Agenda / Ekimenak

Charla / Htzaldia: ¨Historia de Pamplona / Iruñea¨

Txarla Joseba Asirón

Txarla Joseba Asirón


 

En Castellano / Gaztelaniaz
«Historia de Pamplona / Iruñea»
Ponente:Joseba Asirón

Jueves 22 Abril / Apirilak 22, Osteguna
A las 19:00 horas / 19:00etan
En el Condestable, Calle Mayor, Iruñea.

Aurrera doa «Plataforma Noain 500 urte»aren egitaraua. Hurrengo hizlaria, Joseba Asirón eta «Historia de Pamplona / Iruñeaa».

Por el aforo limitado, es necesario inscribirse / Edukiera mugatua denez izena eman behar da. batalladenoain@gmail.com

Antolatzen du / Organiza:
PLATAFORMA NOAIN 500 URTE / AÑOS
Laguntzen du / Colabora:
Gobierno de Navarra

VER VÍDEO:
https://youtu.be/SSMVq-VyshU


 

Golem Euskaraz La Morean

Bandera Navarra - Euskera

Euskaraz bizi nahi dut


GOLEM EUSKARAZ jaio da, asteroko espazio finko bat GOLEM LA MOREAren programazioan. Familia osoarentzako euskarazko filmak eskainiko ditu asteburuetan eta eskola-oporretan.

Martxoaren 26an, ostiralean, ekingo diogu denboraldiari TOM & JERRYrekin. Film horren lehen emanaldia izango da zinemetan.

Iruñean, 2021eko martxoaren 18an.

Golemek euskarazko familia-zinemari eskainitako espazio fisiko bat izango du bere programazioan. GOLEM EUSKARAZek espazio fisiko bat izango du GOLEM LA MOREAn, asteburu eta eskola-oporretan euskarazko filmak proiektatzeko.

GOLEM EUSKARAZ zigiludun emanaldiek 5’50 euroko gehieneko prezioa izango dute, eta goizeko emanaldietako (4’50 €) eta ikusle-egunetako prezioak errespetatuko dituzte. Gainera, pack familiarraren sustapena ere erabili ahal izango da (2 heldu + 2 adingabe edo heldu bat + 3 adingabe 22 euroren truke).

GOLEMen aukera eman nahi dugu eskoletatik kanpoko kultura- aisia-jardueretan eta familian- eta gizarte-esparruan euskara erabiltzeko. Horregatik, gure harri-koskorra jarri dugu, euskarazko familia-zinemaren alde eginez. La Morea merkataritza-gunean dugun areto anitzeko gunean (Cordovilla-Iruñea), familia osoak edo nerabeen lagun-taldeek prezio murriztuan gozatu ahal izateko filmak programatuko dira. Arratsaldeko eta goizeko emanaldiek ohiko ordutegiak izango dituzte.

Leihatilan, webgunean eta appetan ordutegiak kontsultatu eta sarrerak eros daitezke.

Kontsultatu karteldegia, COVID-19aren prebentziorako neurrien ondorioz aldaketak egon daitezke eta.