi-bizi Zirkua saio parte-hartzailearekin; eta geroago, leku berean, helduek bi kontzertuekin gozatzeko aukera izango dute: Paulantropia, 20.30ean, eta Gatibu, kasu honetan akustikoan, 22.00etan. Musika taldeetarako sarrerak (12€) hurrengo estekaren bitartez eskuratu daitezke: https://estella-lizarra.sacatuentrada.es

Euskara eta euskal kulturaren hedapenarekin koherentea den egitaraua da, Lizarraldeko bizilagunei eta bisitariei zuzenduta dagoena, urriko asteburuaren atari gisa balioko duten abuztuko bi egun horietan zehar, hezkuntza eredu honen ibilbidea eta lorpenak mundu guztiak ospatu dezan.


 

Oinez 2021: Lizarra Ikastola festejará sus 50 años los próximos 13 y 14 de agosto

Como centro organizador del Nafarroa Oinez 2021, presentarán esos días el videoclip de la fiesta del euskera, que se celebrará el 16 y 17 de octubre en Estella

Lizarra Ikastola, centro organizador del Nafarroa Oinez de 2021, festejará sus 50 años el 13 y 14 de agosto con numerosas actividades para todos los públicos y la presentación del videoclip de la fiesta del euskera, que tendrá lugar el 16 y 17 de octubre en Estella.

A pesar de la crisis sanitaria, que ha llevado a posponer un año el Nafarroa Oinez, la ikastola «ha seguido adelante sin perder de vista lo que la mueve, el continuar dando impulso a enriquecer a la sociedad culturalmente e idiomáticamente con la euskaldunización. Más aún en estos tiempos, que han servido para reafirmar ese compromiso», destaca el centro docente en un comunicado.

Así, el viernes 13 de agosto se presentará la canción, que ha sido compuesta por Urko Peral y que aúna ritmos de la música tradicional con la contemporánea, junto a su pieza audiovisual, elaborada Iñaki Elcano, producida por Íñigo Urrizelki y rodada en diferentes localizaciones exteriores de Tierra Estella, como el Balcón de Pilatos, la Antigua Estación de Zubielqui, el Monasterio de Iranzu o la Cruz de los castillos de Estella.

Por otro lado, el sábado día 14 estará dedicado a un público amplio, como los espectáculos infantiles y gratuitos de los payasos Kiki y Koko y la sesión participativa Bizi-bizi Zirkua, y los conciertos de Paulantropia y Gatibu, en este caso en acústico.

«Se trata de un programa coherente con la idea de la difusión del euskera y la cultura euskaldun y dirigido tanto los vecinos de Tierra Estella como a sus visitantes, para que todo el mundo festeje el recorrido y los logros de este modelo educativo durante dos días de agosto que servirán de antesala del fin de semana de octubre», subraya la ikastola.

Diario de Noticias