Agenda / Ekimenak

Ekimenak Euskaraz Iruñean

Zaldiko_Maldiko_logoa

Zaldiko_Maldiko_logoa


SANTO TOMAS, topa egin dezagun!
Euskaraz jai eta alai!

Duela hilabetetxo bat, azaroaren 24an, Mintzakide ikasturte berriari hasiera eman genion Mintzapoteo polit batekin, zeinen gustora ibili ginen lagunak! Ohitura on hauek ez galtzeko, Santo Tomas eguna denon artean ospatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Ospakizun honetan ohikoa den bezala txistorra dastatzeko aukera ez da faltako. Gabonak ate joka ditugu eta urtea bukatu baino lehen, azkeneko hitzordu ederra dugu honetan. Giro ona eta aukera ezin hobea beste mintzapraktika taldeak ezagutzeko eta euskaraz mintzatzeko.

Urtea alai agurtzeko motorrak berotzeko prest? Gorde hitzordua!

Eguna: Abenduak 21
Ordua: 19:00etatik aurrera
Tokia: Zaldiko Maldiko Elkartean (Ansoleaga kalean)

Mesedez, dena prestatzeko eskertuko genizueke aurretik konfirmatzea etorriko zareten ala ez, bai eta zure mintzakide taldetik edo lagun taldetik zenbat etorriko zarete esatea ere:
E-postaz: mintzakide1@gmail.com
Bidali whatsapp bat edo deitu: 948330868 / 664496509 / 674351917.


Abenduak 15
Oskorriren disko sinaketa, topaketa eta agurra

Hauxe da despedida da talde bizkaitar historiko honen azken agurra izan nahi duen diskoa. Berau sinatzeko eta bere jarraitzaileei aurrez aurre agur esateko aukera izango duzue.

Tokia eta ordua: Iruñeko Elkar aretoan (Komedias kalea, 4), arratsaldeko 18:30etan.


Abenduak 16
Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Bederatzi bertsolarik hartuko dute parte kanporaketan. Parte-hartzaile hauek Nafarroako Txapelketan lehen aldiz izena eman duten bertsolariak dira, gainerakoak zuzenean sailkatuta daude otsailean abiatuko diren final-laurdenetarako.

Tokia eta ordua: Iruñeko Katakraken, 19:00etan hasita. Sarrera doakoa da.


Abenduak 18
Haurrentzako zinema eta txokolate jatea

Euskaldunon Biltokiaren eskutik, haurrentzako programazioaren barne aurkitzen dugun jarduera da hau. Etxeko txikienekin igandea pasatzeko zinema ikustaldi bat egongo da eta ondoren txokolate jate goxo-goxoa.

Tokia eta ordua:
Euskaldunon Biltoki, Ezkaba plaza (Txantrea). Arratsaldeko 17:30etan.


Abenduak 23
Olentzerori ongietorri festa

Olentzerori Euskalerria Irratiak antolatutako ongietorri festa ospatuko da abenduaren 23an, ostirala. Bertan, Olentzero bera, Pupu eta Lore, Pantxika Lamur eta Oskar Estanga izanen dira.

Tokia eta ordua: Zentralen, Iruñean, goizeko 12:00etan.
Sarrerak erosteko klikatu argazkian, joan Karrikiriren Euskal Dendara (Xabier karrika 4) edo hurbildu Euskalerria Irratira.


Abenduak 26
Ene kantak: «Astonauta. Mundu berri bat eraikitzen»

Familiarekin batera burutzeko plan itzela da ASTONAUTA. Ikuskizun berri hau ikusteko eta entzuteko Iruñean leku itzela aurkitu omen dute emanaldia aurkezteko, Baluarteko Jauregian hain zuzen ere. Bertan, euskarak toki gutxi duela esaten omen da….hala bada? Hator euskaldunak!

Tokia eta ordua: Baluarten, arratsaldeko 16:30etan. Sarrerak salgai 8 eurotan (baluarte.com).


Abenduak 29
Kontzertuak: Desperdizio, Burutik J eta sopresa
Urtea agurtzen joateko rock kontzertua antolatu dute Euskaldunon Biltoki elkartetik. Desperdizio eta Burutik J joko dute, eta gainera, sorpresa ugari egongo dira gauean zehar. Baietz animatu?

Tokia eta ordua:
Euskaldunon Biltoki, Ezkaba plaza (Txantrea). Gaueko 20:00etatik aurrera.


 

Jornada de pesentación la página Web, que el Periódico BERRIA ha puesto en marcha con el objetivo de recuperar la Memoria Histórica.

oroiteria

oroiteria


El Proyecto se llama OROITERIA y lo presentamos por primera vez el 17 de julio (Esta es su dirección: http://www.berria.eus/ oroiteria), día del 80 aniversario del golpe militar del 36. Este es, de hecho, el principal Objetivo de OROITERIA: Una herramienta para ofrecer y fomentar la reflexión sobre la huella dejada por la guerra del 36 y para la socialización de los trabajos realizados sobre el tema.

El 17 de julio remarcamos que el Proyecto estaba todavía en fase de construcción y nos comprometimos a presentarlo en el momento en que se culminara. Pues bien, llegó la hora.

El 12 de diciembre, lunes, presentaremos OROITERIA, mediante una jornada expresa, que se llevara un cabo en Andoain, Gipuzkoa, en Martin Ugalde Kultur Parkea. Adjuntamos el Programa.

Invitamos a toda persona y entidad interesada en el tema, en este viaje de recuperación constante de la Memoria Histórica.

Os recibiremos con los brazos abiertos y os agradeceríamos muchisimo que diérais un conocer esta Invitación entre vuestros contactos.

Webgunea

Oroiteria
36ko gure gerra zergatik datzan ganbaratik ateratzeko zorian.

Zergatik
1936ko uztailaren 17an hasi zen dena. Militar talde batek armak hartu zituen, hautetsontzietan aukeratutako Espainiako Gobernua kargutik kentzeko. Kolpe horren zergatiak aztertuta, segidan ekarri zituen gerra eta diktadura soka errazago uler daiteke.

Datzan
Diktaduran tabu izan zena, Franco hil ondoren azalera ateratzen hasi zen, eta jende askok bere senideen hezurren bila jardun zuten 1970eko hamarkada bukaeran.

Ganbaratik
“Gerra, gerraurre eta ondorena askozaz ez da obia, atera nahi det euki detena orain artean gordia”
Luis Rezola Arana Tximela, 1937



OROITERIA JARDUNALDIAK

36ko gure gerra zergatik datzan ganbaratik ateratzeko zorian.

EGITARAUA:
16:00. Oroiteria webgunearen aurkezpena.
16:30. Emilio Majuelo Nafarroako Memoria Berreskuratzen proiektuko zuzendariaren hitzaldia: Zer egin behar dugu, bada, oroimenarekin?
17:15. Fernanado Mikelarena historialariarekin solasaldia, Sin piedad saiakera saritu berriaren inguruan.
18:00. Atsedenaldia.
18:15. Mahai ingurua: Memoria ekimen herritarrak: ekarpenak eta erronkak.

Partaideak:
– Gotzon Garmendia (Lau Haizetara Gogoan plataformako koordinatzaile ohia eta Donostiako Oroimen Historikoaren Konseilu Sektorialeko kidea)
– Julia Monge (Intxorta 1937).
– Hodei Muniozguren (Lobak Ekimena).