Agenda / Ekimenak

Heldu da Iruinkokoa!!

Iruinkokoa 2020

Iruinkokoa 2020


Iazko esperimentuarekin kontent samar, aurten ere, heldu den otsailaren 23an hartuko ditu Iruinkokoak Iruñeko alde zaharreko karrikak. Urri-azaroan hasi ditugu prestaketa lanak eta otsaileko hirugarren iganderako prest izanen ahal gara!!

Hauxe dugu programa:

9:30etatik aitzina Karrikaingurua alde zaharreko karriketan barna eta asalduak:

13:00etan Iruinkokoa, Santana plazan.

15:00etan bazkari irekia

Gero gerokoak…

Bazkari irekia

Bazkaria ere inauteriaren parte da, karrikaingurua edo Koko-mustra bezain garrantzitsua eta beraz, Iruinkokoko(ko) partaide guztiei ireki nahi diegu: Kokoxuri, Kokobeltz, musikari, bertsolari, jostun, laguntzaile, sukaldari… eta zuri ere bai, bistan dena!! Txartelak Karrikiri dendan daude salgai 15 euroko prezioan, edo kokoerritik kanpo etortzekotan, iruinkokoa[abildua]gmail.com helbidera idatziz ere gorde ditzakezue zuenak. Kasu toki mugatuak baitira, beraz, bizkor ibili!!


“Lur eta Amets” Euskarazko película, iruñerriko Golem la Morean

Lur eta Amets

Lur eta Amets


Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren botereei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazigozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.

Estrenaldia Otsailak 7.
Generoa Animazioa – Abenturak.
Iraupena 87 minutu.
Herrialdea Euskal Herria.
Urtea 2019.

Zuzendariak Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce.
Gidoia Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala.
Musika Joserra Senperena.